Mezua: Isiltasun osoa

2008-07-24

Permalink 10:15:30, Atalak: Belarrixak goxatzeko, 168 hitz  

Isiltasun osoa

Isiltasunak formato ezberdinak izan ditzake.

Mutuaren hizketaldia. Mehatxupean denaren mingain moztea. Blog bateko zuritasun luzea. Txipironera bateko txipiroien kantatzea. Ezer esateko ez duenaren jarduna. Gauaren misterioa.

Baina nik atzo entzun nuen lehen aldiz isiltasuna. Isiltasuna eta iluntasuna biak bat. Ez nuen nire pentsamendua ere entzuten. Ezta nirekin zeuden bi lagunena ere.

Shiiiiii.

Dena beltz. Kolore, argi edo beltz tonalidade ezberdin bat gabe. Beltz.

Dena isilik. Ur tanta bat ere ez. Arnas-hotsik ere ez (ito baino lehen hasi ginen arnasa hartzen!). Euli bat ere ez.

Dena ilun eta isil. Nolako sentsazio ezezaguna niretzat. Sekula ez nuen isiltasuna maila goren hortan entzun. Sekula ez nuen iluntasuna maila goren hortan ikusi. Ze, paradoxa badirudi ere, isiltasuna entzun daiteke eta iluntasuna ikusi daiteke.

Guzti hau lur azpian gertatu zitzaidan. Bi lagunekin batera. Munduaren azpira jo genuenean. Errepide eta mendiak gainean utzi eta kobazulo batean barna abiatu ginenean.

Sentsazio purua izan zen. Karburoaren usai-antzak lagundutako sentsazio purua.

Nire isiltasunak ordea ez dakit zenbat iraun dezaken edo iraungo duen.

Ah! Ahaztu baino lehen, kaixo.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Aritz [Bisitaria]
Duela 5 hilabete sartu zinen koban? Eskerrak beste bide batzuetatik badugun zure berri, bestela... zer eginen genuke Saretxo gabe!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-24 @ 10:18
Bidaltzailea: Patxi [Bisitaria]
bihotzaren taup-taupa ere ez?

Taup taup taup taup taup...

Nerea bixkortu da behintzat pixkat, Saretxu "ikustean"

Kaixo e? ;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-07-24 @ 17:18
Bidaltzailea: saregu [Bisitaria]
Ezta bihotz taupadak ere. Une batez, burmuinari bihotza gelditzeko eskatu baigenion. Bai, badakit osasunarentzat praktika txarra dela, baina isiltasuna entzuteko egin beharreko sakrifizioak Patxi!!!!Pozten naiz halere, zure erantzuna jasotzeaz, eta Aritz, zureaz ere bai nola ez!!
Laster arte, kaixooo!!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-24 @ 17:38
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Esaten dute ixiltasunak duela ahotsik ozenena... Espero dezagun blog hauxe ixiltasunetik urruntzea.

Ongi etorri gurera Sare, zer moduz zaude?
Permalink-a mezu RSS 2008-07-25 @ 17:14
Bidaltzailea: mizpira [Bisitaria] · http://www.blogari.net/mizpira
Kaixo, bai, Sare!
Erabat ahaztuta gintuzula pentsatzen hasita nintzen.
Ez dezala zure isiltasunak gehiago iraun!
Permalink-a mezu RSS 2008-07-27 @ 23:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution