Hor aldameneko egutegitxoari begira nagoela utzikeria antzeman dezaket. Beltzez tindaturiko egunak baino ez ditut ikusten abuztua bezelako hilabete argian. Bakarra dago urdinez. Mezu bakarra utzi dut abuztuan. Hau da hau.
Egia esan nere laneko egutegitxoaren antzerakoa da. Beltzez jantzitako egunez. Asteburu gorriekin. Beraz, blogean nere oportxoak hartu ditut. Merezimendu osoz.
Inoiz baino abuztu gogorragoa izaten ari da aurtengoa. Iraila dela esango balidate sinistu eta guzti egingo nuke. Hori bai, irailean langile gehiago geundeke lanerako. Paziente pila bat, langile gutxi. Beraz aurtengo abuztua "igel" atera zait. Erritmo karibearra utzi eta japonesakin lan egin behar izan baitugu.
Eta gaur herriko festak hasten dira. Beno, hasi dira. Baina eibarren San Juanak aspaldi pasa zirenez gu elgoibartarrok lanera. Ohetik plazako berbenaren musika entzutearekin konformatu beharko dut beste behin. Hori bai, asteburua presta dadila. Ea nekeak ez nauen gainditzen eta aho zabal baten moduan gelditu.
Utzi egingo zaituztet. Eta festetara gonbidatu. Abuztuari agur esateko era polita izan daiteke.
Atlantikoaren beste aldeko bi printseseri, patxo bana. Jantzi painuelo gorria bai Hondurasen eta bai Salbadorren eta busti jai giroz!!! Mua!
Triste iratzarri ninduen.
Gaueko mozkorrean guztiz itxi gabe utzitako persianak ez zuen eguneko argia ezkutatzen.
Beltz ikusten nuen persianatik zetorren argia.
Tabako hatsa zerioten izaren artean.
Arropak lurrean.
Musika tristea entzuteko beharra nuen.
Negar egiteko gogoa nuen.
Ispiluan ez nuen gaueko makilaiaren arrastoz zikindutako aurpegi bat baino ikusten.
Eta ile aldrebes batzuk. Aske. Zoro.
Ez nuen atsegin aurrean nuena.
Ez neukan arrazorik.
Gauzak ez zeuden txarto.
Parrandatxo bat bota berri nuen lagun artean.
Negar egitea behar nuen.
Arrazoirik gabeko isuria.
Musika melankolikoa entzun nuen.
Malkoek irrist egin zidaten begiotatik.
Lausoa garbituz.
Barrenean irriarentzat tartetxo bat egin guran.
Patuak aspaldian aurrean izan dudan filma tristeenarekin gurutzatu ninduen.
Guztia irentsi nuen.
Bizitza amets bat dela erakutsi zidan.
Ez dakigu inork noiz iratzarriko garen bertatik.
Ez zuen merezi triste egoteak.
Baina ametsek batzutan eskenatoki ilunagoa izan ohi dute.
Batzutan kiratsa dariote.
Eta doinu tristeak.
Amets hoietaz gozatzen dut maiz.
Negar egiten gozatzen dut maiz.
Itsasoan argitu nahi izan nuen iluntasuna.
Zeru ilunak itsasoa gris marraztuta zuen.
Baina bizitzako bainurik goxoena eskaini zidan.
Amets iluna argitu zidan.
Kiratsa gozatu.
Doinuak alaitu.
Malkoek itsasoa gazitu zuten.
Barrenean irriarentzako eta lasaitasunarentzako tokia utziz.
Ispilu aurreko aurpegi margotua maitatzeko beharra daukat.
Azken erantzunak
Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||