Mezua: Hiru, bi, bat...

2007-06-14

Permalink 18:21:59, Atalak: saregulandia, 229 hitz  

Hiru, bi, bat...

Hiru aste geratzen zaizkit hiru hilabeterako Venezuelara abiatzeko. Euskal Herria atzean utziz, lagunak, familia eta nire herria ozeanoaren beste aldera ikusteko.

Artean hiru azterketa geratzen zaizkit. Ez naute bereziki estutu lauhileko honetan azterketek. Bizitzan une guztiak berdinak ez direla guztiok dakigu, eta nik une honetan ez diet eman orainarte eman izan diedan garrantzia ikasketei. Horrek ez du esan nahi atzean uzti ditudanik, ezta gutxiago ere!

Zuei nire berri emateko gogoa nuen aspaldidanik, baina nagikeriak garaitzen nau lauki txuri honen aurrean jartzen naizen aldi oro.

Gaur, ikasteko nagikeria idazteko nagikeriakin borrokan hasi da. Eta zuen laguntzaz, badakizue nork irabazi duen guda.

Venezuela. Nere jomuga esan zidatenetik nonahi ikusi eta entzuten dut herrialde honen izena. Venezuela. Itxura ona dauka, ezta? Chavez dela eta ez dela, Euskal Selekzioaren partidua dela, ez dakit noren ezkonbidaia dela, errefuxiatu hura han izan zela, baten amonaren anaia hangoa dela...Dela...dela...venezuDela.

Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bitartez egingo dut bidaia. Meridako estatura noa, Zea izeneko herritxo batera, Andeen besarkada freskoa jasotzera.

Bertan GKE batekin egingo dugu bat. Saprendeh. (Yo creo ke saprende mucho!) Urritasun psikikoa duten pertsonekin lan egingo dugu boluntario gisa. Ni fisio bezala noan arren, nirekin batera psikologo bat eta kazetari bat ere joango da.

Oraingoz ezer gutxi dakigu bertan egingo dugunaren inguruan, baina gogotsu nago. Burua hortan dudala. Nola kontzentratu hortaz biharko azterketako apunteetan?

Kafesne bat gailetekin hartuko dut, ea motibatzen nauen.

Erantzunak:

Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Gure espaziontzi ameslariena aireratzear dago, laster gugandik urrun eramango duen bidea hasiko du. Saregulandia erresumak lurralde tropikaletara garraiatuko ditu hain gustora irakurtzen ditugun ipuintxoak. Nik banekien odol beroa irakiten zegoela bere zainetan: Kuba, Brasil eta azkenean Venezuela.

Espero dezagun han ere zure berri izatea Saretxu. Asko ikasi azterketarako, zorte on!

(Bakailaoada bat zor didazu oraindik :P)
Permalink-a mezu RSS 2007-06-15 @ 01:07
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
venezuela?...joño-joño! gure fisioterapeuta orain kulebroitan ikusiko dugula!jaja!
"como pudizte victoria alejandra manuela!,joaquin rodrigo alfonsoz mio!malvada!...." imajinatu hutsarekin!

beno, bromak aparte, zorte on eta espero dut handik ere zure berriak jasoko ditugula , Venezuela eta Euskal Herria "saregulandiak" batzen ditu ta! ongi segi ta ongi pasa!!!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-15 @ 15:41
Bidaltzailea: balaklaba [Bisitaria] · http://gbklub.blogspot.com
Niri lau aste geratzen zaizkit Perura joateko. Hilabeterako. Ez gara oso urruti ibiliko... Zu hiru hilabeterako zoaz? Gazte aukeraren historia? Lehenago ez bazatoz, Urrian etorriko zara bisitan, ezta? Ez dakit lo egin ahal izango dudan, dios! qué nervios!

Muaka!

pd: momentua ikusten duzunean utzi komentarioren bat nire blogean ea pretendienta guztiak uxatzea lortzen duzun. Ez du balio "inpotente" hitza erabiltzea! jaja... ondo izan.
Permalink-a mezu RSS 2007-06-16 @ 02:39
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Kaixo laztanak!!!

Nik uste dut han naizela eguneratuko dudala bloga...nitaz ahaztu ez zaitezten!! Atal berri bat zabaldu beharko dut: "Chavezekin solasean", "Sugetzarren hozkadatik ihesi", "reggetonaren erritmora blogeatzen"...pentsatuko dut!!!

Etxe?? ze bakailaukada zor dizut ba?? Batzutan uste dut beste norbaiekin nahasten nauzuela...Sare naiz!! saretxo!!! Zuen saretxo!!!

Julen, eman egurra euskal jaietako plazetan, txosnetan eta ordu txikitako puntu etilizatuetan.

GBK, ze ondo perura zoazela!??!! Oporretara?? Andeak ezagutzera? Matxupitxu etab?? Cuzko? Ni gazteaukeratik noa, bai. Ta bat baino gehiago doazte Perura. Han elkartuko zeate euskaldun kuadrila earra!! Zorte on bidaian! Ta kontau zure berri ere!! Zure blogean "pegatzen" ez badu, sortu beste bat!

Muxu bana gentelmen!!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-18 @ 14:05
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Ahaztu zaizu Saretxu?

http://www.blogari.net/saregu/2006/05/31/bilbon_bizitzeko#c4641

Badakizu zer dioen esaera latinar zaharrak: Verba volant, scripta manent
(Hitzek hegan egiten dute, idatzitakoa irauten du)
Permalink-a mezu RSS 2007-06-18 @ 19:44
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Etxe, bakailauana enintzen gogoratzen, baina artxandakoa ezin dut burutik kendu!!! Azkenean ez dizkidazu bilboko enkantuak erakutsi. Hurrengo ikasturtean sin falta ados??
Permalink-a mezu RSS 2007-06-18 @ 21:48

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution