Mezua: Denbora pasatzen denean

2008-01-12

Permalink 15:45:15, Atalak: saregulandia, 313 hitz  

Denbora pasatzen denean

Denbora pasa eta denbora pasa eta denbora gehiago pasa, eta zuek nire zerbezekin mozkortuta eta tanborrekin zoratuta.

Baina bizi naiz, artean kontrakoa dirudien arren. Egun batzuk triste iratzartzen dira nirean ere, gaurkoa bezala, baina eguna aurrera doan einean eguzki izpiek laino beltzak zeharkatu eta kolore pixkat hartzen dute. Beste batzutan ordea, poza dariot lau haizetara. Eta horrela ematen zaio bizitzari bere nondik norakoa, egun denak berdinak balira nondik nora jo ez genuke jakingo.

Gaurkoa egun ezberdina da dudarik gabe. Pantaila aurrean jarri eta hitz batzuk askatzea desafiatu baitiot nire buruari. Buruari eginiko desafioez lortzen ditu batek nahi dituen hoiek. Baina zer gertatzen da zerbait nahi izan, zure esku dagoela ikusi eta lortzen ez denean? Zer esan nahi du? Desafioak ez duela indarrik nere baitan? Edo benetan lortu nahi dudana ez dela? Galduta nabil nahi dudanaren ta ez dudanaren arteko gudan.

Putzu sakonagoetan erori baino lehen zer iruditzen nire azken berriak ematen badizkizuet? Ba denok edo gehienok jakingo duzuen moduan, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz. Bigarren maila. 22an hasiko dira azterketak EHUn. Zezenari adarretatik beti ere! Baina azken aldian enaiz eskoletara asko agertzen, beno asko ez, baterez! Lanean nago Briñasen, Errioxan.

Ez, ez naiz ardogintzan hasi, ez horixe. Bertan BBK-k haurrentzat aterpetxe bat dauka eta bertan diardut Bizkaiko eskoletako haurrekin lanean, zinema aste bat deritzon proiektuan. Pelikulak egiteaz arduratzen gara umeekin, beno laburmetraiak. Proiektua polita da eta asko asko ikasten ari naiz, unibertsitateko eskoletan falta den praktikotasuna jasotzen ari naiz.

Eta hortan pasatzen ditut asteak. Aste bat, pelikula berri bat, istorio berri bat. Horrek denbora kentzen dit nahi ditudan beste hainbat eta hainbat gauza egiteko, baina gustora nabil.

Eta urte berria ondo hasiko zenuten ezta? Nire amak bere blogean ondo adierazten du gure urte berriaren hasiera...baina tira, ondo!

Eskutitz hau hemen utziko dizuet irakurgai, hurrengoa noiz izango den ez dakidala. Baina eskertzen ditut biziki zuen erantzunak lagunak!

Muxu handi bana!!

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: ati [Kidea]
Saretxu!!!ederra bai urtea hasteko modua,nerea ere nahiko xelebrea izan zan...amonan etxeko balkoian nere soineko gorriakin hoztuta Ecuador inguruan dagon chamo batekin berbetan!!hoberena ordea, urte batean famili osoa oraindik postrearekin geunden bitartean sartu giñela urte berrian eta izeba batek telefonoz hots egin zuen arte ez genuen jakin!Urte ona izan zen beraz urte berezi batek espero digun seguru!!guri eta ETB rekin batera matsak edo manadrinak edo txokolate ontzak jan zituzten guztiei!!!
muxutxu
Permalink-a mezu RSS 2008-01-12 @ 16:36
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
hara gure "spealberg" berria! pozten gara ongi zaudela jakitea.aunitz ikasi,zorte on esamineta eta ongi segi!!!!

pd:iep!orain priska nabila ta hurrengo erantzuna bertsotan emanen dut.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-12 @ 19:10
Bidaltzailea: extremeño [Bisitaria]
levanteko etxremaduran faltan botatzen dira heldutasunaren testigantzak... ilobak amona gosez daudela! eta nino bravok ere, laster utziko gaitu... "al partir"... jek-jek... zaindu ta gaiztue izen! muak!

nino
Permalink-a mezu RSS 2008-01-13 @ 15:47
Bidaltzailea: brigadafarra [Kidea]
Aupa Sare! Agur esan gabe jun ziñan klasetik eta faltan botaizugu azken hilabeteotan. Badakau gogua berriz ikusteko ta zure kontuak aitzeko. Laster arte!

Iosu.
Permalink-a mezu RSS 2008-01-13 @ 17:35
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Zaindu Saretxo eta segi horren animoso baina zure abenturen berri emanez noski.

Ondo izan!
Permalink-a mezu RSS 2008-01-17 @ 15:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution