Mezua: Naftalina usaineko ipuinak

2007-03-27

Permalink 15:36:11, Atalak: Bilbon barna, 211 hitz  

Naftalina usaineko ipuinak

Agurneri granoak atera zaizkio ahoan. Baita kopetan ere. Ez dago batere gustora, nola egongo da ba gustora bere maitalea milaka kilometrotara urrundu bazaio goizetik gauera? Orain ulertzen ditut Agurneren ahoko granoak. Baita kopetekoak ere.

Arbela berriz berde dago gure eskubitara. Berde eta aldi berean erdi txuri. Klarionak txuritutako arbel berdea. Berdea eta ez grisa, arbel kolore naturala grisa izan arren. Klariona. Zenbat denbora hitz hori esan gabe. Zenbat denbora hitz hori erabili gabe. Hainbat eta hainbat hitzen moduan. Buruan gordeta ditugun hitzak, baina beraien erabilera galdu duguna.

Abakoa izan daiteke beste hitz galdu horietako bat. Gogoratzen dut abakoarekin kontatzen ikasi genuenean. Abakoa, bai. Baina orduzkero hitz hori almazenatuta geratu da. Gaur arte. Gaur bere lekutik ateratzea otu zaidan arte. Baina berriz almazenatuko dut abako hitza. Hitz galduen kutxan.

Kutxa hori astinduko bagenu txuri-beltzeko egurrezko hitzak aterako lirateke bertatik. Eta hitz hoiekin sortutako ipuinek naftalina usaia izango lukete. Zitzak jan ez zitzan kutxan behin sartutako naftalina bolatxoaren usaia.

Beraz, Agurneri ahoan eta kopetan granoak atera zaizkionez naftalina usaineko ipuinak idazteari ekin diot, berak artean, abakoaz bere maitea itzultzeko egunak kontatzen dituelarik. Egunak eta granoak, biak kontatzen ari da Agurne abakoa esku artean hartuta. Akaso, klarionari alergia diolako atera zaizkio granoak, baina ez diot ezer esango, esperoa laburtuko baitio abakoak, eta ez klarionak.

Erantzunak:

Bidaltzailea: mizpira [Bisitaria] · http://www.blogari.net/mizpira
Klariona... eta ez zenuen klera hitza erabiltzen? Oraintxe gogorarazi didazu, zenbat urte...
Permalink-a mezu RSS 2007-03-27 @ 23:12
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!

erdarakadak erdarakada, nik "tiza" deitu izan diot beti eta irakasleek "klariona".Nik eztut antzia, orainik Bertso eskoletan oroitu behar izaten dut nolakoak diren ta behatzak xuri xuri ta zikin zikin uzten dituztela ta...baina ze garaiak, haiek!!

Galdua nuen bertze hitz bat "mantala" zen, baina hori errekuperatu behar izan dut nere arantzako 8 deabrutxoentzat...ortziraletan mantalak etxera! tokatzen da ta.

p.d:bizi direnak agertzen direla!bilbon bizi ta espero nuen blogeko zure idatziak ere tamaño horretan haziko zirela, eztakit, 3 idatzi eguneko edo,..joe! bilbotartua izanik, andalaletxe...ea hurrengoa noiz den!

ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-03-27 @ 23:37
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Nonbait munduko hiriburuaren enkantuek Saretxo bahitu dute eta ez diote blogean idazten uzten. Guggenheimek isladatutako eguzki izpiak, Ibaizabalen kolorea San Antonioko zubipean pasatzerakoan, 7 kaletako karrika estu heze ilunak... Noiz pintatu behar dituzu guzti horiek zure klarion magikoaz?
Faltan bota zaitugu masajista ;)
Permalink-a mezu RSS 2007-03-28 @ 00:09
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Kaixo zuei ere!!!

Kostatzen zait bai, nire lana eta zertxobait gehiago pantailaren aurrean jarri eta zuekin zerbait partekatzea!

Baina beno, noizean behin idatzita horrelako arrera epel eta goxoa egiten badidazue, nire idazteko tentatzioari eutsiko diot eta hilean behin idazten jarraituko dut!"!

Zuen berri badut idazten duzuenean, baina mejoratu daiteke baita e!!!

Muxu bana hiruroi!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-03-31 @ 11:43
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Saretxo, naftalina usaina zure blogera ere zabaltzen ari da, katuak mihia jan al dizu? Zure laguntza behar dut Mizpiraren urtebetetzeko ezusteko jaia prestatzeko ;-)
Permalink-a mezu RSS 2007-04-30 @ 01:03
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Kontuz konspirazio hauekin, ez dakizu zein egon daitekeen irakurtzen eta azkenean ezusteko festak ezuste gabe geratzen dira ta!

:P
Permalink-a mezu RSS 2007-04-30 @ 09:57
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Nik ez dut ezer irakurri...
Permalink-a mezu RSS 2007-04-30 @ 11:08
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
IKUSTEN?
Permalink-a mezu RSS 2007-04-30 @ 14:09
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
aiba!!
Festa bat antolatzen ari gara ta ni beti bezala berandu!!!!!

beno, badirudi mizpira ez dala enteratu...beraz, zer prestau dezakegu??

Egia esan, nik azken aldian dudan inspirazioari jarraitzen badiogu...naftalina usaia jarioko du mizpiraren ezusteko festak!

Ea laister bueltatzen naizen zerbaitekin. Festa batekin besterik ez bada ere, mizpirarentzat. Eta bide batez denontzat. Konspirazio horrekin.
Permalink-a mezu RSS 2007-05-01 @ 23:35
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Hegoaldeko haizea bezala berriro ere agertzen zara Gurru!

Faltan botatzen ditugu zure ipuintxoak eta nik bereziki zure masaje... mentalak ;-)

Laster arte S. andereñoa!
Permalink-a mezu RSS 2007-05-02 @ 00:17
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
ba hilabete hontakoa tokatzen zaizu ia e! zure zai gaude!...bidenabar probexten dut errateko 19an Eibarren euskal jaia edo dagoela ea poteoan kantatzen dudala, beraz aspertua bazaude atsalde hortan badakizu nora jo!

ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-05-02 @ 23:35

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution