Mezua: Hilabeteko atzerapenaz

2007-09-05

Permalink 01:12:21, Atalak: Venezuelatik notizia, 156 hitz  

Hilabeteko atzerapenaz

Egunek luzeak baziruditen ere berehala igaro zen lehen hilabetea Venezuelan. Andeetako mendilerro malkartsuek uste baino misterio gehiago ezkutatzen zuten beraien bidezidorretan.

Zerua ikutzetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta urrunago ikusten ziren bai zerua baita lurra ere. Oxigenoaren eskasiak isildutako eremuan gorputzak geroz eta dardartiago zeuden, maletan ximurtutako berokien esperoan.

Izerdiak larruazala estaltzetik elurraren jarioa ukitzera heldu ginen ti-ta batean. Zorabioa, nekea eta ondoeza ez ziren nahikoak izan gailur hartako edertasuna hondatzeko.

Frailejoiek estaltzen zuten mendia hotzetik babestu guran, eta beraiek txuri eta leun elurrezko basamortu bat irudikatzen zuten.

Bailarak zeharkatuz, errekak jarraituz, mandoen gidaritzapean iritsi ginen herrixka lotsati hartara. "Los Nevados".

Kale batek banatzen zituen alde bateko eta besteko etxebizitzak, elizari ongietorria emateko. Aldapa gogorrean eraikitako etxetxoek barnean jakinminez jositako begiak ezkutatzen zituzten, bisitari berriei so, lur urrunetatik etorritako erromesei so.

Kandelen argi isilpean jandako janari goxo eta epelak eta hamaken kulunkan ilargi betearen babesean izandako solasaldi atseginak begiak itxi zituen Andeen bihotz-bihotzean.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Ibana [Bisitaria]
Kaixo Sarita!
Ondo zabizela ikusten dot ta pozten naiz benetan. Zure saltsan ibiliko zera zu han, mendi eta haitz artian auntz baten pare! jejeje
Aprobetxatu geratzen jatzuzen egunak ta muxu haundi haundi bat ozeanoaren beste aldetik.
Ah! ta jarraitu blog hontan zure abenturen berri ematen, momentu batez guri ere venezuela aldera egan itxeko aukeria ematen diguzu ta!!
Ondo izan!
Permalink-a mezu RSS 2007-09-05 @ 11:33
Bidaltzailea: Judith [Bisitaria]
Kaixo potxola!
Ibanak idatzi dizu eta ni ere ez naiz gutxiau izango...
Ikusten dot, edo hobeto esanda irakurtzen dot, primeran zabizela. Pila bat pozten naiz. Txiki egunian egon nintzan Oihanakin eta esan zian danontzako besarkadak bialdu zenituela, eta nik nere partia hartu naban.
Bueno markexa, ondo ondo segi, disfrutau, eta jarraitxu zure berri hemen blogian ematen.

Patxo potolo potolo bat. MUUUUACKKKK
Permalink-a mezu RSS 2007-09-06 @ 19:29
Bidaltzailea: saregu [Bisitaria]
Kaixo neskak!!

Ze poza nire pistaren berri baduzuela jakitian!!

Ba bai, hau pixkanaka bere amaierara iristen doan arren, nik ustet onena geratzen jakula ondio, beraz aprobetxatzera!!

patxo handi bana bixoi!!
Permalink-a mezu RSS 2007-09-13 @ 01:28

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution