Mezua: Argazkien tranpan

2007-06-02

Permalink 13:24:20, Atalak: Belarrixak goxatzeko, 77 hitz  

Argazkien tranpan

Ez naiz zoratu, lasai. Bi egunetan bi mezu. Ez naiz zoratu, lasai.

Zuen belarrietara zerbait hurbildu nahi dizuet.

Zuetako batek ezagutzen du. Akaso batek baino gehiagok. Baina batek behintzat bai.

Hor zehar aurkitu dut. Nire espazioan.

Argazki bakoitzak zerbait kantatzen dizu belarrira. Sugerenteak dira argazkiak, eta beraien barrutik datozten kantak.

Entzun...entzun...

Ez da publizitatea egiteko modu merke bat. Edo bai.

Entzun...

PD: azkenean argazki bakoitzak leku berdinera garama...bakoitzak asma beza doinu bakoitzari ze argazki dagokion...

Erantzunak:

Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Kostatu zait harrapatzea... argazkiei begira ta begira, doinurik burura etorri gabe...
Ez nuen ezagutzen baina oso abesti politak iruditu zaizkit, esango diozu nire partez.
Artista asko dituzue Elgoibarren ezta? Han non agertu den Gartzen ere...
Permalink-a mezu RSS 2007-06-02 @ 14:18
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep! uii! nik doinuak jartzeko nahiko lan bertsoekin eta gaiekin orain argazkiekin hasteko...hortako motza naiz, mizpirak arrapatu du baina nik ez.non daude doinuak? hurrengo batean saiatuko naiz arrapatzen. hala ere argazki onak, zuk ateriak? ez ez?.bueno, ongi segi!!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-02 @ 22:48
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Sare, publizitatea egiteko modu merkea bai, baina ona ere! Ta gorantziak Hugori. Jungo nitzan ni ere!! :P

Mizpira, elgoibar, nahiz ta askotan hellgoibar den (infernu bat!), beti izan da artista gunea. Batzuk musika polita eta lasaia egiten dute, gai sakonak jorratuz. Beste batzuk zarata egiten dugu, eta abestien hitzak idaztea ezinezkoa egiten zaigu. Baina musikari akustikoak ere gure kobazulora etortzen dira laguntza bila!

Julen, xagua irudien gainetik pasatzean...
Permalink-a mezu RSS 2007-06-03 @ 14:43
Bidaltzailea: Iosu [Kidea]
Nik ere ezagutzen dut, eta nik ere murgildu nahi dut bere doinuen errepublika azukretsuan, baina dituen influentzia urdangarinianoek (txorimalo ergela lez) bertatik uxatzen naute, eta ezti zipitza baino ez dut dastatzen. Ikusiko dugu elkar, bitartean ondo izan san inazion zein HELLGOIBARREN!!!ARGH!!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-05 @ 20:36
Bidaltzailea: balaklaba [Bisitaria] · http://gbklub.blogspot.com
Oraindik platerak jarrita ditugu zure zain. Noiz etorriko zara Donostiara bisitan??
Permalink-a mezu RSS 2007-06-14 @ 01:23
Bidaltzailea: saregu [Bisitaria]
Nola platerak jarrita daudela? Ta ni enteratzeke!! Mansikkak aspaldi ez du hitzik uzten inun ere ez. Zuk ere ez, balaklaba. Eta noski, autoinbitazioa ez da zuengana iristeko era xamurrena!!

Guztiok bat egin beharko dugu azkenean, Donostin, Bilbon edo Honolulun. Blogs & Beers partikularra!

Mizpira, artistak gara, guztiok!Batean ez bada, bestean, Elgoibarren izan edo Hellgoibarren izan!!

Julen, zure moduko despistauentzat asterisko txiki bat jarri beharko nuke irudien gainean klikatuz musika agertzen dela adierazteko. Xanote!!!Ondo doala bizimodua, eztok?

Gar, Su ta Gartzen ari zara ala?? Musika gogorra pasteladekin aldatzen?? Opor batzuk behar dituzu.

Josu, kritika guztiak onartzen dira. Eskerrak deneri gustatu ez zaien!! bestela gramyetarako saritua izango zen!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-14 @ 12:54
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
ongi da, horrela esplikatuta , orain bai, badakit ze kantu ta espazioz ar zineten....

halare orainik eztidazu argitu uztailean nora zoazen,urruti bai, baina nora ez!

ongi segi xanota! jeje!

p.d; uztaila erdikaldean "Ermun" kantatzen dutela ta...berriz ere fallatuko didazu!jeje!
Permalink-a mezu RSS 2007-06-14 @ 17:12

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution