Mezua: Lehen txapuzoiak...hotzak...

2007-06-16

Permalink 17:25:18, Atalak: saregulandia, 186 hitz  

Lehen txapuzoiak...hotzak...

2007ko lehen txapuzoia aste santuan eman nuen. Zoragarria. Bizigarria. Hotza, oso hotza. Hotzegia. 15 bat gradu? Oso hotza.

Gironako ur hotzetan izan zen, ur oso hotzetan. Hotza.

Ez nuen ezer aipatu hemen, zeharo lagata nengoen garaiak ziren antza. Azterketaren bat izan banu bederen...zerbait idazteko...

Ba aste santuan Gironan izan ginen 3 lagun. Ikus-ga-rria. Guztiz gomendagarria. Ze ondo pasatu genuen.

Bertan izan genuen aurtengo lehen kontaktua itsasoko ur gaziarekin, gazi-gaziarekin. Eta hotza. Gorputza berpiztuta etorri ginen, arima baita. Lehen txapuzoia. Gorputz osoko mina. Hamar bat segundu izan ziren Neptunoren tenpluan pasako genituenak. Gehiago ezin zen. Baina handik irtetzean...gorputza bero-bero. Gihar guztiak kontrakziotik erlajaziora pasata. Bizigarria.

Gaur, bigarren txapuzoia hartu dut. Oraingoan Kantauri itsasoan, Getarian. Harroka arte batean sartu gara, goroldio labainkorrarekin gudan, olatu artera, itsaso haserrea gure laztanez baretu guran. Bizigarria izan da. Gaur biziago nago. Busti-busti egin, oraingoan ur ez hain hotzetan. Ondoren, muskerrak baiginen harroka zabal baten gainean luze etzan eta lehortu arte.

Bi-zi-ga-rria.

Ez dakit aurtengo udan bainurik hartuko dudan. Akaso, urteko azkena izan da. Nahiz eta Karibea gertu izango dudan. Tentagarria dirudi...jakinaren gainean egongo zarete...

...bitartean...animatu aurtengo lehen txapuzoira!

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Nik ez dut aurtengo ur hotzik probatu oraindik baina gutxi falta da! Zurea ziur azkena ez zela izan... Karibean ez bada ere Kantauri itsasoa hemen izango duzu bueltatzean. Irailaren amaierarako epel-epel egoten da ura!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-20 @ 01:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution