Denbora pasa eta denbora pasa eta denbora gehiago pasa, eta zuek nire zerbezekin mozkortuta eta tanborrekin zoratuta.
Baina bizi naiz, artean kontrakoa dirudien arren. Egun batzuk triste iratzartzen dira nirean ere, gaurkoa bezala, baina eguna aurrera doan einean eguzki izpiek laino beltzak zeharkatu eta kolore pixkat hartzen dute. Beste batzutan ordea, poza dariot lau haizetara. Eta horrela ematen zaio bizitzari bere nondik norakoa, egun denak berdinak balira nondik nora jo ez genuke jakingo.
Gaurkoa egun ezberdina da dudarik gabe. Pantaila aurrean jarri eta hitz batzuk askatzea desafiatu baitiot nire buruari. Buruari eginiko desafioez lortzen ditu batek nahi dituen hoiek. Baina zer gertatzen da zerbait nahi izan, zure esku dagoela ikusi eta lortzen ez denean? Zer esan nahi du? Desafioak ez duela indarrik nere baitan? Edo benetan lortu nahi dudana ez dela? Galduta nabil nahi dudanaren ta ez dudanaren arteko gudan.
Putzu sakonagoetan erori baino lehen zer iruditzen nire azken berriak ematen badizkizuet? Ba denok edo gehienok jakingo duzuen moduan, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz. Bigarren maila. 22an hasiko dira azterketak EHUn. Zezenari adarretatik beti ere! Baina azken aldian enaiz eskoletara asko agertzen, beno asko ez, baterez! Lanean nago Briñasen, Errioxan.
Ez, ez naiz ardogintzan hasi, ez horixe. Bertan BBK-k haurrentzat aterpetxe bat dauka eta bertan diardut Bizkaiko eskoletako haurrekin lanean, zinema aste bat deritzon proiektuan. Pelikulak egiteaz arduratzen gara umeekin, beno laburmetraiak. Proiektua polita da eta asko asko ikasten ari naiz, unibertsitateko eskoletan falta den praktikotasuna jasotzen ari naiz.
Eta hortan pasatzen ditut asteak. Aste bat, pelikula berri bat, istorio berri bat. Horrek denbora kentzen dit nahi ditudan beste hainbat eta hainbat gauza egiteko, baina gustora nabil.
Eta urte berria ondo hasiko zenuten ezta? Nire amak bere blogean ondo adierazten du gure urte berriaren hasiera...baina tira, ondo!
Eskutitz hau hemen utziko dizuet irakurgai, hurrengoa noiz izango den ez dakidala. Baina eskertzen ditut biziki zuen erantzunak lagunak!
Muxu handi bana!!
Azken erantzunak
Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||