Mezua: Punturik bai?

2006-07-07

Permalink 01:39:32, Atalak: Ostegun Sozialak, 338 hitz  

Punturik bai?

Gaurkotasunez jantzitako eztabaida gaia dugu auto gidarion puntu sistema berria.

 Lagun artean, lanean, kafean, telebistan, tertulian...edonon ateratzen den gaia degu berau. Edo ez?

Aldekoa edo kontrakoa. Nire iritziz auto istripuak gaitzetsiko baditu eta horrekin giza bizitzak, betor ate handienetik barrena. Gure gidatzeko era hobetzen badu, segurtasun handiagoz eta beti ere gure burua eta ingurukoena arriskuan ez jarriz, betor, betor!!

Orainarte benetan helburu funtsezkoa hori zelakoan nengoen. Baina beti irikitzen  da negoziorako ate bat horrelako aukera goxo baten atzean. Hala nola, aseguru etxeentzat.

Baina oraingoan ez noa bide horretatik ez.

Lagun bati gertatu zaiona kontatzera baino.

Bilbora joan da autopistaz, Donostitik. Ni aspaldi ez naiz astegun batean Bilbora joan autopistaz, beraz ez dakit ongi zerekin aurkitu naitekeen bertan, baina badirudi konpontze lan ugari egiten ari direla eta zati luze bat geldo eta bide bakarretik egiten omen da.

Egoerarekin haserre peajera heldu denean zera esan omen dio nire lagunak:

- Barkatu baina ez zait normala iruditzen egin dudan bideagatik 6 euro ordaintzea, beraz, nahiago nuke ez ordaintzea.

Peajeko kabinan bi neska zeuden eta nire lagunak esandakoa oso zaila iruditu zaie antza biei:

- Perdona, pero puedes hablar en castellano.

Nire lagunak arnasa hartu eta erderaz esan die pentsatzen zuena.

Badirudi uztailaren 1 arte horrelako kasu baten aurrean peajeko langileak matrikularen zenbakia jasotzen zuela eta auto gidaria besterik gabe aurrera joaten zela.

Ba uztailaren 1a ez geroz, matrikulaz gain nortasun agiria ere jasotzen omen dute. Nire lagunaren sorpresarako.

Datuak hartu dizkiote. Laguna harrituta artean. Arraroa.

- Bueno, ya te puedes ir, pero que sepas que has perdido 4 puntos.

?!?!?!?!!?

Peajeko semaforoa gorriz pasatzeagatik!!!!

Nik ez dakit zuei, baina neri peajeko langileen partetik aurrez ez abisatzea izugarri gaizki iruditzen zait. Izorratu nahia baino ez dut ikusten jokaldi horren atzean.

Beraz, badirudi kasu hortan puntuak galtzea ez dela istripu bat ekiditeko izan. Ez dela bizitza bat salbatzeko izan. Ez dela Gidari seguru bat lortzeko izan. Baizik eta hurrengoan protestarako aukerarik gabe, isil-isilik A8 zoragarria ordaintzeko balio izan dute 4 puntuek.

Ze iruditzen zaizu?

Zer egin daiteke horren aurrean?

Errex esaten da baina...4 puntu direla!

Erantzunak:

Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Puntuen kontua ondo iruditzen zait, baina beti ere trafiko arazoak hobetzeko badira. Sentitzen dut zure lagunari gertatutakoa. Benetan zentzugabea izan da. Baina bestalde, alde ona begiratuz, orain badakigu zer pasatzen den...

Eta kontuz bizikletazaleok: gidatzeko karneta izanez gero eta bizikletan kaskorik ez erabiltzeagatik 2 puntu kentzen bait dituzte. Beste zentzugabeko lege bat!!
Permalink-a mezu RSS 2006-07-07 @ 09:57
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!

k.o utzi didazu.baina 4puntuak kendu dizkiote? ta ezin du erreklamatu? neri etzait zentzuzkoa iruditzen egin diotena, ez abisatzearena eta bertzetik txorakeri horregatik 4 puntu kentzea. Gainera peajeko langileak bere lanak eskatzen duen bezala, ordaindu edo ez ordaindu, semaforoa berde jarri behar zion, ez ordaintzearen zigorra N.A.N ren zenbakia jasotzean kitatua zuen ta
animoak zure lagun horri!
ongi segi!
Permalink-a mezu RSS 2006-07-07 @ 13:39
Bidaltzailea: magali [Bisitaria] · http://magalihelskinki.blogspot.com
Puntuk? konduziuteko? Uff! Ni hamen globo baten bixi naz eta ez naz holako ixeaz enteraten. Nik datxen puntuaziñoi bakarrak erasmuseko puntu diz eta naziñoin arabera puntuaziñoi desberdiñe lortzezu. Noski, finlandesak asmataku danetik (diñok neuk) ba eurakin eruten da puntoik gexen... Ejem. Bañe hau temiai 18 urtetik gorakuntzako da, kotxeko karneta morun ;)
Permalink-a mezu RSS 2006-07-07 @ 15:52
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Jexux Magali ze berde... ;)

Niri ez zait batere ondo iruditzen gertatutakoa eta salatu egin beharko luke edo erreklamazio bat ipini Trafikon.

Bestaldetik puntua eskatu duzunez, hortxe doakizu puntua Saretxo (8ko txikia):

Bolantearen aurrean
nolakoa zara?
Permalink-a mezu RSS 2006-07-07 @ 20:30
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ez nekien peajea ordaintzea ukatzerik zegoenik... Hala ere, puntuak kentze honekin bidearen egoeragatik protestatzeko modua ere kendu egiten dute, modu nahiko lotsagarrian gainera.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-08 @ 10:30
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Bolantearen aurrean
nolakoa zara?
ederki ibiltzen naiz
hona eta hara
atzeko jarlekuan
ez naiz ezta txarra
probatu nahi al duzu?
ez izan ikara!

Halere galdera bat
botako dut hemen
ostiralen iruñan
kotxe mordoa zen
nerea grua batek
aparkatu zuen
horrekin punturen bat
al didate kentzen?
Permalink-a mezu RSS 2006-07-09 @ 22:56
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iruñara etorri
giro atseginean
eta gero kotxea
bilatu ezinean
duda ttiki bat badut
nere mingainean
kotxea_utzi al zenun
rotondan gainean?


kotxea nun ote zen
bilatzera, benga!
iruñea guzitik
zuretik irtenda
hurrena ikasteko
zertarako "prenda?"
batzutan susto hutsa
nahiko izaten da

puntuen kontuekin
zenbat kontu ilun
lagun baten kasua
kontatu zenigun
eta kasuak kasu
ta lagunak lagun
ondoren peajea
ondainduko zenun?

nahiz eta iruñea
ez izan gertuko
hango bestak direnez
"gure" ta "munduko"
sustoa merezita
zertan egin uko
lesakan holakorik
etzen gertatuko!

animo ta ongi segi!!!

Permalink-a mezu RSS 2006-07-10 @ 21:31
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Ez zen rotonda izan
mediana baizik
hark ezion inori
egiten ez gaitzik
Iruñan ez dugunez
inoiz egin hutsik
multa kenduko dute
ez izan zalantzik

Saku ta esterila
eskuan hartuta
oinez hasi genuen
kotxerako ruta
bata oinutsik eta
prakak apurtuta
eskerrak ez geundela
behintzat mozkortuta

Kotxearen barnean
berrogei bat gradu
guxtienez gerizpe
bat izango balu
hortako bezain beste
bagenun ordaindu
San ferminak horrela
dira finantzatu
Permalink-a mezu RSS 2006-07-12 @ 01:10
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Beste puntu bat:

Nolakoa ote da
daukazun kotxea?
Permalink-a mezu RSS 2006-07-12 @ 23:24
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
nolakoa ote da
daukazun kotxea?
Hori izango zenun
asko jakitea
4 gurpil badauzkala
daukat esatea
zure lana da orain
zein den asmatzea
Permalink-a mezu RSS 2006-07-12 @ 23:30
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Atzeko jarlekua
erosoa ote?
Permalink-a mezu RSS 2006-07-12 @ 23:58
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Etxek oparitxo pertsonal bat bidali dit, nolabait blogarik zentsuratu nahi duen bertso bat, ea nik lortzen dudan argitaratzea. Hala bertso festak jarraituko du!
Baina etxe, puntuak jarri bakarrik ez e!!!


(Etxek idatzitako bertsoa)

Beti maite izan dut
kotxeen erotka
ta_aukera hau ez nuke
galdu behar apika.
Dena egin dezagun
arauei segika
aurrean zein atzean
gerrikoa jarrita.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-13 @ 00:16
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
eta lehengo puntuai segika:

Atzeko jarlekua
erosoa ote?
Batek baino gehiagok
probatu nahi luke
gerriko eta guzti
sekulako sute
halere eserita
itxoin beharko dute
Permalink-a mezu RSS 2006-07-13 @ 00:23
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
(Eskerrik asko Saretxo bertsoa jartzeagaitik, ez zitzaidan otu "zensura" hori izan zitekeenik)

Jarlekua probatzeko
daukat hainbat gogo,
gerrikoa jarrita
naiz zure esklabo.
Nahiz gorputza osoa
kiskali zeharo,
itzaliko dut sute
hori ta gehiago.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-13 @ 09:53
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
Nola jartzen ari da
hemengo jendea
tenperatura gora
dirudi labea
utziko didazue
zerbait esatea
kotxe lizunkeria
delitua dela!!

Bestela gogoratu Hugh Grant eta beltzaran hura...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-13 @ 11:05
Bidaltzailea: karrikas [Bisitaria] · http://www.karrikas.com
Ea ongi ulertu dudan, pejeko kabinakoak puntuak kendu ditzazkete?
Niri iruditzen zait kabinakoak nahi duena esango duela, baina puntuak kentzeko inongo baliabiderik ez daukate, kasu txarrenean denuntzia zaitzakete, ni kaletik semaforoa gorriz pasatzen duena denuntziatu dezakedan bezala, baina hortik aurrera ezer ere ez.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-13 @ 13:50
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Hau da bertso saioa, hau! Ez zaizue abileziarik falta!
Permalink-a mezu RSS 2006-07-13 @ 15:27
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Egia esan peajeko kabinakoak hori esan zion, nahiz ta inongo zentzurik ez izan. Oraindik ez zaio inundik eskutitzik etorri...beraz, gustu txarreko broma bat izango zela pentsatu beharko dugu?? Jakinaraziko dut hemen ea nola bukatzen den istorioa.

Gartzen kontatu zazu
Hugh Granten ipuina
Behintzat izan dezagun
delitu duina
kotxe lizunkeria
hori bai dopina!
horrek puntu kentzeak
emango zin mina

Etxe asmatu al duk
ze kotxe dakaten?
(...)




PD: igande gauerarte agurtzen naiz!!!Ciao!

Permalink-a mezu RSS 2006-07-14 @ 01:24
Bidaltzailea: gartzen [Kidea]
The Story Of Hugh Grantr /> Gabe baten zitzaigun
berotu mutila
kalez kale zebilen
plazerraren bila
aurkitu zuen norbait
horretan habila
parking batean zuten
sortu iskanbila

Ez ziren konturatu
inguruan zenaz
poliziek aurkitu
zituzten txit erraz
puntuen sistemarik
ez zegoen beraz
"jantzi itzazu prakak
kartzelara goaz"

azken esaldi hau poliziak Hugh-ri esan ziona da...
Permalink-a mezu RSS 2006-07-14 @ 09:37
Bidaltzailea: etxekalte [Kidea]
Etxe asmatu al duk
ze kotxe dakaten?

Nik zu ikusten zaitut
audi a_hiru baten.
Mutilekin bezala
beti azkar joaten
behin turboa sartuz gero
ezin zara eten.

Turbo hori probatzeko
irrikitan nago


Permalink-a mezu RSS 2006-07-16 @ 19:43

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Abuztua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution