ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU
BARAKALDOKO EUSKALDUNOK BEHAR DUGUN WEBGUNE ON BAT BERSORTZEKO.
SASIBURU. Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak aspaldian sortutako webgunea zahartua eta geldi dago. WEBGUNEA berria sortzeko teknika menperatzen duten Barakaldoko euskaltzaleen laguntza behar dugu. Euskararen inguruko berriak, deialdiak, ekimenak, ekintza kulturalak zabaltzeko tresna egokirik ez dugu interneten gaur egun.
Lagundu ahal diguzu Barakaldoko euskaltzaleentzako hain garrantzitsua den tresna hau abian jartzen? WEBGUNEA sortzeko ezagupen teknikoak baldin badauzkazu, edo laguntzeko prest dagoen norbait ezagutzen baduzu, mesedez, jarri zaitez gurekin harremanetan eta lanari ekingo diogu.
Eskerrik asko.
SASIBURU. Barakaldoko Euskaldunon Elkartea.