XIV. Liburu zahar azoka, Gasteizen hil honetako (ekainak) 15 arte egongo da zabalik gazteleraz “postas” deitzen den kalean. Hau da, Foruen plaza ondoan.
Argitaletxeak Donostia, Gasteiz, Bilbo, Huesca, eta Valentziakoak dira eta gaurko eta atzoko liburuak eskaintzen dituzte prezio baxuagoetan. Esan gabe doa, liburu guztiak bigarren eskukoak direla gutxienez (esku gehiagotatik pasa ez badira) eta liburuen egoera ere ezberdina dela. Batzuk ondo daude eta besteak ez horren ondo, nahiz eta askotan urte berean argitaratuak izan. Halaber, liburuen gehiengoa gazteleraz den arren, euskaraz, ingelesez edota alemanez ere aurki daitezke besteak beste.
Ni gaur (hilak 5) izan naiz aipatutako azokan eta harrigarria egin zait frankismo garaian janaria eskatzeko erabiltzen ziren kartilak euro batean salgai ikustea edo tuberkulosiari nola aurre egin erakusten zuten liburuak nire aurrean edukitzea.
Baina baziren euskararen inguruko liburuak, adibidez nik 12€-tan pozik erosi dudan Gramatica Vasca Gipuzkoera por el P. José de Zabala-Arana (Hijo del corazón de María) Primer grado, segunda edición (1931) zioena azalean, Zizurkilen argitaratua.
Prezio berean Placido Mujica, S. J. 1969. “Afijos Vascos”. Bilbo: mensajero.
19 €-tan, Lopez Mendizabal I.1945 “Breve historia del Pais Vasco”. Buenos Aires: Ekin.
9€-tan, Etxaide Yon. 1953.“Pur’a! Pur’a!”. Zarautz: Itxaropena argitaldaria.
5€-tan, egoera txarrenean dagoelako; Constantino del Esla, 1945, “Estampas vascas”, Buenos Aires: Ekin.
Denetariko liburuak aurki daitezke eta oso interesgarriak gainera. Baina kritika bi egin behar dizkiot azoka honen antolaketari. Batetik, azoka ez dagoela gaitasun fisiko urriagoa duten pertsonentzat antolatua eta zenbaitetan liburuak oso urruti geratzen direla bezeroarengandik. Bestetik, liburuen gaien inguruko oharrak ez daudela euskaraz eta gazteleraz emanak. Etxola gehienetan gaztelera nagusi zelarik.

Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten.
____________________________________

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.