Mezua: Urteko bosgarren ordutik

2007-01-01

Permalink 05:36:00, Atalak: Itsasoak ekarritako boteilatik..., 197 hitz  

Urteko bosgarren ordutik

Urte berriak bosgarren orduari sarrera eman berri zion. Gauzak nahi bezela hasi ote ziren galdetzen zion bere buruari. Baietz pentsatu nahi zuen. Bai. Baina urteko bosgarren orduan udazken orriz apaindutako pijama soinean zuela pantailari hitz galduak oparitzen ari zen. Ez ote ziren gauzak berak nahi bezala hasi? Baietz pentsatu nahi zuen.

Hortzak garbitu berri, ahoa fresko-fresko nabari zezakeen, azken tabernako garagardo indargearen zaporea guztiz ezkutatu guran. Eta pantailari hitz galduak oparitzen jarraitu zuen, honek urte berrirako zorterik onena opatu ez bazion ere. Eta berriz galdetu zion bere buruari gauzak berak nahi bezala hasi ote ziren. Baietz pentsatu nahi zuen.

Begiak beltzez margoturik zituen oraindik, ilun, zikin, goibel, garbitzeko malko gazien zain baleude legez. Baina malkoak ez ziren beraien lekutik aterako, ez pantaila begira zuten artean behintzat. Baina gero bai, pantailak argiak itzaltzean malkoek begietako ikatz arrastoak eramango zituzten beraiekin. Zergatik ordea? Gauzak nahi bezala hasi baziren? Baietz pentsatu nahi zuen.

Urte berria seigarren orduari atea zabaldu nahian zebilen, eta berak, pantailara begira azken garagardoaren zapore indargea gogoratzen zuen, malkoez begi beltzak garbitzen zituelarik. Gauzak hobeto hasi izan balira ez litzateke pantailari hitz galduak oparitzen egongo. Halere, baietz pentsatu nahi zuen.

 

 

Erantzunak:

Bidaltzailea: Patxi [Bisitaria] · http://patxitrapero.blogspot.com
Hasiera, momentu bat, ordu batzuk baino ez dira. Halatsu bukaera. Tartean milaka, miloika momentu dituzu, zukua atera eta arimaren aho-sapaia gozatzeko.

Muxu haundi bat Saretxu,

eta urteberrion!

Permalink-a mezu RSS 2007-01-01 @ 12:43
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Ez dio axola urteak nola hasi duen, ze azkenean, egun bat besterik ez da. Eta egun bakoitza da hasiera berri bat. Gauzak nahi bezala hasteko aukera berri bat.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-01 @ 20:51
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Espektatiba handietako egunak izaten dira batzuk. Mundu guztia pozik eta zoriontsu dabilela diruditen egunak. Une on eta txarrek ez dute egutegi jakinik jarraitzen ordea.
Eta gauzak ongi has daitezke, edo erdipurdi, edo gaizki, baina aurrera darraiten bitartean beti hobetu daitezke.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-01 @ 21:50
Bidaltzailea: Joseba Iruretagoiena [Kidea]
Bost,sei edo zazpigarren ordua,zer axola dio baina?Zer da denbora azken finean?Animo Saregu,jarraitu pantailari hitz galduak oparitzen,zure hitz galduak guk aurkitzen bait ditugu.Esan berriz gure hitzak,ez daitezen ahaztu,ez daitezen gal...
gustua ematen du zu irakurtzeak.
Permalink-a mezu RSS 2007-01-01 @ 21:57
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
2oo7ko abenduaren 31an urteari errepasoa egitean, lehen ordu hauek urruti sentitu eta malko hoietaz irri eginen al du?.baietz pentsatu nahi dut.nik uste zoriontasunaren bidea bilatu eta hitzak eztirela hain "galduak" izanen. Animo, urteberri on eta ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-02 @ 00:31
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Urteberrion baita zuei danori ere!!

Askotan galduak izan edo ez, barrenetik kanporatu behar diren hitzak izaten ditugu. Norbaitek beraiekin topo egitea baino gauza politagorik!!

Muxu handi bana danori!! Eta segi egunez egunekoari gogor eusten, atzo egun bat zen, gaur beste bat, atzokoak malkoak zerizkion, gaurkoak irria. Bihar biharkoak!!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-02 @ 00:46
Bidaltzailea: iosu [Kidea]
testu polita...hunkitu egin naun!
Permalink-a mezu RSS 2007-01-03 @ 15:26

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution