Mezua: Sar dadila kalabazan...

2007-10-09

Permalink 17:12:13, Atalak: Venezuelatik notizia, 188 hitz  

Sar dadila kalabazan...

Hariz josi zituen eskumuturrak eta orkatilak. Larruz lepoa. Linoa soinean. Azal beltza azpian. Dizdira begiradan. Oroitzapena. Oroitzapenak. Hainbeste.

Azkena ez. Ez zen azken garagardoa izan hura. "Azkena hiltzen garenean!" zioten guztiek. Ez zen azkenik inoiz. Hurrengorik ere ez akaso. Baina azkenik ez.

Gaur. Bihar urrun zegoen, zertarako pentsatu biharrean. Gaur itxarongo zuen. Bihar berak itxaron beharko zuen. Garagardoa eskuan. Edo michea. Micheak ordituko zuen. Zain zegoela ahazteraino. Gaur, ez bihar.

Presak ihes egin zion presaka. Nora? Ez zekien, baina presak presaka egin zion ihes aspaldi. Ordutik ahaztua zuen. Bere barrutik aterea zuen. Urrun ihes egin baitzion presak. Eta berak ez zuen biharko egunik presaren atzetik presaka joateko. Gaur bai. Baina gaur nahiago zuen egon.

Juanito Alimañas kantatzen zuten. En su mundo vive atracando Juanito Alimaña. Eta Pedro Navajas. Salsa!! Dantza egin zuten tanborrek eskuak lehertu arte. Zerbezatxoaz asetuz egarria. Bitartean hariz eginiko artisautza saltzen zuen. Gau hura egina zuen. Mila izarreko ostatu xume hartan egingo zuen amets. Hondarrak estali arte. Eta onena, ez zela azkena izango. Ez. Azkena hiltzen garenean. Agian orduan ere ez. Ez zen azkenik. Beraz, topa ezkerrarekin, errepika dadin.

Erantzunak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Putzuaren alde honetakoak izango al dira zerbezatxoak orain? C'est fini abentura?
Permalink-a mezu RSS 2007-10-10 @ 23:06
Bidaltzailea: julen [Kidea]
Nik ere Mizpiran gisan
duda bat ezin dut jasan
venezuelako hori ezin da
betirako izan.
ala bazan ta ez bazan
nahiz ta sartu kalabazan
dagoeneko atera al da
Elgoibarko plazan?



Halare bidaiak bidai
han alai ta hemen alai
orain berriro pilak jartzeko
rutina duzu zai
erantzun bertsotan lasai
bazara hainbertzeko gai
garai zarrekin gogoratu ta
ohituko zara bai!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-19 @ 19:28
Bidaltzailea: julen [Kidea]
ospaaaa ,..hantzi zait!

ONGI SEGIII!!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-10-19 @ 19:29
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Zerbeza berotzen ari da dagoeneko, bloga berriz hozten, zure hitzen berotasuna faltan botatzen baitu.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-24 @ 22:24

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution