Artxiboak: 2005

2005-12-23

Permalink 12:10:54, Atalak: euskaldunen sarea, 243 hitz  

EITBren barne prekarietatea

ETBk Hego Euskal Herrirako ENG zerbitzuen kontrataziorako deialdi publikoa egin
prekarietatea kontzentrazioaberri du, eta urtea amaitu baino lehen esleituko du, «eskaintzarik onena» egiten dionari seguruenik. ENGak telebistetako albistegiak besteak beste ekoizteko ezinbesteko taldeak dira, irudia eta soinua kalitatez hartzeaz arduratzen den taldea baita, kamerari eta laguntzaile banak osatzen dutelarik.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 11:31:01, Atalak: euskaldunen sarea, 163 hitz  

Gau truke azoka

Auzoko gazte eragileek (IA, Iduna, Ernai, Berbie, Segi eta Gazte Asanblada) kontsumismoaren inguruko elkarlana hasigau trukea dute. Gai honekin elkarlanean hasteko tertulia-eztabaida eta truke-azoka prestatu dute gaurko 17:30etatik aurrera Karmelo plazan

=> Gehiago irakurri!

2005-12-22

Permalink 13:56:21, Atalak: euskaldunen sarea, 414 hitz  

Kaioa platafoma, software libre

2005eko azaroaren 17a, osteguna

Software Librea Lanbide Heziketako ikastetxeetan

Kaioa proiektua

Gaur Tknikan izandako bileran Kaioa plataforma aurkeztu digute.

Hitz gutxitan esateko, Kaioa sotware librean oinarritutako hainbat moduluz osatutako intranet/extranet sistema bat da, dokumentazioa eta workflow-ak antolatzeko balio duen plataforma bat. Edozein erakundek beharko luke horrelako tresna bat.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 13:40:03, Atalak: euskaldunen sarea, 618 hitz  

edonostia
Atzo [Herenegun] "Blogak eta Sare Sozialak" hitzaldian egon nintzen. Bertan CodeSyntax, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau "Libre Nabegatu" kanpainaren barnean egiten da. (Gorka Juliok Teketen blogean argitaratua, eta hona ekarri hango CC lizentziari esker.)

Larratxoko lokala aurkitu ondoren, sartu eta eDonostiaren lokalera joan nintzen. Hitzaldia berandu hasi zen baina baliabide materialak oso onak ziren, webkam, soinu estereoa, gelatik kanpo retropoiektoredun pantaila zuten 3 ordenadore etab. (nondik ateratzen da diru hau?¿)

=> Gehiago irakurri!

Permalink 13:05:03, Atalak: euskaldunen sarea, 388 hitz  

Exijentziarik gabe, mesedez!!!

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gabonetan ere euskararekin konprometitzea eskatu du. 'Euskarazko produktuak erosi' leloa hedatuko duen postala sortu du. Horrekin, "Euskal kulturako ekoizpenen eta euskarazko produktuen jatorrizko bertsioa erosiko dut lehentasunez" norbanakoen konpromisoa betearazi nahi du.

"Eguberriak garai aproposa dugu euskararen alde lanean jarraitzeko", adierazi du Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Egun hauetan produktu gehiago erosten ditugula kontuan izanda antolatu dute kanpaina berri hau. "Gure helburua ez da kontsumismoa bultzatzea, baina badakigu garai honetan ospakizunak eta opariak direla eta gauza gehiago erosten ditugula, eta uste dugu euskarazkoak lehenetsi behar ditugula, hizkuntzak balio erantsia ematen dielako", argitu du Mendigurenek.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 12:19:39, Atalak: euskaldunen sarea, 71 hitz  

Arrantzaleekin solasaldia dokumetala

"Filma emakumeengana ailegatu da batez ere"
Juan Bidegain, zinemagilea. "Rockall dokumentala lehen pertsonan dago grabaturik. Baina nire ahotsa Juan Bidegainez da inondik entzuten. Elkarrizketa mordoa daude: batzuk lehendik Ondarroan eginik eta beste batzuk arrantzaleei eurei Eskozian. Orduan, hitzei irudiak bilatu dizkiet esaten direnak islatzeko edo baieztatzeko. Arrantzaleen bizimodua islatzeko euren hitzak agertzea da onena, nire ustez (...) Hutsune hori (dokumentalak erakusteko zirkuituarena) nabarmena da. Batzuetan gogoa ematen du hurrengo lana erdaraz egiteko". 2005-12-22
Nontzeberri

Permalink 12:00:59, Atalak: euskaldunen sarea, 88 hitz  

musikherria

"Aniztasuna eta aukera berriak ekarri nahi dizkiogu musika panoramari"
Asel Luzarraga, MusikHerria diskoetxeko kidea. "Euskal Herrian inoiz baino talde gehiago dago, inoiz baino estilo gehiago..., baina ez dago mugimendu sentsaziorik. Zergatik? Komunikabide nagusiek nori ematen diote lehentasuna? SGAE lako elkarte pribatuen iragazkitik pasatutakoei. Besteak ikusezinak dira, irrati askeetan eta holakoetan ez bada. Nik uste dut gizarte osoaren baloreak daudela krisian, aspaldi-aspalditik. 80ko hamarkadan musika ezinegonaren bozgorailua izan zen. Mugimendua gelditu, baina orduko eredu neo-liberalak gero eta indartsuago dirau, eta denok makurtu gara haren legeetara". 2005-12-22
Nontzeberri

Iturria, Sareko Argia.

Permalink 10:36:01, Atalak: euskaldunen sarea, 43 hitz  

Maiatzak 22 Takonaren Euskal Eskola Publikoaren festa

Iruñeko Errotxapeako Patxi Larraintzar ikastetxeak antolatuko du 2006ko euskal eskola publikoaren festa. Maiatzaren 21ean Iruñeko Takoneran ospatuko da Sortzen-Ikasbatuazen eskutik urtero antolatzen den jaia. Herritik jaiotako eskola aukeratu dute lelotzat.

Sareko Argia-tik hartua

Gehiago:
Berria, Gara, Diario de noticias de Navarra

2005-12-21

Permalink 13:55:19, Atalak: euskaldunen sarea, 133 hitz  

"Piratak" Euskadi Irratian?

Gaur arratsaldean, euskadi irratiko mezularia saioan entzun dut berria. Frantzian, internet, egileen eskubide, fitxategien deskargak eta abar arautuko dituen legea prestatzen ari omen dira.

Kazetariak, inongo zalantza zirrikiturik gabe, ilegaltzat jo ditu internetik egiten diren fitxaketa jaitsierak, Frantzian "pirateriak" eragin dituen galeren dirutza egi borobiltzat jo du, berri horren iturria zein den aipatu gabe.
Kezkagarria egiten zait kazetariak, SGAE moduko erakundeak zabaltzen dituzten mezuen bozagailuak billakatzea. Espainiako legearen arabera, fitxategiak jaixtea ez da delitua. Internet aukera zoragarria eskaintzen du gai baten inguruan dauden eritzi kontrajarri edo ezberdinak ezagutzeko. Gehiago jakin nahi baduzue, arakatu sarea! Nik David Bravo-ren "Copia este Libro" gomendatzen dizuet, hainbat lekutan aurkituko duzue eskuragarri. Bufet almeidan ere argibide legal asko duzue.

Informazioa jaisteko kontu honi buruz, zuek, euskadi irratiko saio honetakook ere piratak al zarete zuen iturrietatik hartzen dituzuen albisteengatik?

Permalink 12:31:45, Atalak: euskaldunen sarea, 122 hitz  

Saharari buruzko erakusketa Bilbon

Haste honetan ikus daiteke "Sahararen oroimena"ri buruzko erakusketa Elkano kaleko (20 zenbakia) BBKko aretoan. Bertan, sahara herriaren errealitatea ikus daiteke, tamaina handiko argazkietan, Espainiako ejerzitoa orain dela 30 urte saharatik irten zenean.

sahara

Astelehena, abenduak 19 19:30tan
Ahmed Boukhari, Frente Polisarioaren buru ONUren aurrean
Brahim Galli, Madrideko delegatua
Carmelo Ramirez eta Antonio Lopez Fedissah elkarteko zuzendari eta zuzendariordea
Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Diputatu Nagusia

Asteartea, abenduak 20 19:30tan
Ramón Mayrata eta Angeles Diez
Saharako tribuen ohitura eta tradizioak

Asteazkena, abenduak 21 19:30tan
Mohamed el Mamoum, Txomin Aurrekoetxea eta Rosa Maria Ostogain
Sahara eta Euskadi

Gehiago jakin ez gero (Gaztelaniaz)

Osteguna, abenduak22 19:30tan
Joaquin Portillo eta Ander Landaburu
Espainiako inbasioa, Marruekosekin borroka eta Errefuxiatu tokiak

Gehiago jakin ez gero klikatu hemen (Gaztelaniaz)
www.saharatik.com etik hartua

2005-12-19

Permalink 11:27:55, Atalak: euskaldunen sarea, 543 hitz  

Irrati digitala euskeraz

Aurreko astean elkarrizketa egin zigun BERRIAko kazetari batek, irrati digitala izan genuen hizpide. Erreportaia labur bat egin zuen irratia.com aitzaki hartuta. Elkarrizketako edukiak ekarri ditugu hona, eztabaidarako aproposak izan daitezkelakoan. Oihartzuna eman gura diogu gaiari, uhinetatik paperera, eta paperetik blogosferara. Ea jendeak ze iritzi daukan, podcasting fenomenoa ate joka ari zaigu eta.
irratia
irratiacom
-Bosgarren urteurrena ospatzen duzue. Gogoan al duzu nolakoa zen Internet euskalduna (orduko webgunea euskaldunak, zerbitzuak, komunikabideak euskeraz…)

Hasi berria, gauza gutxi zegoen euskaraz. borondate hutsa. Interneteko estrategia barik ikusten genuen euskalgintza osoa. Medioetan ere, umezurtzak ginen euskaldunak.
Guk horregatik, irrati libreen eredua jarraituta, modu libre batean Interneten egiteari ekin genion, do it yourself, badakizu.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 10:06:43, Atalak: euskaldunen sarea, 89 hitz  

Firefox 1.5 EUSKERAZ

Mozilla Firefox-en 1.5 bertsioa irten da, eta jada euskaraz ere badago. Zeren zain zaude Internet Explorer arriskutsua utzi eta Firefoxen bidean sartzeko?

Besteak beste, abiadura hobekuntzak, segurtasuna eta fitxa bidezko nabigazioa ezagutu ahal izango dituzu. Mac, Windows eta Linuxerako.

Azaro amaieran irten zen bertsioa, eta egun batzuen buruan, euskaraz dugu,

Gehiago jakin ez gero

Programa jaisteko

GNU/Linux:
http://download.mozilla.org/?product=fi … mp;lang=eu

Windows:
http://download.mozilla.org/?product=fi … mp;lang=eu

MacOS:
http://download.mozilla.org/?product=fi … mp;lang=eu

Iturria Irratia.com

Permalink 09:31:51, Atalak: euskaldunen sarea, 527 hitz  

CBGB New Yorkeko Punk musikaren kabia, kinka larrian

CBGB
Irakurri dut CBGB aretoa arrisku larrian dagoela. Litekeena da laster ateak betirako itxi behar izatea eta horrek benetan pena handia eman dit. Boweryko 315.ean dago, Little Italy-tik oso hurbil, New York-eko punk musikaren habia izan zen kontzertu areto mitikoa. Ramones etortzen zaigu gogora CBGB aipatzean, baita New York Dolls, Jonny Thunders, Patti Smith edo Dictators, bertan izan baizuten abiapuntu eta erdigunea. Hala ere, zabalik daramatzan 32 urteotan lotu barik ibili dira kontzertuak antolatzen eta hiriaren musika giroa sustatzen. Baina egungo Manhattan-en ez ei dago horrelako ekimenentzako lekurik, dirua eta espekulazioa dira nagusi eta, errenta izugarri igota, CBGB ito nahi dute diruzaleek. Hainbat musikazale eta musikari bildu dira hori ekiditeko asmoz eta webgunea ere egin dute, Save CBGB.

=> Gehiago irakurri!

Permalink 09:05:12, Atalak: euskaldunen sarea, 219 hitz  

Hogeita hamar
Wednesday December 14th 2005, 8:45 am
Filed under: agit/prop

Urteak dira. Azaroak hogei egun zituen. Berrogei urtetik beherako gutxik izango dituzte flash batzuk besterik gogoan. Gu nerabezarotik hanka bat nola atera ez genekiela genbiltzan, jendarteko eta politikako kezkak erne berri. Bi hilabete eskas ziren Baena, Sanchez Bravo, Garcia Sanz, Txiki eta Otaegi hiltzea agindu zuela. Eta Nuarbe auzo genuen azpeitiarrok. Zenbat irakaspen Nuarbek!

=> Gehiago irakurri!

Permalink 08:35:03, Atalak: euskaldunen sarea, printzipala, 578 hitz  

Andoni Egaña irabazle

Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Andoni Egaña Irabazle BEC-en

Iban Arantzabal ¦ BEC ¦ 2005-12-18 ¦ 20:13 ¦ Kultura

Txolinduta dagoela esanez hasi du Benardo Mandaluniz aurkezleak, begiak puztuta. Zortzi bertsolariek ere halaxe jarraitu zuten bertsoak hartu duen entzuteaz-eta. Izugarria BEC-ekoa. Andoni Egaña nagusi eta bigarren Unai Iturriaga.

=> Gehiago irakurri!

2005-12-16

Permalink 13:05:41, Atalak: euskaldunen sarea, 79 hitz  

Guggenheim metro bilbaon

arte_metro
Ez dut inoiz ulertu Bilboko Metroaren barruan argazkiak egitea debekatzen duen arau hori. Segurtasuna? Zerbait atera nahi duenak berdin aterako du eta metroa milioika argazkitan dago aterata. Bizkaitar guztion diruarekin egin dutela kontutan hartuta, zergatik ezin diogu argazkirik atera? Imaginatzen duzu Guggenheim-i argazkiak ateratzea galerazita egotea? Logikoki, zenbat eta turistek argazki gehiago egin, propaganda gehiago izango da Bilborentzat eta metroarentzat. Agian jendeak honelako argazkiak egitea galeraztea da debekuaren helburua. Bai, tren bat graffitiz margotuta Bilboko Matrix metro orbangean.
(more…)

Permalink 10:29:31, Atalak: euskaldunen sarea, 14 hitz  

Papel negrooor

papel

Baina klaro paper honekin nola jakin noiz daukazun ipurdia garbi? Parre batzuk botako ditugu

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Euskaldunen sarea

Hemen idatzitako albiste jarioa era pertsonalean egina dago eta weblogaren jabearen erantzukizun osoa eta bakarra dauka. Oharra: Albiste hauek baino lehenagokoak ikusi nahi ez gero beheko Egutegiko egunen gainean klikatu.

| Hurrengoak >

2005
<<     >>
Urt Ots Mar Api
Mai Eka Uzt Abu
Ira Urr Aza Abe

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

beñat razkin

sare euskalduna

Kontaktu formularioa

Euskaldunen sarea

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution