Artxiboak: Maiatza 2006

2006-05-14

Permalink 18:55:06, Atalak: LEGO MindStorms, 10 hitz  

Modelo berria

Robotika hezkuntzan eta aisialdian webgunean Iñakiren modelo berria dago.
Maneilagailua

2006-05-08

Permalink 21:00:54, Atalak: LEGO MindStorms, 46 hitz  

NXT sistema berriarekin egindako robotak

Poliki poliki NXT sistema berriarekin egindako roboten diseinua ikusteko aukerak handitzen ari dira. Horien artean ondokoak:

-NXTway: Philo-k Steve Hassenplug-ek LEGO sistema zaharrarekin egindako Legway eguneratu du NXTrekin, programatzeko NBC erabili du.

-DominoBotNXT: Domino pieza iladak egitea gustatzen bazaizu, Dave Astolfo-k egindako robota lagungarri izango duzu.

2006-05-04

Permalink 22:33:42, Atalak: Robotika, 38 hitz  

Suge itxurako robota

Juan González Gómez-en tesiaren emaitzaren zati bat suge itxurako sugea da. Projektuaren informazio osoa bere webgunean dago (lizentziak era librean erabiltzeko aukera ematen du). Merezi du bideoak ikustea.
Hemen suge itxurako beste robot bat duzu igerian.

2006-05-03

Permalink 17:47:30, Atalak: LEGO MindStorms, 48 hitz  

NBC:Programazio inguru berria

Martxoa eta apirilean LEGOk aukeratutako 100 pertsonak sistema probatzen eta baliabideak garatzen aritu dira.
Emaitzak poliki-poliki agertzen ari dira, horien artean NXT programatzeko NBC (NXT Byte Code)inguru berria. John Hansenen webgunean beta bertsioa dago (oraingoz Windows-erako baina epe laburrean Mac eta Linux-erako ere eskuragarri izango da) eskuliburu batekin.

Permalink 17:40:02, Atalak: LEGO MindStorms, 95 hitz  

LEGO MidStorms NXT sistemaren ezaugarriak

* Adreilu adimentsua NXT:
o Mikroprozesadorea ARM7 (32-bit)
o 256 Kbytes FLASH, 64 Kbytes RAM
o 8-bit microprocessor
o 4 Kbytes FLASH, 512 Byte RAM
o Bluetooth haririk gabeko komunikazioak ordenagailu, sakelako telefono eta PDArekin komunikatzeko aukera ematen du (10 m-tatik gorako distantzietan).
o USB 2.0 ataka
o 4 sarrera
o 3 irteera
o 60 x 100 pixel-eko display
o Bozgorailu, 8 KHz-ko soinu-kalitatea
o Elikatzea AA motako 6 pila
* 3 serbo-motore interaktibo: barneko errotazio sentsorea; gradu bateko biraketak kontrolatzeko modukoak.
* 4 sentsore: ultrasoinuak, soinua (soinuak eta soinu-ereduak), argia (argi intentsitate eta koloreak bereizten ditu) eta kontaktua.
* LabView-en oinarritutako softwarea (PC y Mac).

Motore eta sentsoreei buruzko informazioa nire webgunean

2006-05-02

Permalink 07:53:09, Atalak: LEGO MindStorms, 49 hitz  

NXT kode irekian

Sistema berriaren abantailetako bat bere firmwarea kode ireki eran eskeini izana da.
Abuztuan zehar LEGOk bere webgunean Software, Herdware eta Bluetooth Depeloper Kit-ak jarriko ditu erabiltzaileen esku. Honela, programazio inguru ezberdinak garatzeko aukera zabaltzeaz gain (aurreko sistemarekin gertatu zen bezala) sentsore berriak eta bluetooth aplikazioak garatzeko bidea irekiko du.

Permalink 07:48:46, Atalak: LEGO MindStorms, 48 hitz  

MindStorms NXT

Kaixo
blog hau sortu nuenetik sarrera gutxi egin ditut, hemendik aurrera saiatuko naiz maizago kontuk sartzen.
Bi hilabeteetan zehar LEGOk aukeratutako 114 pertsona aritu dira irailean salgai jarriko den robotika sistema probatzen eta atzotik aurrera atea ireki da informazioa argitaratzen hasteko.
Datozen egunetan sistema berri honen ezaugarriak azalduko ditut.NXT

Azken erantzunak

Robotika hezkuntzan eta aisialdian

Blog hau Robotikaz dudan webgunearen osagarria da. Webgunean dokumentazio iraunkorragoa dago, hemen berriz berriak. Gehiena LEGO MindStorms sistemak egindako robotaz arituko naiz, baina, horrez gain,

Maiatza 2006
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak


Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution