Mezua: Begira gora, ilargira

2007-08-29

Permalink 01:20:18, Atalak: Venezuelatik notizia, 119 hitz  

Begira gora, ilargira

Ilargi beteak argitu gintuen, eguzkia bailitzan. Ilargi beteak argitutako gauetan zerbait gertatzen da nigan, beno, askorengan, baina zorakeriak egitera bultzatzen gaituen indar batek erakartzen gaitu antza.

Atzo ilargiak bidea argitu zigun. Hemen, beste puntan. Ta berari so nengoela, horko begietaz oroitu nintzen. Ilargiari begira zeuden begi zoroetaz. Gure begiak ilargiaren isladan gurutzatu zirela konturatu nintzen. Ilargiari begira zegoen zoro bete horren begiradaz.

Hodeiek alfonbra txuria egin zioten ilargi potoloari zeru beltzean, guri bide aldapatsuko harri txuriek egin ziguten moduan. Gora eta gora, kasik ilargiaren berotasunarekin elkartzerarte.

Bertan, are eta gertuago nabaritu nuen zure begirada, ilargiaren begietatik begira. Zirrara batek larrua zutitu zidan. Hemen beste puntan. Haize putzada batek belarri ostean kilimak egin zizkidan une berean.

Hemen, beste puntan.

Erantzunak:

Bidaltzailea: aspaldiko alboko kuartoko haura [Bisitaria]
begiradek, begiek, txoratzen nautelako izango da.
horregatik jarriko nintzen orduan ere, txiki egunean, gora begira.
begi handi hark, guri begira, horrela, zer egiten zuen jakin nahian.
Orain ulertzen dut dena.
zu zinen, edo zure partez ziharduen ilargiak. Hemen egon gabe ere, bezeunden eta.
ilargi argitan.
biok harritu gintuen ilargi hark;
biok argitu ilargi berdinak.


patxo haundi haundi bat, eta allau della horra, ilargi argitan, ilunetan, xuabe....xuabe.
Permalink-a mezu RSS 2007-08-29 @ 13:42
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Polita da hori... hurrun izan arren, handik edo hemendik, gorantz burua altxa eta ilargi berari, eguzki berari edo orokorrean zeru berari begira egotea!
Ondo ondo segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-29 @ 23:54
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
...eta ilargiari begira egoteko joan zara haraino? hori hemen ere baduzu neska! bueno ni batzutan "goraino" joaten naiz, hura dut nere bigarren etxe, oinak lurrean izan arren beti ilargian!

orain serio, testu polita! jeje!
ongi segi!!!

p.d:A! ta etzenuen julen ezagutu e! julenek ezagutu zintuen jeje! nik ikusi zintudan lenbizi ta...
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 00:18
Bidaltzailea: hankahutsik [Kidea]
Pasa dira hilabete batzuk,
Bilbon, gure kabian
blogak aipatu genituen hartatik.
ahalegin txiki bat ere egin nuen,
badakizu hori saregu, baina ni eta
teknologia berri hauek sekula ez dugu feeling handirik izan.
eta hor geratu zen dena.
orain berriz nator.
oraingoan itxuraz, ez dago horren disgustura ordenadorea nirekin;
lehenengo muxua onartu dit behintzat.
beraz badakizu politt hori. itsasoaren alde batetik besteraino,
eta botila gabe, tori berba batzuk egunero, edo ajeak uzten didan denetan behintzat.
23 patxo potolo eta 18 besarkada.
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 01:52
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Zortea du begi hoien jabeak, berataz oroitzen den norbait badagoelako!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 16:05

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution