Nire webgunera egin dudan azken modeloa igo dut, hain zuzen ere hexapodo bat. Orain arte kostatu bazait ere, azkenik ondo dabilen bat egin ahal izan dut.
Beharbada LEGOk abuztuan plazaratuko duen sistema berriarekin errazagoa izango da, motoreen mugimendua kontrolatzea askoz errazagoa izango baita.

LEGOk abuztuan merkataratuko duen sistema berriaren kontroladorak robotak muntatzeko aukera berriak eskainiko ditu. Robot horien burua eta bihotza izango den kontroladoraren izena NXT (adreilu adimentsua) izango da. Bere ezaugarriak ondoko hauek izango dira:
* Mikroprozesadorea ARM7 (32-bit)
* 256 Kbytes FLASH, 64 Kbytes RAM
* 8-bit microprocessor
* 4 Kbytes FLASH, 512 Byte RAM
* Bluetooth haririk gabeko komunikazioak ordenagailu, sakelako telefono eta PDArekin komunikatzeko aukera ematen du (10 m-tatik gorako distantzietan).
* USB 2.0 ataka
* 4 sarrera
* 3 irteera
* 60 x 100 pixel-eko display
* Bozgorailu, 8 KHz-ko soinu-kalitatea
* Elikatzea AA motako 6 pila
Roboten muntaketan LEGO MindStorms ezagutu nuenean hasi nintzen. Beste aukera batzuk ezagutu baditut ere, hau izan da niretzat gustukuena, bai hardwarea, bai softwarearen aldetik.
Uda amaieran sistema berria plazaratuko dute, eta hurrengo egunetan hemen bertan horren inguruko argibide batzuk emango ditut. Hobekuntza ugari izango ditu, besteak beste sistema irekia izango dela beste enpresa batzuk elementu osagarriak eskain ditzaten. 1998ean plazaratu zuten sistema ren abantaila nagusienetako bat inguruan sortu zen komunitatea izan da. Komunitate honetan baliabide ugari sortu da, bai norberak bere kaxa erabiltzeko, bai hezkuntzan erabiltzeko.
Andrew Carol-ek kalkulatzeko makina bat muntatu du LEGO piezak erabiliz. Ikusgarria da 1834ean Charles Babbage-k eginkako makinaren erreprodukzioa.
Azken erantzunak
Blog hau Robotikaz dudan webgunearen osagarria da. Webgunean dokumentazio iraunkorragoa dago, hemen berriz berriak. Gehiena LEGO MindStorms sistemak egindako robotaz arituko naiz, baina, horrez gain,
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||