Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-24

Permalink 17:44:00, Atalak: saregulandia, 182 hitz  

Opariketan

Nere ama zoriontzen hasiko naiz, Zorionak ba ama! Nola ez 23an, atzo, bete zituen bere 23 gehi 23 urteak (besteak beste!!)

Elurra oparitu nion. Goizean esnatu eta hantxe zuen bere oparia prest, pareko zelaiaren gainean. Eta hango mendi puntan zertxobait gehiago, baina berarentzakoa pareko zelaikoa zen, eta kotxe gainean gordeta neukana. Bera jaio zen egunean bezala, txuriz inguratuta.

Ez pentsa ez zaidanik kosta elurra urtarrilak 23arte laino potoloetan eustea. Hego haizeari laguntza pixka bat eskatu nion, eta beno, lortu dugu bion artean tenperaturak goi xamarrean eustea.

Jendearen protestak enztuten nituen bakoitzean, txistua jotzen hasi eta beste aldera begiratzen nuen "bai, bai, bai..." konprometitu bat erantzunez. Nola esan elurra nere amaren egunerako gordeta nuela? Negua hilabete batez atzeratu nuela egutegian? Hobe isil-islik geratzea, bestela akabo nere sorpresa!

Baina beno, jendeak une hontan duen elur-pozarekin ez dit errua leporatuko. Errex ezkutatzen baititu zorionak aurreko egunetako nahigabeak.

Nere aitaren urtebetze eguna uztailaren 4an da. Eta beno, pentsatzen hasita nago zer oparitu...udako egun atsegin bateko eguzki borobila eta haize fina. Eta badakizu nire opariak esklusiboak eta ezustekoak gustatzen zaizkidala!

Eutsi ba hortaz atzo hasitako neguari...

2007-01-09

Permalink 22:58:12, Atalak: Bilbon barna, 194 hitz  

Gure Prentsa

Ez nago oso hiztun gaur. Baina zertxobait jardungo dut hemen.

Egia esan, gaurko xedea, guztiz propagandistikoa da. Beste blog baten helbidea gerturatu nahi dizuet, akaso interesatuko zaizue eta.

Blog astun xamarra da, aitortzen dut, baina nere betebeharra da berau saldu gura izatea.

Urtarrila hasi berri, oporraldia bukatu berri, eskolako lanak entregatzen hasteko unea heldu da unibertsitatera.

Euskal Prentsari buruzko lana egin dugu. Hori entzun eta gero, askok ez duzue hau irakurtzen jarraituko. Baina zuk aurrera badarraizu, akaso, interes pixkat duzulako izango da, edo? Ez, akaso hasi duzuna bukatzearren baino ez da.

Dena dela, Euskal Prentsaz dihardugu gure blog horretan. Horri buruz zerbait esateko baduzu, ateak zabalik dituzu. Lana formatu hontan aurkeztu izanaren arrazoi nagusia hori izan baita, jendearen partehartzeaz lana aberastea, alegia.

Guk Euskal Prentsaz uste duguna laburbilzten dugu "gure kritika" atalean. Zuretzat zer da Euskal Prentsa? Ze etorkizun dauka? Ze egoeratan aurkitzen da? ....

Erantzun, erantzun...baina http://www.blogari.net/Gureprentsa blog gunean.

Beno, eta testu hau bukatzearren baino ez baduzu irakurri....zer moduz?? Ondo?? Urte berriak ze itxura dauka?? Zer bazkaldu duzu gaur?? Zelan dijoa hozkirri hori?? Zer da zuretzat Euskal Prentsa?? ;-)

Laster arte!! 

 

2007-01-01

Permalink 05:36:00, Atalak: Itsasoak ekarritako boteilatik..., 197 hitz  

Urteko bosgarren ordutik

Urte berriak bosgarren orduari sarrera eman berri zion. Gauzak nahi bezela hasi ote ziren galdetzen zion bere buruari. Baietz pentsatu nahi zuen. Bai. Baina urteko bosgarren orduan udazken orriz apaindutako pijama soinean zuela pantailari hitz galduak oparitzen ari zen. Ez ote ziren gauzak berak nahi bezala hasi? Baietz pentsatu nahi zuen.

Hortzak garbitu berri, ahoa fresko-fresko nabari zezakeen, azken tabernako garagardo indargearen zaporea guztiz ezkutatu guran. Eta pantailari hitz galduak oparitzen jarraitu zuen, honek urte berrirako zorterik onena opatu ez bazion ere. Eta berriz galdetu zion bere buruari gauzak berak nahi bezala hasi ote ziren. Baietz pentsatu nahi zuen.

Begiak beltzez margoturik zituen oraindik, ilun, zikin, goibel, garbitzeko malko gazien zain baleude legez. Baina malkoak ez ziren beraien lekutik aterako, ez pantaila begira zuten artean behintzat. Baina gero bai, pantailak argiak itzaltzean malkoek begietako ikatz arrastoak eramango zituzten beraiekin. Zergatik ordea? Gauzak nahi bezala hasi baziren? Baietz pentsatu nahi zuen.

Urte berria seigarren orduari atea zabaldu nahian zebilen, eta berak, pantailara begira azken garagardoaren zapore indargea gogoratzen zuen, malkoez begi beltzak garbitzen zituelarik. Gauzak hobeto hasi izan balira ez litzateke pantailari hitz galduak oparitzen egongo. Halere, baietz pentsatu nahi zuen.

 

 

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Urtarrila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution