Ez dakit zein arrazoigatik ezin dut mezurik erantsi nire aurreko posteko erantzunetan, beraz, era hontara erantzuten saiatuko naiz.
Kaixo Julen!!!
Joe!! errekuperau nuen, baina astelehena berriz ere egun gogorra izan zan...lana, afari, parranda...beno, zer esango dizut zuri ez dakizunik?!!
Ba egia esan asko harritu ninduen zu han aurkitzeak...igarriko zenuen bezela, ez?...kosta zitzaizkidan pare bat segundo erreakzionatzen! En pin,beratar bat mutrikun ezagutzea ez nuela espero...gainera, ez neukan zure testua irakurrita.
Beno, bertso bat mereziko du ba blogaritarron lehen aurrez-aurrekoak, ezta??
Mutrikuko txosnetan
kriston giroa zen
tabernako berotik
ihesi han ginen
eta nor etorriko
niregana zuzen?
bai jaunak hantxe nuen
parez-pare Julen.
Jende ugari ta
mozkorrak gehiago
etxean geratzea
ez nuen nahiago
Nahiz ta Julen zurekin
enun hartu trago
zuk ni ezagutzeaz
guztiz harro nago!
Arnas berritzeko astebukaera baten bila joan ginen lagun bat eta biok pirineotara pasa den asteburuan.
San Ferminek odola zikindu eta mendiak garbituko baligu moduan. Guztiz sinistuta. Gogokin.
Ostiral iluntzian abiatu ginen Zuriza aldera bi markexak, gure karroza ederrean. Motxilak hartu, lotarako sakua eta ospa herritik!
Tamalez, gauerdiko 12ak jo bezain pronto, karroza oro kalabaza bihurtzen omen da. Gauza bera gertatu zitzaigun markexaz jantzitaka bi errauskinetxooi.
Enbrageak huts egin zigun eta han joan ginen falta zitzaizkigun azken kilometroetan enbragerik gabe, nolabait helmugara heldu beharrak jota. Kalabaza asto itsu batek gidatuko balu bezala. Mantso eta aldi berean urduri errauskinetxoak.
Iritsi ginen. Kalabaza eta asto zahar itsua tupust batean gelditu eta hurrengo egunean ere egunak argituko zuela sinistuta. Aterpetxean zain geneuzkan beste 30 pertsonakin konpartituko genituen literak.
Lo gure errauskinetxoek. Logurez lo. Nahiz eta ez ahaztu kalabaza asto itsu batekin zegoela kanpoan, inora ezean.
Goizak argitzean, pirineoei arnasa pixka bat lapurtzeko beharrak jota, kalabaza zegoen lekuan utzi eta hiru erregen mahaian bazkaltzera igo ginen errauskinetxoak. Edo markexak kasu hontan. Zoragarria igoera. Ingurua. Hiru erregeen palazioa. Palazio erraldoia.
Behera jeistean errealitatera itzultzen hasi ginen poliki-poliki errauskinetxoak. Bagenekien kalabaza hondatua gure zain egongo zela. Konponbide baten esperoan. Karroza bihurtzeko beharrean. Enbajada latza genekagun aurretik.
Baina ez da inon kalabazarik existitzen errauskinetxoen gozamen hura hautsiko zuenik. Falta zaigun zapata ekarriko digun printziperik existitzen ez den bezela.

Harri gainean itsasoari begira denbora luzez egoten bazara ipurdia hoztu, gogortu eta lokartzeko arriskuan eror zaitezke. Baina merezi du.
Jendeak ez du harrizko "hondartzarik"(harritza??) nahi. Ezin da oinutsik gustura paseatu. Baina ez zaizu hondarra sudurzuloraino sartzen. Ezin da luze etzanda postura eroso bat aurkitu. Baina toaila garbi-garbia egon ohi da. Beraz, merezi du.
Orokorrean "harritzak" ez daude hondartzak bezain eskuragarri. Hara joan egin behar da. Askotan oinez joan behar da. Eta eskerrak horri. Espero dut hemendik 100 urtetara ere berdin jarraitzea. Jendez lepo ez betetzea. Lasaitasun bila doanak baino ez topatzea horrelako txokoak.
Eta zer hobeagorik San Fermin post baterako horrelako harritza bat baino...
Gaurkotasunez jantzitako eztabaida gaia dugu auto gidarion puntu sistema berria.
Lagun artean, lanean, kafean, telebistan, tertulian...edonon ateratzen den gaia degu berau. Edo ez?
Aldekoa edo kontrakoa. Nire iritziz auto istripuak gaitzetsiko baditu eta horrekin giza bizitzak, betor ate handienetik barrena. Gure gidatzeko era hobetzen badu, segurtasun handiagoz eta beti ere gure burua eta ingurukoena arriskuan ez jarriz, betor, betor!!
Orainarte benetan helburu funtsezkoa hori zelakoan nengoen. Baina beti irikitzen da negoziorako ate bat horrelako aukera goxo baten atzean. Hala nola, aseguru etxeentzat.
Baina oraingoan ez noa bide horretatik ez.
Lagun bati gertatu zaiona kontatzera baino.
Bilbora joan da autopistaz, Donostitik. Ni aspaldi ez naiz astegun batean Bilbora joan autopistaz, beraz ez dakit ongi zerekin aurkitu naitekeen bertan, baina badirudi konpontze lan ugari egiten ari direla eta zati luze bat geldo eta bide bakarretik egiten omen da.
Egoerarekin haserre peajera heldu denean zera esan omen dio nire lagunak:
- Barkatu baina ez zait normala iruditzen egin dudan bideagatik 6 euro ordaintzea, beraz, nahiago nuke ez ordaintzea.
Peajeko kabinan bi neska zeuden eta nire lagunak esandakoa oso zaila iruditu zaie antza biei:
- Perdona, pero puedes hablar en castellano.
Nire lagunak arnasa hartu eta erderaz esan die pentsatzen zuena.
Badirudi uztailaren 1 arte horrelako kasu baten aurrean peajeko langileak matrikularen zenbakia jasotzen zuela eta auto gidaria besterik gabe aurrera joaten zela.
Ba uztailaren 1a ez geroz, matrikulaz gain nortasun agiria ere jasotzen omen dute. Nire lagunaren sorpresarako.
Datuak hartu dizkiote. Laguna harrituta artean. Arraroa.
- Bueno, ya te puedes ir, pero que sepas que has perdido 4 puntos.
?!?!?!?!!?
Peajeko semaforoa gorriz pasatzeagatik!!!!
Nik ez dakit zuei, baina neri peajeko langileen partetik aurrez ez abisatzea izugarri gaizki iruditzen zait. Izorratu nahia baino ez dut ikusten jokaldi horren atzean.
Beraz, badirudi kasu hortan puntuak galtzea ez dela istripu bat ekiditeko izan. Ez dela bizitza bat salbatzeko izan. Ez dela Gidari seguru bat lortzeko izan. Baizik eta hurrengoan protestarako aukerarik gabe, isil-isilik A8 zoragarria ordaintzeko balio izan dute 4 puntuek.
Ze iruditzen zaizu?
Zer egin daiteke horren aurrean?
Errex esaten da baina...4 puntu direla!
Oso nekatuta nago.
Baina oso oso!
Behingoagatik ulertzen ditut kotxeak konpontzeko tailerrak; igeltseroak; arotzak; iturginak....
Guzti hoiek eta betse hainbatek oporren aurreko asteetan lan bikoitza izaten omen dute. Mundu guztiak nahi izaten omen du oporretara joan aurretik guztia txukun uztea; bukatzeko dauden txapuza guztiak bukatzea; autoa presto presto izatea...
Nik uste dut guri berdina gertatzen zaigula.
Abuztua edo beno, udako oporrak gainean dauzkagun hontan jendeak bere gorputza, minak, ahuleziak...konpontzea nahi ditu. ITV-a pasata joatea urte guztian esperoan egon diren data hoietan hara nora. Denak gaude minez, estresatuta, kargatuta, oso gaizki...
Baina abuztua iritsiko da. Eta gure lanean asko nabariko da jendearen hutsunea. Lasai egingo dugu lan. Estutu gabe. Gustora. Eta oso gaizki dauden hoiek. Edo oporretan etxean geratu diren hoiek. Edo oporrik ez duten hoiek izango ditugu gure eskuartean. Guztiok patxaraz. Presarik gabe. Gustora lanean. Polita da abuztuan lan egitea.
Baina iraila iritsiko da eta oporretako harutz-honutza dela eta mundu guztia gaizki etorriko da. Minez. Kargatuta. Estresatuta. Baina beltzaran.
Azken erantzunak
Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 | ||||||