Isiltasunak formato ezberdinak izan ditzake.
Mutuaren hizketaldia. Mehatxupean denaren mingain moztea. Blog bateko zuritasun luzea. Txipironera bateko txipiroien kantatzea. Ezer esateko ez duenaren jarduna. Gauaren misterioa.
Baina nik atzo entzun nuen lehen aldiz isiltasuna. Isiltasuna eta iluntasuna biak bat. Ez nuen nire pentsamendua ere entzuten. Ezta nirekin zeuden bi lagunena ere.
Shiiiiii.
Dena beltz. Kolore, argi edo beltz tonalidade ezberdin bat gabe. Beltz.
Dena isilik. Ur tanta bat ere ez. Arnas-hotsik ere ez (ito baino lehen hasi ginen arnasa hartzen!). Euli bat ere ez.
Dena ilun eta isil. Nolako sentsazio ezezaguna niretzat. Sekula ez nuen isiltasuna maila goren hortan entzun. Sekula ez nuen iluntasuna maila goren hortan ikusi. Ze, paradoxa badirudi ere, isiltasuna entzun daiteke eta iluntasuna ikusi daiteke.
Guzti hau lur azpian gertatu zitzaidan. Bi lagunekin batera. Munduaren azpira jo genuenean. Errepide eta mendiak gainean utzi eta kobazulo batean barna abiatu ginenean.
Sentsazio purua izan zen. Karburoaren usai-antzak lagundutako sentsazio purua.
Nire isiltasunak ordea ez dakit zenbat iraun dezaken edo iraungo duen.
Ah! Ahaztu baino lehen, kaixo.
Azken erantzunak
Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||