Artxiboak: Urria 2006

2006-10-28

Permalink 02:10:34, Atalak: Itsasoak ekarritako boteilatik..., 256 hitz  

Han zaude, erakusleihoan

Ederki gogoratzen dut. Denboratxo bat igaro da lehen aldiz praka haiek erakusleiho hartan ikusi nituenetik. Aurrez ere sarri pasatzen nintzen beraien aurretik, baina behin, hantxe ikusi nituen. Zoragarriak ziruditen begirada batean. Eta bizitza guztia zeramaten nere begien aurrean, norbaitek eskura zitzan zain.

Desiatzen egoten nintzen erakusleihoaren aurretik pasatzeko, praka eder haien presentzia nabaritzeko baino ez bazen. Nire aurpegian irribarrea marrazteko gaitasuna zuten. Nahiz eta beraiek ez jakin.

Banekien edozein egunetan ez nituela bere lekuan aurkituko. Norbait beraietaz jabetuko zela. Beste gorputz baten larru bilakatuko zirela. Eta nahiz eta nire begi bistan halakorik ez gertatu, ziur naiz batek baino gehiagok probatuko zituela prakok, behin eta berriz.

Baina han darraite oraindik ere, erakusleihoan. Gutxitan pasatzen naiz beraien aurretik. Gutxitan begiratzen ditut begi lotsatiz. Gutxitan izaten dut minuturen bat beraien inguruan pasatzeko aukera. Gutxitan. Oso gutxitan.

Baina halere, ez dut adorerik erakusleiho barrura sartu eta prakak probatzeko. Hain ditut gustoko, ezen, ez nuke nahi beraien xarma apurtzerik. Ez nuke nahi ikusterik eta ohartzerik nire neurrikoak ez direla, sekula niretzat izango ez direla. Nire larru izan nahi ez dutela.

Horregatik ez naiz ausartzen erakusleihoaren beira zeharkatzera. Beste praka batzuk probatzen ditut noizean behin. Beste praka batzuk janzten ditut noizean behin. Beste praka batzukin joaten naiz mendira noizean behin, edo parrandara, edo ohera. Baina badakit prakak han daudela, erakusleihoaren bestaldean, norbaitenak izateko gogoz, edo ez. Misterioz jantzitako prakak. Desira pizten duten prakak. Hantxe, gertu baina aldi berean beste unibertso batean baleude legez.

Eta ZU, ez zara ohartzen ezertaz. Noski, ez dakit prakek irakurtzen badakiten ala ez. Edo irakurtzen nauzun, ala ez.

2006-10-07

Permalink 16:33:00, Atalak: saregulandia, 279 hitz  

Kanpaiak, kanpainak

Imajinatu zazue kanpandorre horren kanpaikada bakoitza:

Tooooooonnn.

Tooooooonnnnnn.

Tooooooonnnnnnnnn.

Egunean zehar askotan ez zara konturatu ere egiten. Edo konturatzen zera eta lagungarri zaizkizu. "Ai ama, laurden gutxi dia jada eta ni ondio hortzak garbitzeko!!!"

Baina imajinatu zazu gaua.

Shiiiiii.

Isiltasunak gaua gailentzen du.

Ezer gutxi entzuten da gauean.

Etxeko portalean elkar agurtzen dauden bi lagunen hizketaldia batzutan entzungai.

Klon-klon-klon. Kalean behera presaka doan emakumearen takoi hotsa.

Gauerdiko 12etan minutu luze batean pasatzen den merkantzia trena, pasa eta pasa, sekula amaituko ez balitz bezala.

Denek apurtzen dute gaueko isiltasun barea.

Baina Elgoibarren bizitza osoa daramate kanpaiek ordulaurdenero isiltasun preziatu hori apurtzen.

Bizi osoa. Gauero. Ordulaurdenero.

Laurdenak. Tooooooooooooon.

Erdiak. Tooooooooooooon.Tooooooooooooon.

Laurden gutxi. Tooooooooooooon.Tooooooooooooon.Tooooooooooooon.

Puntuan, hamabiak esaterako.Tooooooooooooon.Tooooooooooooon.Tooooooooooooon.Tooooooooooooon. Taaaaaaaan. Taaaaaaaaan. Taaaaaaaan.Taaaaaaaan. Taaaaaaaaan. Taaaaaaaan.Taaaaaaaan. Taaaaaaaaan. Taaaaaaaan.Taaaaaaaan. Taaaaaaaaan. Taaaaaaaan.

Urteetako ohitura, tradizio edo dena delakoa da. Jendea ohituta omen dago. Kanpaiak erreferentzia omen dira.

Askok ez dute lo gustora egiten. Askok ez dute lo oso bat egiten.

Amets zoragarri batean zaude murgilduta, gustora, endorfina jario etengabea barrenean eta....toooooooooooon. Tooooooooooon. Ai ama!!!! Erdiak dia!!! Baina ze ordutako erdiak?? Ai ene, ez nuen ba lo hartuko?? Ez dia ba 7 t'erdiak izango?? Iratzargailuak ez dit jo??? Ai ene...ze ordu izango da. Argia piztu. Erlojua hartu. Erlojuak dioena ezin ikusi, iluintasunetik argitasunera azkarregi pasatzearen ondorio. Goizaldeko 3 t'erdiak dia. Puffffff. Argia itzali eta lotara berriz, izerditan. Desbelatuta. Laurden gutxiko 3 kanpaikaden esperoan.

Kendu dituzte kanpaiak gauez. Normala da. Nere ustean behintzat. Jendeak eskertuko zuelakoan nengoen.

Aste bete pasa ostean, berriz jarri dituzte martxan. Jendea kexatu eginda. Jendeak tradizioa, gaueko isiltasuna apurtzen duten kanpaiak behar ditu lotarako. Erreferentzia iturri.

Ulertzen ez dudan hainbeste gauzetan, beste bat.

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Urria 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution