Mezua: Kalaka

2006-04-27

Permalink 01:14:12, Atalak: saregulandia, 440 hitz  

Kalaka

Atzo mezu bat idazten hasi nintzen buruan nerabilen kezka baten inguruan. Bi esaldi idatzi ostean: "Ez, ez, Sare. Gaur ez zaude hortaz idazteko moduan" pentsatu nuen. Beraz, han goiko X horri eman nion bi aldiz pentsatzeke eta ohera sartu nintzen.

Gaur ere enuen hortaz jarduteko gogorik, nolabait esateko, momentua pasa zitzaidan atzo, baina nire harridurarako Kalaka izeneko telebista saio berri hortan nik atzo komentatu nahi nizunataz aritu dira, gazteak eta drogak, alegia.

Nire helburua ez zen gaztediak orokorrean drogekin duen egoerataz mintzatzea, baizik eta, nire herrian ikustea beste erremediorik izan ez ditudan zenbait pasadizu komentatzea baizik, kezkatzen nauten zenbait pasadizu.

Telebista saio hori ikusi baduzu, Elgoibarko larunbat arratsalde batetako bideoa ikusteko aukera izango zenuen. Nik ez dut nire burua identifikatuta sentitu inondik inora ere, eta nire moduan askok eta askok ere ez, baina ez dut uste Elgoibarko larunbat arratsaldetako egoera puztu dutenik.

Bideoan 14-17 urte inguruko gazte jendea agertzen zen. Batzuk mozkortuta, beste batzuk porro bat erretzen, norbait speed arrasto bat sartzen, batzuk zutik egon ezinda, beste batzuk kale bazterrean botaka...horrelako zenbait irudi bota dituzte.

Garbi dagoena da ez dela Elgoibarko gaztediaren errealitate bakarra, ezta Elgoibarrera inguratzen den gaztediaren errealitate bakarra ere. Baina larunbatetan Elgoibarren sortzen denaren errealitate bat bada behintzat.

Asko ibiltzen gara Elgoibarren edo "edozein herriko jaixetan" parrandan. Trago bat taberna batean eta hurrengoan ere bai. Porrotxo bat, zigarrotxo bat, komunera osteratxo bat...guztiok inguruan bizi ditugun egoerak dira. Horrek ez gaitu gehiegi harritzen.

Baina niri benetan harritu eta kezkatzen nauena larunbat arratsalde batean Elgoibarko kaleetan adin guztietako jendea pasiaran dabilen artean drogen eraginez sortzen diren liskarrak, egoera penagarriak, indarkeriak, larrialdiak dira.

Adibide bat jarriz, duela hilabete gutxi gorabehera, kalean zehar genbiltzala, 15 urte inguruko neska kuadrila bat bata besteari ileetatik tiraka, irainka, joka, zeharo pasatuta. Neskak ezagunak ziren. 15 urteko neska ezagunak. Kalean zehar adin horretako seme-alabak dituzten gurasoak zerbait konpondu nahiean. Gu, begira. Ni, begira. Aho zabalik begira.

Benetan diotsut, izugarrizko pena sentitu nuela. Beraieri zerbait esateko gogoa ere sartu zitzaidan, baina ez dakit asmatuko nukeen zer.

Ni ere parrandan nenbilen. Nik ere izan ditut 15 urte. Edonork pentsa dezake 15 urteko txorakeriak direla, baina benetan diotsut pena sentitu nuela neska haiek adin horrekin beren buruaren jabe ez nituelako ikusi. Droga ezberdinen menpe ziren eta tristea dirudit burua era hortaraino galtzera iristea.

Borrokak, liskarrak areagotzen omen doaz Elgoibarko kaleetan larunbatetan, eta horrek kezkatzen nau, jende asko baikabiltza ondo pasatu nahiean parrandan, inundik inora liskar bat pairatzeko asmorik eta gogorik gabe.

Drogak inguruan darabilzkigula errealitate bat da. Drogak kontsumitzen ditugula errealitate bat da. Baina ondo pasatzeko balio duten neurriak errespetatzen al ditugu? Ingurukoei ondo pasatzea galaraziko dieten neurriak kontrolatzen al ditugu?

Dibertsioak eskuetatik ihes egiteak kezkatzen nau, nere azalean eta ingurukoenean.

Erantzunak:

Bidaltzailea: gorka [Bisitaria] · http://www.blogari.net/boligorria
Hernanin ere antzerako zerbait gertatzen da sagardotegi garaiean. Nere ustez arazoa ez da kontsumoa bakarrik (nahiz eta hori ere hor dagoen), atzetik dagoen jarrera baizik: besteek egiten dutena bost axola izatea alegia. Eta hori ez da jendea pasatuta dagoenean bakarrik gertatzen tamalez
Permalink-a mezu RSS 2006-04-27 @ 23:30
Bidaltzailea: magali [Bisitaria] · http://magalihelskinki.blogspot.com
Ontzungun egon nitxan lagun bateaz berbetan zelan finlandesak eztakixen eraten. Berak esastan ze eztala eztakixela eraten, beste kultura bat dala. Niri egixe esan kosta etxen gazta "beste kulturi" ulertzi erozein astegunetan gabaz jenti oker-oker eindde, gonbitxoka eta behangañin tatarrez ikusten dotenin.

Hamen dibersiñoiko beste kontzepto bat dakarre, ezpazaz mozkortute eztozu ondo pasaten. Eta holantxenik de (orokorrin, beti daz salbuespenak). Onarte beti euran erateko moru kritikaten ibili naz (gexenak bakarrik alkola eraten dabe) bañe lagunaz berbetan neuala, hasi nitxan pentzaten gure partin zemat substantzixa konsumiuten dizen eta bixkat sustata gelditxu nitxan. Hamengo dibertiuteko modu ez gazta gustaten bañe gure parteku be bixkat pasadi eritxitxen gazta.

Ezta lelengoko bidar hau galderiau okurriuten gaztana eta neure dudak dakat: kapazak ixango giñake ixelako substantzixa baik ondo pasateko? Bañe ez egun normalin, sino ke jaxetan? Erantzune ezezku ixan ezkeo, zelako peni.
Permalink-a mezu RSS 2006-04-28 @ 00:16
Bidaltzailea: julen [Kidea]
iep!
Nik ere ikusi nuen erreportaia ta harritua utzi ninduen.entzuna nuen Elgoibar "botelloiaren hiriburu" zela, eta han indar haundia zuela horrek baina erreportaian ikusi nuena enuen espero.Ta bueno Magaliren galderari erantzunez, ba pena da ezetz erratea bino guttik dute deus hartu gabe ongi pasatzearen aukera hori, eztakit, kultura kontua izanen da, heziketa kontua, eztakit. Hala ere nik auniztan pasatu dut ongi edan gabe( bertze "sustantziarik" eztutelako hartzen) baina hori astebururo ba eztut uste egingo nukenik.hala ere inguruan ikusten dena, bai Elgoibarren, bai Beran(ze, hemen ere tela e!) ba pasada bat iruditzen zait, hu adin hoietan aparte ezkeundela droga kontuetan hain jantziak( orain ere nere kasuan behintzat ere ez) ezkinen hola ibiltzen, bueno adineko "ganberro" batenbat igual bai baina bertzela urtean hirutan ateratzen ginen parrandan eta hor ere lasai, bertzeak bertze asteburuko "pagak" etzuelako hainbertzeko ematen, hori ere bada bertze kontua;nondik kristo ateratzen dute gaztetxo hoiek dirua hainbertze droga kontsumitzeko?,... . baina bueno berriz diot;bideoan ikusi zena pasada bat iruditu zitzaiten, eta inguruan ikusten ari naizena ere bai.

bueno! ala!ongi segi!!
Permalink-a mezu RSS 2006-04-28 @ 13:31
Bidaltzailea: bizkaitar neska [Bisitaria]
Drogak kontsumitzen direla denok dakigu... baiña ni geien arritu ninduena 14-16 urteko jendea drogak artzen ikustea, kale erdian, edonork ikusteko moduan, eta kamara aurrean ere lasai agertzen ziren, egia da aurpegia tapaturik zutela, baiña nik uste jendea ezagut zitekeela... Gauza normal eta arrunt bezala ikusten da "speddd raya" 1 kale erdian artzea!!!
Eta Julenek arrazoia du, oso garestia da asteburutan parrandan ibiltzea (eta hori nik zuritoa edaten dudala), nondik ateratzen dute 14-15 urtekoek ainbeste diru, ainbeste igo al da gurasoen paga azken 7-8 urteotan????
Eta erreportaian Elgoibar agertzen zen bai nik uste "edozein herriko jaixetan" berdiña pasatzen dela...
Permalink-a mezu RSS 2006-04-28 @ 13:51
Bidaltzailea: Magabila [Bisitaria] · http://donostialdetik.blogspot.com
Neri izorratzen ditena jende kopuru handi bat juergara ondo pasatzera joaten dela

Eta gutxi batzuk hostiak emateko gogoarekin

Eta gutxi hoiek dena lardaxkatzen dute....
Permalink-a mezu RSS 2006-04-28 @ 14:52
Bidaltzailea: mizpira [Kidea] · http://www.blogari.net/mizpira
Ez nun ikusi erreportaia, baina imajinatzen det zertaz ai zeaten. Oso tristia da adin hortako jendia (ez zaizkit hain urruti geatzen) modu hortan ikustia, beren buruan jabe ez diala, baina soluziua... puf, ezta batere errexa izango joera hoiek aldatzia.
Oso blog interesgarria Sare, sarri sartuko naiz!
Permalink-a mezu RSS 2006-04-30 @ 18:04
Bidaltzailea: snoid [Kidea]
Kontrol soziala + eskuin hegaleko balioen gailentzea = Galbidea
Permalink-a mezu RSS 2006-04-30 @ 21:52
Bidaltzailea: balaklaba [Bisitaria] · http://gbklub.blogspot.com
"Benetan diotsut, izugarrizko pena sentitu nuela. Beraieri zerbait esateko gogoa ere sartu zitzaidan, baina ez dakit asmatuko nukeen zer."

Pena sentimendua izugarria da. Ez dakit oso ongi nondik datorren edo zerk eragiten duen baina antzua da, jatorri ilunekoa eta ez dio ezer positiborik sentitzen duenaz. Sentitu, baina ez "pena". Zertarako? Zergatik ezin duzu (dugu) saihestu? Egunen batean honi buruz idatzi beharko det...

Permalink-a mezu RSS 2006-05-03 @ 00:09
Bidaltzailea: saregu [Kidea]
Gustatuko litzaidake "pena" ez sentitu izana, zerbait emankorragoa, argiagoa, diztiratsuagoa, positiboagoa sentitu izana. Baina une hartan, ezin izan nuen sahiestu sentipen hura. Nire ustean "pena" zen hura, akaso beste zerbait izango zen zuetako bakoitzarentzat. Baina halere zuk "penataz" esan dezakezun horren zain geratzen naiz, gogotsu.

Agur bat danontzat!
Permalink-a mezu RSS 2006-05-03 @ 00:37

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Martxoa 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution