Aurreko astean elkarrizketa egin zigun BERRIAko kazetari batek, irrati digitala izan genuen hizpide. Erreportaia labur bat egin zuen irratia.com aitzaki hartuta. Elkarrizketako edukiak ekarri ditugu hona, eztabaidarako aproposak izan daitezkelakoan. Oihartzuna eman gura diogu gaiari, uhinetatik paperera, eta paperetik blogosferara. Ea jendeak ze iritzi daukan, podcasting fenomenoa ate joka ari zaigu eta.

irratiacom
-Bosgarren urteurrena ospatzen duzue. Gogoan al duzu nolakoa zen Internet euskalduna (orduko webgunea euskaldunak, zerbitzuak, komunikabideak euskeraz…)
Hasi berria, gauza gutxi zegoen euskaraz. borondate hutsa. Interneteko estrategia barik ikusten genuen euskalgintza osoa. Medioetan ere, umezurtzak ginen euskaldunak.
Guk horregatik, irrati libreen eredua jarraituta, modu libre batean Interneten egiteari ekin genion, do it yourself, badakizu.
Mozilla Firefox-en 1.5 bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago. Zeren zain zaude Internet Explorer arriskutsua utzi eta Firefoxen bidean sartzeko?
Besteak beste, abiadura hobekuntzak, segurtasuna eta fitxa bidezko nabigazioa ezagutu ahal izango dituzu. Mac, Windows eta Linuxerako.
Azaro amaieran irten zen bertsioa, eta egun batzuen buruan, euskaraz dugu,
Programa jaisteko
GNU/Linux:
http://download.mozilla.org/?product=fi … mp;lang=eu
Windows:
http://download.mozilla.org/?product=fi … mp;lang=eu
MacOS:
http://download.mozilla.org/?product=fi … mp;lang=eu
Iturria Irratia.com

Irakurri dut CBGB aretoa arrisku larrian dagoela. Litekeena da laster ateak betirako itxi behar izatea eta horrek benetan pena handia eman dit. Boweryko 315.ean dago, Little Italy-tik oso hurbil, New York-eko punk musikaren habia izan zen kontzertu areto mitikoa. Ramones etortzen zaigu gogora CBGB aipatzean, baita New York Dolls, Jonny Thunders, Patti Smith edo Dictators, bertan izan baizuten abiapuntu eta erdigunea. Hala ere, zabalik daramatzan 32 urteotan lotu barik ibili dira kontzertuak antolatzen eta hiriaren musika giroa sustatzen. Baina egungo Manhattan-en ez ei dago horrelako ekimenentzako lekurik, dirua eta espekulazioa dira nagusi eta, errenta izugarri igota, CBGB ito nahi dute diruzaleek. Hainbat musikazale eta musikari bildu dira hori ekiditeko asmoz eta webgunea ere egin dute, Save CBGB.
Hogeita hamar
Wednesday December 14th 2005, 8:45 am
Filed under: agit/prop
Urteak dira. Azaroak hogei egun zituen. Berrogei urtetik beherako gutxik izango dituzte flash batzuk besterik gogoan. Gu nerabezarotik hanka bat nola atera ez genekiela genbiltzan, jendarteko eta politikako kezkak erne berri. Bi hilabete eskas ziren Baena, Sanchez Bravo, Garcia Sanz, Txiki eta Otaegi hiltzea agindu zuela. Eta Nuarbe auzo genuen azpeitiarrok. Zenbat irakaspen Nuarbek!
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Andoni Egaña Irabazle BEC-en
Iban Arantzabal ¦ BEC ¦ 2005-12-18 ¦ 20:13 ¦ Kultura
Txolinduta dagoela esanez hasi du Benardo Mandaluniz aurkezleak, begiak puztuta. Zortzi bertsolariek ere halaxe jarraitu zuten bertsoak hartu duen entzuteaz-eta. Izugarria BEC-ekoa. Andoni Egaña nagusi eta bigarren Unai Iturriaga.
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |