Artxiboak: Martxoa 2006

2006-03-31

Permalink 01:23:48, Atalak: saregulandia, 175 hitz  

Martxoak1 ........31!!!!

Azkenik martxoak 31!!! Egin txalo guztiok!! Heldu da ta azkenik martxoaren 31. Kostata.

Badakit berehala pasatu den sentsazioa duzula beste behin, hilabete guztiekin gertatzen zaizun bezela, baina konturatu al zara lanegun gehien izan dituen hilabetea izan dela!?

23 lanegun!!

23 lanegun hoietan udaberrian sartzeko aukera izan dugu; tenporak entzun; polenaz bazterrak narraztu; ETAren su-etena; eklipse bat; gaztea sariak; oscarrak; ordu aldaketa; sagardotegiren bat edo beste...

Gauza asko ezta?! Eta noski, orain nekea duzu gorputzean, alperkeria, logurea, patxada nahia, ilea erorzten zaizu...eta guzti honek diagnostiko bakarra dauka: udaberriko astenia famatua!!

Ba nik uste ez zaudela nekatuta udaberriko asteniagatik ez! 23 laneguneko hilabete potolo honengatik baizik! Hainbeste lan, hainbeste ikasi...nola ez gara ba nekatuta egongo?

Apirila ere udaberria da, baina ikusiko duzu nola ez zaren horrenbeste nekatzen. Beno akaso oporretan eski larregi, mendi igoera gogorrak, hondartzan pasiara luzeak, gaupasa amaigabeak, txirrindulari etapa latzak...egin ezkero ba bai nekatuko zara, baina ziur naiz ez duzula gaur izango duzun aurpegia izango!

Eutsi lagun! 23 laneguneko hilabetearen ostean...kobratzeko garaia iritsi da eta gainera ostirala da, eta gainera...berehala oporrak datoz! Akabo udaberriko astenia!

2006-03-30

Permalink 00:23:34, Atalak: saregulandia, 253 hitz  

burukoak!!

Zenbat aldiz ikusiko genuen marrazki bizidunetan buruan golpe bat hartu eta une berean demaseko arrautza hazten!?

Bai bai...bota zure oroimen begirada atzera eta...gogoratu Son Gokuk Bulmari ipurdira begiratzean, Iratxo Dordoka are lizunagoak mutiko-tximinoari ematen zion golpearen ostean, berehala sortzen zitzaion arrautzatxoa buru gainean.

Edo oroimena hain urrunera ez badoakizu, ziur ikusi duzula Misaek Shin chani emandako kazkezurrekoren bat, ezta?!

Ba gaur nik, Sarek, fede ematen dut zuzeneko informazioz gainera, halaxe gertatzen dela. Hau da, buruko golpe baten ostean 10 segundu aski direla arrautzatxoa soinean izateko.

Entrenamendua hasi besterik ez da egin, eta berotze ariketetan ari ginela "minibalomano" deitzen diogun joko azkar eta apur bat basatian, baloiaren jabe egin naiz, aurrera jo dut "a muerte" esaten den eran, eta Irmaren okotz zorrotzarekin egin du topo nire buruhezur gogor honek.

Eskua golpearen tokian jarri dut, guztion erreflexua da hori, mina dagoen lekura eskuak eramatea, eta han hasi da "alien" bat nire garezurraren eta azalaren artean jaiotzen. Handitzen handitzen....hasi da handitzen...

Marrazki bizidunetako pertsonaia sentitu naiz une batez. Ziur naiz txoritxoak ere nire buru gainean zehar pioka ariko zirela, nire begiek X forma hartuko zutela, negar malkoek benetako errekak sortuko zituztela...manga hutsa egina nagoela, alegia!!!

Eta bitartean Irma gaixoa nerea baino min handiagoarekin, masailezurra akaso desplazatuta, haginak auskalo bere lekuan izango dituen...bada, nire buru gogorraren aurkako erasoa bortitza izan daiteke masailezur batentzako!! Baina, bera ez da ni bezain manga izan eta ez zaio arrautzarik atera, eta hemen inpresionatzen duena benetan kanpora ateratzen dena izan ohi da, ez barruan geratzen dena.

Animo Irma!!!

2006-03-29

Permalink 00:53:13, Atalak: Belarrixak goxatzeko, 134 hitz  

Kokein


Aurreko ostiralean Deban izan ginen Eibarko KOKEIN taldearen kontzertuan. Lekua aproposa zen akustiko bat entzuteko. Kasinoan, alegia. Hondartzaren aldamenean, kandelaren argiz hornituriko lokal handi batean. EZ dakit gogoan duzuen Basetxea taberna. Ba hortxe.

Eibartarrak gustatu zitzaizkidan eskenatoki gainean. Beraien betiko doinuak jo zituzten, baina doinu akustikoak daukan "beste gauza horrekin". Txelo baten laguntza izan zuten doinuak leuntzeko, baita beste gitarrajole batena ere, PAM taldeko gitarra.

Zaloa kantariak mugimendu laburrak eta sutilak erabili zituen bere ahotsaren indarra espresatzeko, motelak, motzak baina esanguratsuak.

Besterik gabe, aukera baduzue talde honen kontzertu akustiko batetaz gozatzeko, nik ere gomendatzen dizuedala.

Ezagutzen ez duzula?? Egin klik HEMEN ta entzun lasai!!

PD: uste dut kantaren heren baten herena ipini dudala KLIK horretan...akaso guztia entzuteko gogoz geratuko zara, saiatu ea, baina lasai berehala, denbora pixka bat dudanean oso-osoa jarriko dut bertan.

2006-03-21

Permalink 23:42:47, Atalak: saregulandia, 224 hitz  

Igogailuan

Azken asteotan igogailu batean noan sentsazioa daukat. Bertan goaz, ni eta idazten dihardudan orri txuri hau. Isiltasuna dago nagusi bion artean. Biori nabari zaigu zerbait esan guran gabiltzala, isiltasun edo hutsune nardagarri hau apurtzeko, betetzeko. Baina ez du inork harria eskutik askatzen. Mutu. Gor. Alkarri begira. Eguna joan eta eguna etorri. Biak zerbait esan nahian, baina ezinean.

Halako batean zerbait askatzea okurritu zait, edozer, berdin du zer, eta ahoa ireki dut, orri txuria ere ahozabalik, harriduraz, pozik, niri begira dagoelarik. Baina ezin. Ahoa behartuta ireki dut arnas ahokada bat sartuz biriketara, aharrausi bat irudikatuz, benetakoa izan ez dela nabari den aharrausi hoeitako bat.

Denborarekin, igogailuak gora joaten jarraitzen du, bere helmugara noiz iritsiko zain. Baina ni eta idazten dihardudan orri txuria geroz eta lasaiago gaude isiltasunean. Gustora. Zerbait esatea derrigorrezkoa ez dela elkar sinistuta. Eroso bata besteari begira. Eta igogailuak goraka jarraitzen du, ezin luzeagoa den ibilbide honetan.

Halere, gaur, isiltasuna apurtu behar dudala iruditu zait. Eroso egon naiz ezer esan gabe, orri txuriari begira, lasai, baina zerbait esan beharra sentitu dut.

" Udaberrixa be hasi dala ta, edarra txaparradiak harrapau gaitxuna gaur e!? Egixa esan, tenporek esan badena azertatzen badabe, jakizu ba zelako udaberri aldrebesa ei datorren!!"

"Halaxe da ba, eurixa ta polena barra-barra."

Elkarri begiratu diogu paper txuriak eta biok, eta parrez lehertuz gauza interesgarriagoetaz hizketan hasi gara...hasiko gara...hasiko ote gara!!!!!

2006-03-14

Permalink 01:05:41, Atalak: saregulandia, 356 hitz  

Nola ez, Goenkale


Goenkaleri begira egon naiz gaur sukaldeko telebistan. Burua gora begira jarri, tortikulis baten zorian, eta ganbaratik jaso berri ditugun erropak doblatzen geunden bitartean, ama eta biok.

Parre egiten dut amarekin Goenkale ikusten dudan bakoitzean. Nola da posible bertan gertatzen diren kakanahaste eta pasadizu surrealisteri begira egotea. Baina astelehen eta asteartetan beti dago ETB martxan nire etxeko sukaldeko telebistan.

Urteak daramatza airean, eta ez dut imajinatzen Goenkale amaituko den egunik. "Kulebroi" bat dela esango nuke, ikuslegoa kirioak dantzan dituela uzten duten horietakoa. Ikuslegoa, "gehiago ez dut ikusiko" esaten uzten dutenetakoa. "Ederra tontakeria!", "beno, hau jada gehiegizkoa da, nola egin dezakete horrelako gidoi bat", "goenkale...pufff...mesedez!!Ea noiz amaitzen den!" eta horrelako esamesak ohikoak diren arren, ez dut imajinatzen Goenkale bukatuko den egunik.

"12556. atala, the end". Ozono geruzaren negutegi efektua dela eta, itsa-maila igo egin da, eta, Arraldeko herria, urpean geratu da, bere oroimena baino ez gure artean. Minutu bateko isiltasuna. Baina beno, arraldetarrak barnealdeko herritxoren batera joango dira bizitzera, bertan, taberna bat, gimnasioa bat, sagardotegi bat, komisaria bat eta kiosko bat ireki eta kitto!! Akaso, itsasoko kresalaren faltan, zentzudunagoa izango litzateke telesaia, ez genuke hainbeste sufrituko, baina ez luke arrakastarik izango, ez.

Beraz, nik gaur ikusi dudanagatik, oraingo Goenkale "Faustoren heriotzaren" inguruan mugitzen da. Tartean, bikote gazte batek, ezin du beraien artekoa aurrera eraman, ezin baitira komunikatu, gurasoen oniritzia ez dutelako, badakizue, erdi aroan bezalaxe.

Koman dagoen Koldok gaur atzamar bat mugitu du, bere neskalagun Leonorren eskariari erantzunez: "egidazu seinale bat entzuten badidazu, maitia!" baina kasualitatez, atzaparra mugitzeko behar izan duen indar guztia alferrikakoa izan da, Leonor bere gainean negarrez baitzegoen, ta noski, ezin ikusi atzaparra postura horretan. Baina lasai, aterako da Koldo komatik, mendian galduta hilabeteak pasa ostean agertu zen bezalaxe duela urte batzuk.

Eta Faustoren heriotzarena? Lasai, ekainean argituko da guztia, oporren aurretik. Beti ere, jarraipen baterako bukaera irekia utziz, edo zein ez da gogoratzen Ginaren heriotzak euskaldunongan sortu zuen ezinegonaz? Ekaina iritsi zen, eta Gaizka gartzelaratu zuten.

En pin. Aspertu zaituztet, baina zerbait esateko gogoa neukan, eta Goenkalek...ba hoixe, zer esana ematen duela oraindik!!

PD: Ah! Gaur Goenkalen entzundako bat: "ezizkidazu barrabilak lardaxkatu!" (no me toques los piiiiiiiiiii!!) ze sutilak garen euskaldunak!!

2006-03-10

Permalink 01:26:34, Atalak: saregulandia, 277 hitz  

Ligatzen ez dela?

Azkenengo astetan ez dut idazteko gairik topatu behar izan, itsumutsuan lotu bainaiz bukaerarik gabeko ipuin batetara.

Baina gaurkoan estatistika batetaz hitzegin nahi nuke.

Ostiralean koka dezagun gure burua. Lanetik atera. Parrandarako gogoa, "kuerpo golfo" deritzona soinean. Sagardotegi bat, esaterako.

Beno ba, lagun bati entzun nion lagun batek kontatu ziola lagun bati entzun ziola, herriko ezagun batetaz esaten zela...

Atera zirela 9 lagun ostiral batean parrandara. Ostiraletan parrandan aurki dezakezun jende kopurua murritzagoa da, nahiz eta, sagardotegi sasoia izan. Baina 9 lagun hauek gustora tabernaz-taberna dantza, parre, iji eta aja.

Goizeko lehen autobusean 9ak batera Donostira abiatzen dira, 9ak eta bateroen bat ere.

Donostira iritsi eta banatu egiten dira, bakoitza talde txikitan bere destinura.

Horietako bat, ohe goxoan sartzen da, nekatuta, lotarako gogoz.

Hurrengo egunean lagunekin aurreko gaua komentatzen hasi...eta bere sorpresarako hona hemen aurreko gaueko ondorioak:

-) 9 lagun parrandan.
-) Ostirala izaki jende gutxiago parrandan, hau da, ligatzeko aukerak murriztuta, bere aukerak hortan geratu baitira: aukeran.
-)9 hoietatik 4 lagunek mutilaguna dute. Leialtasuna sakratua dena beraientzat.
-) Gainontzeko 5etatik, 3k ligatu zuten, hau da, mutil baten besoetan urtuak izan ziren.
-) Beste 2ek gustora asko egin zuten lo goxo izarapean, euskadin ligatzen ez duen "gehiengoaren" parte zirela sinistuta!!

Eta hara!! Nola ez den gehiengoa ligatzen ez duena...gutxiengoa baizik!!

%22,2ak, ez du ligatzen, baina ederki egiten du lo goxo.
%33,3ak, ostiral batean ligatzeko gaitasuna du.
%44,4ak, aspaldi ligatu zuen, ostiral, larunbat edo astegunen baten, baina jada ederki lotuta dago bikote bizitzako katera.

Egia esan, estatistikak ez dira guztiz fidagarriak, beraz, esango diot nire lagunaren lagunaren lagunari, esateko bere ezagunari, lasai egoteko, hurrengo ostiralean akaso berari tokatuko zaiola "goxoago" lo egitea.

Eta nik, zuek bezela, istoriotxo hau kanpotik entzun dut, ez dut bertan zer ikusirik!!!!! ;)

2006-03-08

Permalink 00:16:14, Atalak: saregulandia, 329 hitz  

Sur le pont...

Chateaux de Liberranxen ezin izan zuten ostatu hartu, beraz, Maulera itzuli ziren.

Hamar minututan zeharkatuta zuten Zuberoarren hiriburua, goitik behera, herrian zeuden bizidun apurren begiraden menpe.

Berriz ere kalean gora. Laugarren aldiz taberna beretik pasa, laugarren aldiz tabernako kideen begiradez tatuatu, laugarren aldiz bertara sartzea erabaki, eta barrura.

ISiltasun baten ostean, guztiak beraien txupitoari lotu zikioten ezpainak eta zerbitzariak irririk zabalena eskeini zien. Lau garagardo. Bi partida futbolinean eta madame-monsieur kuadrila hartan zegoen euskal parrandazalea kanporatuz nahi gabe..."beste batera?" esan zioten batak besteari keinu batekin soilik.

"Beste batera" hitz elkarketak ez zuen zentzu bera Zuberoan. Beste batera. Nora? Hara. Burrunba nabari zen. Beno ez. Irikita zegoen.

Sartu ziren. Efektu bera. U2ren kanta mozten zuen jendearen isiltasuna eta begirada iltzatua. Berehala, irri algarak bertan jezarrita zeuden hirukoteagandik. Laurak harro..."Allô!!"

Bertan ezer gutxi zegoela esan zioten Madamoisselle Silví Mauleko enbaxadoreari, eta ondoko herri bateko "bestak" omen ziren, Arrokiaga. Itxura ona zeukan planak madame-monsieur haien barneko euskaldun parrandazaleentzat.

"Au revoire!"

Arrokiaga. Herri ezin ilunagoa bestak izateko. Hara! Banderatxoak daude farola batetik bestera! Bestak dira hortaz!! "Allez, allez mes amies!!"

Iluntasuna apurtzen zuen lokal bat antzematen zen plaza hil haren aldamenean. Barrura, barrura, zioelarik. "Entrez vous ici, s'il vous plait!"

Alkohol goxo usaia zerion,nardagarria. Lurra bustita zegoen, alkohol goxoz baita. Jendea oso bustita zegoen, alkohol goxoz, nola ez. Ez zen musikarik aditzen, jendearen mar-marra baizik. Beno, mar-marra ez, jendearen hordia baizik.

Barraraino sartu ziren, Arrokiagako barraraino. Jendea frantsesez mozkortuta zegoen, laukotea ordea, frantsesez mozorrotuta. Bazuten zerikusirik elkarrekin hortaz.

Jendeak ez zien eskuaraz hitzegiten, ez zekitela zioten. Paretak, aldiz, Euskal Herriko adierazgarriz beterik zeuden. Kontraste handia, alegia.

Ogitarteko bana atera zien euskaraz zekien zerbitzari bakarrak, saltxitxa ogitartekoa. Besterik ezean, jangarria.

Jendearen bultzakadez, alkohol goxo usaiaz, saltxitxa ogitartekoaren betekadaz eta jendearen adar jotzeaz mozkortuta, Maulera itzultzea erabaki zuten, lotara, Xuberuakiko zuten irudia hura ez zela eta ez zela izango sinistuta.

Eta ez zen hala izan, eskerrak. Ezin baita herri bat epaitu larunbat gau bateko barra osteko hordialdiagatik.

Atharratzen ezberdina zian zen...

2006-03-03

Permalink 00:00:37, Atalak: saregulandia, 182 hitz  

Suivez, on y va.(III)

Maulen. Iluntziko 7ak. Autoan herri barrenera sartu ziren. Arretaz ibili behar da, konturatzerako herri kanpoan aurkitzen baitzara Xuberoan.

Ihauteriak bertan ospatzen ez zirelakoan zegoen kuadrila, baina oker zebiltzan. Beraieri ongietorria egitera atera baitzen herri erdian zegoen elizako atetik, sotana txuriz jantzitako bolumen abdominal handiko gizon mozkotetxoa. Bertan buelta erdi eman autoan eta atzera jarraitu zuten. Ongietorri aparta gizonarena. Besoak zabal-zabalik zituela eliza barrura sartu zen, lau katu atzetik zituela.

Chateaux de Liberranx izeneko aterpetxera joatea erabaki zuten, gauerako aterpe bila edo. Eraikuntza zahar bat zen. Hesitua. Bertara heltzeko kotxea utzi eta oinez abiatu ziren. Zapalduak izatean lurreko harritxoek ateratzen zuten soinuak 50. hamarkadara eraman zuen Madamoisselle Saréren gogoeta. Kras-kras-kras. Eta beste hirurak han, aurrean. Kras-kras-kras.

Akaso, 50.hamarkadan itxi zuten les chateaux de Liberranx. Ondoko etxetik beldurrez ateratako emakumeari ulertu zitotenagatik, ça ce fermé! Berak ere Madamemoisselle Sarèren gogoetako pelikulako bigarren mailako pertsonaia zirudien. Erdi hegoaldeko eskuaraz, erdi iparraldeko euskeriaz, erdi frantsez erdoildu batez itxita zegoela jakin zuten. Fermé. Itxita. Untsa izan esanez sartu zen emakumea bere ziegan , eguzkiak kuku egin arte berriz ere. Untsa izan emakumia.

Untsa izan...si vous voulez.

2006-03-02

Permalink 00:44:57, Atalak: saregulandia, 228 hitz  

Zu bero. Su bero. Ni hotz.

Larunbata. Hiru lagun Donostiako alde zaharreko etxe zahar batean elkartu ziren. Laugarren pisuan. Igogailu gabe. Hankak sendo, osasuntsu.

Espinakaz betetako piper gorriak eta arroz integrala barazkiekin platerean zutela, pixkanaka-pixkanaka barruan gordeta zituzten madamoisselleak ateratzen joan ziren. Ezpainak arroxa kolorez margotu eta...voilà! Ça va?!

Din-don!!!! Laugarren pisuraino arnasesturik gabe iritsi zen monsieur Illiot. Maletak hartu eta bidaiari ekin zioten laurek Paseo berrian zehar.

Yann Tiersenen melodiaz iritsi ziren bapatean kotxe ilara amaigabe bateraino. Kuriosoa. Denbora dexente zain egon ostean, kamioiak alde batera eta kotxeak bestera. Bapatean, ESpainiako banderaren koloreak soinean zeramatzan uniformedun batzuk...ALTO! Begirada bat bota kotxeari, beste bat arraro xamarra guri eta ADELANTE!

Aurreraxeago, gauza bera, baina oraingoan Frantziako koloreekin: ARRETE! Ene! Leiho barruraino sartu zuen burua dena delakoak..."est-çe que vous êtes de carnaval?" "ba...bai" "jejeje! Oh la la!! Les lunettes(betaurrekoak)!!jajajja" Laukotea harrituta, betaurrekoak eskatu baitzizkion madamoisselle Sarè gidariari. Honek utzi, badaezpada, eta besteak jantzi eta lankideei erakutsi, parrez. Itzuli zituen betaurrekoak, eta ALLEZ!

Harrigarria, zer ote zen parafernalia guzti hura??Zertan zegoen bertan hainbeste polizi? Zertarako? Zer mugatzen? Zer esan nahi ote zuen bertan "aduana" hitzak? Frantsesez eta espainolez jartzen zuenez, ezin ulertu gure pertsonaien barneko euskaldunak. En pin. Laukotea aurrera.

Hori pasa eta gutxira: piii, piii, piii. Karrozari zerbait gertatzen zitzaion antza. Egarri zen. Baina ez gasoilaren egarri. Ura nahi zuen antza. Beraz, lehen geldiunea, arzenean.

jarraituko ote du??

Azken erantzunak

Sare

Askotan ahanzturan desagertuko zirela uste nuen ideientzat txoko bat aurkitu dut nire barnetik at.

Martxoa 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Sare Gurrutxaga

saregu

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution