Artxiboak: Martxoa 2009

2009-03-19

Permalink 16:55:41, Atalak: Bizirauteko aholkuak  

LEHEN LIBURUA KALERATU NAHI DUTEN IDAZLEENTZAKO HAMAIKA GOMENDIO

1.)- Ziurtatu argitaletxeak ez duela atzera bueltarik. Beharrezkoa bada mehatxatu iezaiezu arkatz punta zorrotz batekin. Baina kontuz! Arkatz zorroztuak arriskutsuak izan daitezke. 

 

2.)- Ezagun guztiei esan liburu bat argitaratzera zoazela baita auzokoaren zakurrari ere. Ahal bada aurrez aurre…hartara inork ezingo dizu esan ezin izan duela libururik erosi enteratu ez delako.

 

3.)-Liburuak bidean galdu ez eta liburu-dendetara iristen badira zorioneko zaude. Azken urteetan nahastuta eraman izan dituzte zuzenean birziklatze-zentroetara. Sar zaitez liburu-dendetan eta bertako langileak oso ezkutuan utzi baditu liburuak har itzazu eta hoberen ikusten diren tokian jarri. Disimulua eduki.

 

4.)-Ustezko erosleren bat ikusten baduzu zure liburuetatik gertu, hartu mugikorra eta egin lagun bati deitzen ariko bazina bezala; Liburua oso ona dela esanez eta zure liburuaren izenburua ozen eta argi esanez.

 

5.)-Apalean liburu asko badaude, on egingo lizuke batzuk beste tokiren batean jasotzea, horrela, jendeak hutsunea ikustean asko saldu dela pentsatu eta erosi egingo du.

 

6.)- Salmenta ez badoa gorantz, saia zaitez zinta gorri bat liburuaren inguruan jartzen 2. argitalpena jartzen duelarik. Argitalpen gehiago ez jarri ez baita sinesgarria izango.

 

7.)-Oraindik irakurtzen ari bazara has zaitez idazle txarra zarela pentsatzen eta itsatsi iezaiezu liburuei txikle pakete bana (marrubizkoak denek dituzte atsegin).

 

8.)-Jesus!! Horren liburu gutxi saldu al dituzu? Zoaz orduan Esta es mi gente-ra eta zure bizitzako gorabehera batzuk kontatu baina liburua eskuetan duzula eta noizean behin jendeari erakutsiz.

 

9.)- Familia artekoek bakarrik erosi badute liburua… jarri liburuei beste portada bat eta esan beste liburu bat kaleratu duzula aurrekoaren arrakasta ikusirik…zu lasai! ez dira konturatuko eta (uste duzu aurrekoa irakurri zutela hala?).

 

10.)- Gomendio hauek erabili badituzu zure irabazien ehuneko portzentaje bat eskatzen dizut…gaiztoa ez izatearren %50 edo…

 

11.)- Nire kontu korronte zenbakia 0929 98 0922 0987 da Suitzako bankuan.


Oharra: kontu korronte hori ez da existitzen, benetan dirua soberan baduzue egiazkoa eska iezadazue.

----------

Praxene blog

Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten. ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more ____________________________________ Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution