Mezua: Zerbezak eta tanborrak blog beroan

2007-10-29

Permalink 16:51:43, Atalak: Belarrixak goxatzeko, 197 hitz  

Zerbezak eta tanborrak blog beroan

Ez dago zerbeza beroa eta blog hotz bat bezalakorik. Aggghh! Bloga berotuko dut. Eta zerbeza hotza hozkailutik atera. Eta bertsotan erantzungo nuke bai, baina gaitasuna galdu ote dut?! Garaiak ez dira sekula berdinak izango, ez zaharrak ez berriak. Baina zerbeza hotza eta blog beroa dugun artean, ez gara kexatuko.


Kitarra jotzen hasi da jendea. Beste batzuk blogean zer idatzi pentsatzen dugun artean. Eta kitarra jotzen aspalditik dakien jendea ezagutzen da noizbait. Harritzen zaituen jendea. Musika oparitzen duen jendea. kitarra soinuak besteokin konpartitzen duen jendea. Ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko. Nahiz eta gustatuko litzaidekeen musika oparitzea noizbait. Kitarra soinu bat ahotsarekin nahastuta. Paperean bildu eta norbaiti irria sortu. Baina ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko.



Tanborra bai. Tanborra jotzen ikasiko dut. Musika oparitzeko baino gehiago,ingurukoen buruko mina arintzeko. Ez baitago tanborra jotzen ez dakien baten tanbor-hotsa baino gauza burtukomin saortzaileagorik. Beraz, tanborra jotzen ikasiko dut burukominak eragozteko, eta bide batez, zuk jotako kitarra soinuari erritmo pixkat jartzeko, bion ahotsarekin batera. Eta hori oparituko diogu elkarri. Musika paperean batuta, txartel eta guzti. Tanborra eta kitarra. Eta bion ahotsa.

Zerbezari trago bat ematen ez badiozu hoztuko zaizu berriz ere. Eta oraingo hontan, nire bloga berotu da sikiera. 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Ibana [Bisitaria]
Hori da Saretxu!!!!

Zuk berotu blog hau! guk gustora irakurtzen ditxugu ta zure buru hortan sortzen dian historixa danak!

Baina tanborra ondo jotzen ikasi arte neregandik urruti eh....nahiko burukomin baditxut bestela ere ta! jejejeeje

Muxutxu bat!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-29 @ 18:01
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Zure blogari emandako tragoa fresko askoa iruditu zait, banuen ba sortzen didan egarria asetzeko gogoa.

Kitarra eta danborraz ezin dizut askorik esan, izan ere ez dakit gehiegi musikaz. Zerbezaz ere gutxi, nik ez dut sekulan zerbeza edaten. Baina ezpainetan berotutako zerbeza tantei buruzko zerbait esango dizut: tanta horiek dastatzean entzuten den tanbor hotsa bihotza da.

Segi ondo zure letrei horren doinu interesgarriak ateratzen.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-29 @ 19:22
Bidaltzailea: 27zapata [Kidea]
Gitarra eta ahotsa. Ni hankekin saiatuko naiz zuen erritmoa segitzen, dantzan agian, kolpeka bestela... baimenik banu. Ze, ni ez naiz inor zuen etxean sartzeko baina esaidazu hitz bat eta...
Permalink-a mezu RSS 2007-10-30 @ 15:42
Bidaltzailea: julen [Kidea]
ieeeeppp!

perkusioa erritmo pixkat
jartzeko sortua omen
eta jotzeko, zerbeza batzuk
lasai hartu ta ondoen
buruko mina sortuagatik
ezta hain gaizki egonen
gitarrarekin, danborrarekin...
kantuak egin baino len
letra egilerik behar baduzue
badakizu non nagoen!

ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-31 @ 22:58
Bidaltzailea: zuhaitzgurru [Kidea]
ea ba!!egunerokoan,euskaragune bat izan nahiean,blog bat ireki dut!!zuhaitzgurru. sartu zaitez ta egin nazazu kide edo halako zerbait!!oraindik ez bait dakit nondik nora jo!!
Permalink-a mezu RSS 2007-11-13 @ 18:18
Bidaltzailea: MAITENEKUA [Kidea]
ZORIONAK MAITXIA

Nere oparia nahi badozu topau einbikozu.

Ondo pasa.
Permalink-a mezu RSS 2007-11-23 @ 13:31
Bidaltzailea: MAITENEKUA [Kidea]
Uste naban agertu eitten zala
blogari.net/MAITENEKUA
Permalink-a mezu RSS 2007-11-23 @ 13:33
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Non galdu zara, Sare?
Gabon zoriontsuak pasa!
Permalink-a mezu RSS 2007-12-23 @ 15:07
Bidaltzailea: 27zapata [Kidea]
Ze!! Ondo? Aizu liburua zemouzkua? Euskal kar kar karma...
Permalink-a mezu RSS 2007-12-30 @ 23:03
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Urte berri on!
Permalink-a mezu RSS 2008-01-04 @ 16:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution