Artxiboak: Iraila 2006

2006-09-25

Permalink 10:33:10, Atalak: saregulandia, 136 hitz  

Let's go

Banoa Bilbora.

Ea zer aurkezten didan bizitzak bertan.

Laneko uniforme berdea pertxa batean isegi ostean 500 foliotako pakete bat erostera noa. Eta maleta egitera. Eta ez dut tinta duen boligraforik aurkitzen estutxe zahar honetan. Arkatz bat oparitu zidan lankide batek aurrekoan, museo nacional d'art de Catalunya-tik ekarria. Narraz xamarra naiz arkatzakin, boligrafo urdin bat erosiko dut hortaz. Eta beltz bat. Eta gorri bat. Eta errotulagailu bat edo beste, berdea eta morea adibidez.

Pisuko giltzak poltsan sartzeaz gogoratu behar naiz. Bestela txirrina jo beharko dut. Norbait egongo da etxe zahar hartan, kurtsoa hasi baita jada.

Ezinbestekoa eramango dut oraingoz: izarak, toaila bat, arropa batzuk. Nahikoa.

Urduri nago. Ezezagunak sortzen duen urduritasun etengabe hori.

Ez dut gosaldu. Iratzargailu gabe esnatu naiz, uste baino goizago. Urduritasuna ote? Edo nagusitzen hasi naizen seinale? Inoiz baino gazteago nago eta!

Kontatuko dizut.

2006-09-12

Permalink 01:04:09, Atalak: Itsasoak ekarritako boteilatik..., 136 hitz  

looking

Oinetan, mesanotxe gainean aspaldidanik nuen baselina igurtzi zidan. Oin garratzak goxatu nahian. Behatz lodi-lodiko gogortasunarekin jolastuz. Kili-kili zaporetsua.

Baselinako bere hatz arrastoari begira pasa nituen hurrengo asteak. Nire oinen garraztasuna behin ta berriz ukituz. Bere igurtziaz amestuz.

Asteak pasa nituen nire burkoan itsatsita zegoen bere txanpuaren usaia garuneko azken txokoraino garraiatzen. Irudimena pizten duen txokoraino. Bere txanpuaren usaia gogoratuz. Txanpuaren usaiaz jolastuz.

Asteak dira ordea nire burkoak asteetako nire izerdi usaia baino ez duela. Baina oraindik irudimenaren azken txokoko etengailura heltzea lortzen dut gauero, bere usaia gogoratuz.

Azkenik, eroskian bere txanpua aurkitu nuen. Gauero sartzen naiz ohera ile garbitu berriarekin, umel-umel, burko-azal berriaren gainean burua pausatuz. Gauero igurtzitzen ditut oinak bere hatzek arrastoa utzitako baselinaz, leunki. Gauero besarkatzen dut, bera. Besarkatzen nau, berak.

Gaur, itsasoari begira, berriz agertuko ote den galdetzen diot nire buruari.

 

2006-09-08

Permalink 00:38:36, Atalak: saregulandia, 161 hitz  

kapituloka

Oporrik gabeko udarari xarma aurkitu nahiean nabil.

...

...

...

Lan zaila jarri diot nere buruari, bai horratio!

Uztaileko bero jasangaitzetan, ummmhhh ze ederki egoten zen lanean frexkuran, langiro atseginean, jendea oporrak prestatzen umore onean.

Abuztuan eguraldia hain ona ez denez izan, non hobeto lanean baino? Kostaldean eguzkirik ez dagoelako taberna zuloan dirua gastatzen egon baino hobeto lanean.

Eta orain iraila hasi da. Uda bukatzen dagoen arren azken txanpan ere guztiz aprobetxagarriak diren egunak ateratzen dira. Jendea oporosteko sindromea garaitu ezinik dabil. Baina nik ez dut sindrome hori nere azalean ezagutuko, ez aurten behintzat.

2 aste geratzen zaizkit lanean. Gogoz nago deskonektatzeko. Gogoz goizean iratzargailuaz ez esnatzeko. Baina pena ematen dit lana uzteak. Bi urtetan egunero egin dudana uztea. Egunero egon naizen jendeaz agurtzeak. Pena ematen dit, bai.

Baina bizitzako beste kapitulo bat granatzen hastera noa, azken bi urte hauetako eskenatokitik at. Betirako grabatuta eta artxibatuta geratuko da azken kapituloa, aurreko beste guztiekin batera.

Azkenean ez da hain txarra izan udaran lan egitea, ez horixe.

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Iraila 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution