Artxiboak: Urria 2007

2007-10-29

Permalink 16:51:43, Atalak: Belarrixak goxatzeko, 197 hitz  

Zerbezak eta tanborrak blog beroan

Ez dago zerbeza beroa eta blog hotz bat bezalakorik. Aggghh! Bloga berotuko dut. Eta zerbeza hotza hozkailutik atera. Eta bertsotan erantzungo nuke bai, baina gaitasuna galdu ote dut?! Garaiak ez dira sekula berdinak izango, ez zaharrak ez berriak. Baina zerbeza hotza eta blog beroa dugun artean, ez gara kexatuko.


Kitarra jotzen hasi da jendea. Beste batzuk blogean zer idatzi pentsatzen dugun artean. Eta kitarra jotzen aspalditik dakien jendea ezagutzen da noizbait. Harritzen zaituen jendea. Musika oparitzen duen jendea. kitarra soinuak besteokin konpartitzen duen jendea. Ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko. Nahiz eta gustatuko litzaidekeen musika oparitzea noizbait. Kitarra soinu bat ahotsarekin nahastuta. Paperean bildu eta norbaiti irria sortu. Baina ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko.



Tanborra bai. Tanborra jotzen ikasiko dut. Musika oparitzeko baino gehiago,ingurukoen buruko mina arintzeko. Ez baitago tanborra jotzen ez dakien baten tanbor-hotsa baino gauza burtukomin saortzaileagorik. Beraz, tanborra jotzen ikasiko dut burukominak eragozteko, eta bide batez, zuk jotako kitarra soinuari erritmo pixkat jartzeko, bion ahotsarekin batera. Eta hori oparituko diogu elkarri. Musika paperean batuta, txartel eta guzti. Tanborra eta kitarra. Eta bion ahotsa.

Zerbezari trago bat ematen ez badiozu hoztuko zaizu berriz ere. Eta oraingo hontan, nire bloga berotu da sikiera. 

2007-10-09

Permalink 17:12:13, Atalak: Venezuelatik notizia, 188 hitz  

Sar dadila kalabazan...

Hariz josi zituen eskumuturrak eta orkatilak. Larruz lepoa. Linoa soinean. Azal beltza azpian. Dizdira begiradan. Oroitzapena. Oroitzapenak. Hainbeste.

Azkena ez. Ez zen azken garagardoa izan hura. "Azkena hiltzen garenean!" zioten guztiek. Ez zen azkenik inoiz. Hurrengorik ere ez akaso. Baina azkenik ez.

Gaur. Bihar urrun zegoen, zertarako pentsatu biharrean. Gaur itxarongo zuen. Bihar berak itxaron beharko zuen. Garagardoa eskuan. Edo michea. Micheak ordituko zuen. Zain zegoela ahazteraino. Gaur, ez bihar.

Presak ihes egin zion presaka. Nora? Ez zekien, baina presak presaka egin zion ihes aspaldi. Ordutik ahaztua zuen. Bere barrutik aterea zuen. Urrun ihes egin baitzion presak. Eta berak ez zuen biharko egunik presaren atzetik presaka joateko. Gaur bai. Baina gaur nahiago zuen egon.

Juanito Alimañas kantatzen zuten. En su mundo vive atracando Juanito Alimaña. Eta Pedro Navajas. Salsa!! Dantza egin zuten tanborrek eskuak lehertu arte. Zerbezatxoaz asetuz egarria. Bitartean hariz eginiko artisautza saltzen zuen. Gau hura egina zuen. Mila izarreko ostatu xume hartan egingo zuen amets. Hondarrak estali arte. Eta onena, ez zela azkena izango. Ez. Azkena hiltzen garenean. Agian orduan ere ez. Ez zen azkenik. Beraz, topa ezkerrarekin, errepika dadin.

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Urria 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution