Mezua: kontatzearen kontua

2008-07-30

Permalink 00:19:00, Atalak: saregulandia, 278 hitz  

kontatzearen kontua

Logelako mahaiaren gainean beti bezala mila trasto dauzkat. Aldizkari batzuk, pelutxe bat, ihauterietako mozorroaren hondakinen bat(oraindik!! une goxoak ez ahazteko edo!), mobilaren kargadorea, malabarak egiteko pilota bat, CD pila bat...puff!! Ez nuke bukatuko zenbatzen hasita!

Baina nahasmen eta kasosaren erdian beti aurkitzen da bertan zegoela ez zenekien zerbait. Hasi eta bukatu gabeko eskutitz bat, agenda zaharren bat, notatxo bat post-it batean, poesia bat...eta hoeik nahasmenari bizitza eta emozioa ematen diote. Ze gustora jasotezn baitira.

Gaurkoan "azukarillo" poltsatxo huts batekin egin dut topo. Post-it baten bila nenbilela eskura etorri zait. Zertarako ote daukat nik azukre poltsatxo bat gordeta!! Pentsatu dut harriduraz. Ez naiz zaborra kolekzionatzen duten hoietakoa baina itxura hori eman dezake, ezta?!

Beno harira. Azukretxoan zera irakurri dut: "las mejores historias de la vida son las que no se pueden contar". Ez dakit. Hasera batean esaldi ona iruditu zait, azukre poltsa baten atzean jarri badute zerbaitegatik izango da ezta!! Baina gero ondo irakurri eta...kontatu ezin daitekeen istorioa beraz onena da?!

Nire ustez, nola kontatu ez dakizun istorio hoiek bai dira onenak. Istorio batek zugan sortu zuen sentsazio hori transmititzeko hitzak edo irudiak aurkitzen ez dituzunean, hori bai dela istorio berezia, onerako eta txarrerako.

Azukretxoak "kontatu ezin daitekeela" esate horrekin hori esan nahi ote zuen!?!?! Zer ginateke gu, blogosferako kontalariok kontatzeko istorio onik gabe?!?!

Beno akaso hau ez da izan oso istorio ona kontatzeko, horregatik kontatuko nuen(azukretxoaren hitzen ustez behintzat) baina zerbait idaztea nahi nuen.

Bide batez, logelako mahaiaren kaosaren erdian nuen argazki kamaratik hartutako argazki hau. Bide horietan murgilduta nagoenean nire eta paretaren artean gertatzen den istorioa ere, zaila deritzot hitzez kontatzea, horregatik uzten dizuet irudia.

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Aritz [Bisitaria]
Zer egiten duzu hor zintzilik?
Permalink-a mezu RSS 2008-07-30 @ 10:26
Bidaltzailea: balaklaba [Bisitaria] · http://gbklub.blogspot.com
hummm! Aspaldiko!

"las mejores historias de la vida son las que no se pueden contar"

barruan, azukrea bezala gordetzen ditugun sekretu gozo horiek izango dira agian!

Portzierto, argazki polit hori zer da??? Apellanizeko bide gogorrr bat?
7b?
7c??
7C???
8AAA?????

Mutante!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-30 @ 15:41
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Aritz, hitz batean zer esan nahi duzu, q estoy colgada?!?! jajaja!! zure doble zentzuak ulertzen ditudala jada bitxo!!!

Balaklaba...bada bai denbora azkeneko erantzunetik!!! Zuk nirea ta nik zurea, of course!!! Ba ziur naiz bai azukre goxo horrengatik ariko zela esaldia...baina ni oso kontariƱa naiz, eta merezi dutenekin behintzat azukre hoi konpartitzea atsegin dut!!!

Ta bide hori, Apellanizko bide gogor bat da niretzat!!! Baina gogor hartutako bideak, gora eta gora egin eta azkenean beraien alderik goxoena erakusten dizute. Ea ahaztu, azken urratsa beti gora, edo horizontala gogokoago dutenentzat...aurrera!!!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-31 @ 01:32
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Argazkia ikusita ez dakit gora edo behera zoazen...

Zeintzuk dira istorio onak? Zeintzuk ez dira hain onak? Zelan jakin daiteke kontatu gabe? Irakurleak erabaki dezala ea istorioa ona edo txarra den. Segi istorioak kontatzen Sare, nik zure "azukretxoak" maite ditut eta ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-31 @ 13:01

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution