Mezua: Artista Parea

2007-03-07

Permalink 15:14:14, Atalak: Bilbon barna, 366 hitz  

Artista Parea

 

Horra artista parea, karakola ta barea, edo hobe esanda Pako ta Mikel, edo Aristi ta Markez, Francisco ta Miguel, akaso. Parea edonola.

Askotan kexatzen gara gure inguruan kultur ekitaldi gutxi egiten direla esanez, baina jendea mugitzen al da benetan kultur ekintza bat iragartzen denean? Jendeak hartzen al du denbora zine, antzerki, kontzertu, poesi errezitaldi, bertso jaialdi edota dantza ikus-entzutera joateko?

Aurrekoan Asier Ormazari entzuten nion Euskal Herrian ez dagoela aretoak betetzeko kultura errotuta. Jendea joaten dela baina oso zaila dela areto bat toperaino beteta aurkitzea. Hori bai, "ikusi beharreko" emanaldi bat dagoen bakoitzean sarrerak agortuak, eta hurrengo egunean etxean egindako lan on bat ikusteko lau katu.

Gaurkoan Leioako unibertsitateko liburutegiko areto nagusian bi artista hauek izan ditugu taula gainean. Mikel eta Pako. Aretoa ez da gauza handia, baina bertan ginenon kopurua ez da handiagoa iza. Nire hatzekin zenbatu ditut bertan ginen 14 partaideon itzalak.

Garestiak direla kultur ekintzak? Ez dut ezetzik esango, ni ere ez bainaiz sarritan joaten denetarikoa, baina garestiagoak dira fulbolerako sarrerak edo pelotarakoak eta estadioak eta kantxak erraxago betetzen dira.

Gaurkoak ez zuen garestiaren aitzakiarik. Debalde izan baita. Halere, unibertsitatean ez du antza erakarpenik sortu. Kartel gutxi ikusi ditut paretetan. Publizitate gutxiegi, agian. Ez dakit zer pentsatu.

Gauza da, lagunarte bat zirudiela, famili giro atseginean. " Hi Pako," "Zer, Mikel" elkarrizketan jardun dute, kantuan, poesian, galdera zailei erantzuna topatu guran, tabuak azalerazi nahian, artista parea. Mikelek bere musikaz goxatuko ginduenaren dudarik ez neukan, baina Pako Aristi jaunak ustekabean harrapatu nau, "Pianoa jotzen ere badaki eta!" eta poeta hutsa izaten jarraitzen du, eta "Hara! Txirula eta aho-soinua!" eta poeta izaten jarraitzen du, eta "Gaita ere, Pako?! Hoiek dituk birikak hoiek" eta poeta izaten jarraitzen du, eta "Mikelekin duoan abesteko ausardia ere ba al dik?! Eta nolako ahots grabe sakona duen berak! " eta...poeta izaten jarraitzen du. Eta ez nekizkien eta jakingo ez ditudan beste mila gauza.

Bien elkarrulertze ironikoak bizitasuna eman dio ikuskizunari. Goxo egon gara geunden apurrok. Eta gogorarazi digute tabuekin biziz gero, bizi ordez, erdi bixi egingo dugula gure bizitza, eta zoriontsu bizitzeko formularen zati handi bat "zarena esaten duzuna izatea" dela. 

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: brigadafarra [Kidea]
iosu naiz. interesgarriya benetan, ni enitzan enterau re in. nere despistia, ta kartel gutxi akaso. hurrunguan abixau, holako mobideta juteko desiatzen eote naiz ta. ayo!
Permalink-a mezu RSS 2007-03-08 @ 22:13
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
goxo egon bazineten ezta gutti. egia da bai, kulturak gutti mugitzen duela gaur egun.nik ere eztiot esplikaziorik arrautzen bertsoak entzutera Barakaldoraino joan eta gero herrian bertan saioa antolatu eta joaten eztena...eta gero Bertsozale bezala joango gara bizitzan barna...baina beno...

aspaldiko neska! larrituak ginen;non sartu ote da sare?...orain badakigu: mikel eta pakoren emanaldian!jajaja!

Nafarroako finala ezta debalde baina bueno nere blogean ere izanen duzue horren berri astelenetik aurrera. bitartean ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-03-09 @ 00:15
Bidaltzailea: Ibana [Bisitaria]
Kaixo Saretxo!
Ziharo kulturalizauta zabizela ikusten dot! ba jaki deizun, Pako Aristi eta Mikel Markezek Elgoibar ere bixitauko dabe datorren ostiralian, beraz errepikatzeko aukera ere eukiko dezu nahi izanez gero.
Ala ba sorgin, egongo gatxin!
Muxutxu bat.
Permalink-a mezu RSS 2007-03-09 @ 09:53

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution