Artxiboak: Ekaina 2006

2006-06-21

Permalink 00:22:51, Atalak: saregulandia, 194 hitz  

O minha fantasia

Oporretara nora joan ez al dakizu oraindik?? Ea ba. Jar dezagun musika pixka bat giroa animatzeko.

Adibidez, HAUXE

 Beno, orain eraman zuen irudimena norabait.

Laguntza behar dezu?

Ea.

Hara! Zeinen leku aproposa. Eguzkia beste inon ez bezela ezkutatzen da toki hontan, itsasoak eta zeruak bien artean irensten dute iluntziero.

Hortxe zaude ba zu. Hondarra frexkotzen dago, baina oraindik egun osoko beroaldiaren epeltasuna nabari dezakezu zure behatz biluzien artean.

Eta zeinen ondo ari den lagun kuadrila zure aldamenean musika sortzen! Brasildarrez ari dira gainera. Kitarra batzuk, marakaren bat, yembe bat...nahikoa. Gorputza nahi gabe ari zaizu erritmoarekin jolasean, saihestezina da.

Ohhh! Zeinen dastagarria pasatu berri dizuten caiphiriña frexkoa! Gerezi lodi eta gorri batzuk txurtenetik hellduta jaten ari zareten artean.

Lagun kuadrila, musika, caipirinha, gereziak, eguzkiaren azken gorritasuna, zerua, ilunabarreko haizetxo pizgarria, hondarra, igurtzi goxoren bat, harri artean bildutako su txiki bat, gaua, giroa, lagunartea.......

Beno, nik bidaiatu dut pixka bat gaurkoz. Aurtengo udan oporrik ez dugunontzat bidaiatzeko aukera bat izan daiteke honako hau! Egunero norabait ezberdinera. Eta zeinen ondo pasatu dugun...eta hori guztia kontatu ez dudala...

Musika pixka bat, begiak itxi eta joan nahi duzun lekura!!! Baina itzuli gero, e!

2006-06-16

Permalink 00:54:06, Atalak: Ostegun Sozialak, 249 hitz  

Eibar

Aspaldi ez dut ostegun sozialetaz deus idatzi, existitzen diren arren, baina egun hauetan gogotsu nabil beraz aprobetxatu egingo dut.

Eibar. Elgoibartarrontzat betidanik izan da lehiakortasun hatsa zerion herria, ejem, hiria beraien ustetan. Baina badirudi lehengo kontuak zirela hoiek, futbolak aurrez aurre jartzen zituen garaietakoak, alegia.

Gaur egun, ez da horrenbesterako. Ez da Azpeiti Vs Azkoiti bat bezelakoa. Halere, eibartarrentzat lana egiten dugun elgoibartarroi beti gustatzen zaigu xirika aritzea bi herrien arteko liskar lagunkoia sortuz, laneko orduak entretenigarriago egiteko xede bakarraz.

Halere, gauza onak ikusten eta esaten badakidala garbi utzi nahi dut.

Uda eta udarekin San Juanak arrimatzen ari diren sasoi honetan, demaseko giroa arnasten da eibarko kaleetan. Jende andana dabil kalean gora eta behera; jendea irribartsu ateratzen da lanetik iluntzean; herrian udako festa giroa dakarren marmarra entzuten da...

Auzo lasai batean bizi naizen arren, aitortzen dut gustatzen zaidala herrietan jendea kalean ikustea, uda partera batipat sortzen den girotxo hortaz gozatzea, eta une hauetan, Eibarrek hori eskaintzen du.

Aste hontan, alemania bera ekarri dute errugbi taldekoek Untzaga plazara. Alemania eta bertako garagardoa. Hulliganak bertan utzita, noski. Subliminalki mundiala saltzeko beste modu bat izango ote da??Errugbia eta futbola bateratuta?? Auskalo! Baina jende pila bat gerturatu da egun hauetan txiki geratu den karpara. Eine bier bitte!!

Eguraldia lagun, gaiteroak lagun, garagardoa lagun, ukondoa lagun, saltxitxak lagun...demaseko giroa dago eibarren. Beraz, gustatu bazaizu kontaketak sortutako sentsazioa aprobetxatu asteburua. Bihar gainera Norton Klubek jotzen du...eta larunbatean.........Lukreziak!

PD: Errugbi taldekoek pare bat pinta oparituko dizkidate txapada honengatik, ezta?

2006-06-15

Permalink 01:23:01, Atalak: Itsasoak ekarritako boteilatik..., 186 hitz  

Tik-tak

Tik   -    tak, tik   -   tak ari zitzaidan bihotza, kanpoan euri tantak pum-pum-pum lehertzen ziren artean.

Katua hanken artean nuen erreguka  plis                   plis                   plis. Ez nion kasurik egiten, ohean lo zegoen senarraren doministikuak sustatu ninduen arte.... miiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiaaaaaaaaaauuuu!!!

 Katua ere zeharo ikaratu zuen. Urduritasunez mahai gainera salto egin zuen, bertan zegoen kafesne katilua lurrera botaz, atxiiiiiiiiiiiiiiiisssssssssssss!!!!

A ze eskandalua! Baina nik besaulkian jarraitzen nuen geldi, indarrik gabe, beldurtuta, senarra esnatuko ote zen beldurrez...Erlojuari begiratu nion, senarra esnatzeko ordua izatea beste esperantzarik gabe, eskandaluagatik nerekin haserretu ez zedin...baina erlojuak bere ordua markatzen jarraitzen zuen, segunduz-segundu, krish-krash, krish-krash.

 Orduan ohartu nintzen nire bihotzak ez zuela tik-tak, tik-tak egiten. Nire bihotzak ezin zuela tik-tak, tik-tak egin.

Orduan ohartu nintzen beldurtuta bizi izan nintzela, erlojuaren tik-takaren menpe, bihotza isildu arte.

Orduan ohartu nintzen mundu hau zoratuta dagoela.

2006-06-13

Permalink 23:40:32, Atalak: saregulandia, 237 hitz  

San Antoniyori

Gaur asteartea eta hamairu izateaz gain San Antonio eguna izan da.

 Bada aspaldiko kontu zahar bat dioena Urkiolako harriari hiru bira ematea, San Antoniori mutil edo neskalaguna eskatzeko modu bat dela.

 Horrela ikusita gauzak errexa dirudi.

 Larunbat batean parrandara atera eta lotsak edalontzipean galtzean, gustokoren baten peskizan ibiltzea baino erraxagoa.

Esta es mi gentera joan eta ETB2-ko ikus-entzule guztien aurrean apurtxo bat lotsagarri geratzea baino erraxagoa.

Txatean zurea guztiz ez den nortasun bat saldu ostean, beste ezezagun batekin geratzea baino erraxagoa.

Erromeriren batera joan eta interesgarria izan daitekeen hori dantzara ateratzea baino erraxagoa.

Lagun baten lagunari beste lagun baten bitartez telefonoa eskatzea baino erraxagoa.

SMS lotsatiak bidaltzea baino erraxagoa.

Elkarrizketa txepelez inor sufriaraztea baino erraxagoa.

Maitasun eskutitzak idaztea baino erraxagoa.

Beno, harri bati hiru bira ematea dela ligatzeko teknikarik erraxena. Pausu azkarrez eman ezkero  akaso bihotz taupadak zertxobait azeleratzen ditu, baina gustoko duzun horren aurrean deklaratzeak  baino gutxiago beti ere.

Ba gaur Urkiolara joateko aukerarik izan ez duzuenok betiko teknikekin jarraitu beharko duzue.

Nik mezulari bat bidali dut. Nire ama. Bera ni baino desesperatuago dago antza, eta bere seme-alabentzat bi bira eman dizkio harriari okerreko norantzan.

Bi bira. Bakoitzarentzako bira bat. Eta okerreko norantzan.

Anai maite, urte hontan ere jai diau!!

Moraleja: asterte 13 eta San Antonio bada, ez bidali inor zure partez Urkiolako harriari bira bat okerreko norantzan ematera.

Beno...edo bai?! Hurrengo urtean idatzi beharko dut moraleja, ez?

Permalink 00:42:42, Atalak: Itsasoak ekarritako boteilatik..., 175 hitz  

Xomorro ta ilargikeriak

Xomorro batek jo ninduen gogor masailean. Bereak egin zuen. Nire berotasunaren bila zetorren abiada biziz. Bazekien zerbait goxoa xurrupatzeko aukera izango zuela nire larrua joz. Baina bereak egin zuen.

Akaso ez ninduen ikusi. Ilargiaren argitasunaren bila zebilen. Baina urrun geratzen zitzaion antza, eta farolako bonbila zaharrak nereganaino bultzatu zuen kupidarik gabe.

Matraileko batez lehertu nituen xomorroaren gau guztiko afariak. Plast! Merezi nuen matrailekoa, gose denari jaten ez emateagatik.

Ilargiak zeharo mozkortu ninduen farolape ilun hartan. Begiz edan nuen gorri izatetik txuri izatera behartu nuen arte. Txuritasuna nire barnean eztanda egitera zihoan une berean esnatu ninduen matrailekoak. Plast!

Beranduegi zen. Nire salbatzailearen lau hanka eta erdi, hiru atzaparren artean nituen jada. Ilargiaren horditzetik babestu ninduen izakitxoa energian baino ez nuen bilakatu, transformatu. Bere hiru hanka eta erdiak masailean behera erortzen zitzaizkidan artean.

Farolako argiak azken kinuak egin zizkidan, dolu minez edo. Eta mozkorralditik berpiztuta etxeratu nintzen.

Isatsik ba ote nuen? Letaginik? Edo akerraren adarren bat hasi ote zitzaidan?

Keba. Xomorro izan zenaren hankatxo bat ere ez nuen ordurako.

Bere lehengusu hau zainduko dut 28 egunetan, badaezpada ere.

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Ekaina 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution