Artxiboak: Ekaina 2008

2008-06-05

Permalink 21:58:15, Atalak: Berriak  

XIV. Liburu zahar azoka, Gasteizen hil honetako (ekainak) 15 arte

XIV. Liburu zahar azoka, Gasteizen hil honetako (ekainak) 15 arte egongo da zabalik gazteleraz “postas” deitzen den kalean. Hau da, Foruen plaza ondoan.

Argitaletxeak Donostia, Gasteiz, Bilbo, Huesca, eta Valentziakoak dira eta gaurko eta atzoko liburuak eskaintzen dituzte prezio baxuagoetan. Esan gabe doa, liburu guztiak bigarren eskukoak direla gutxienez (esku gehiagotatik pasa ez badira) eta liburuen egoera ere ezberdina dela. Batzuk ondo daude eta besteak ez horren ondo, nahiz eta askotan urte berean argitaratuak izan. Halaber, liburuen gehiengoa gazteleraz den arren, euskaraz, ingelesez edota alemanez ere aurki daitezke besteak beste.

Ni gaur (hilak 5) izan naiz aipatutako azokan eta harrigarria egin zait frankismo garaian janaria eskatzeko erabiltzen ziren kartilak euro batean salgai ikustea edo tuberkulosiari nola aurre egin erakusten zuten liburuak nire aurrean edukitzea.

Baina baziren euskararen inguruko liburuak, adibidez nik 12€-tan pozik erosi dudan Gramatica Vasca Gipuzkoera por el P. José de Zabala-Arana (Hijo del corazón de María) Primer grado, segunda edición (1931) zioena azalean, Zizurkilen argitaratua.

Prezio berean Placido Mujica, S. J. 1969. “Afijos Vascos”. Bilbo: mensajero.

19 €-tan, Lopez Mendizabal I.1945 “Breve historia del Pais Vasco”. Buenos Aires: Ekin.

9€-tan, Etxaide Yon. 1953.“Pur’a! Pur’a!”. Zarautz: Itxaropena argitaldaria.

5€-tan, egoera txarrenean dagoelako; Constantino del Esla, 1945, “Estampas vascas”, Buenos Aires: Ekin.

Denetariko liburuak aurki daitezke eta oso interesgarriak gainera. Baina kritika bi egin behar dizkiot azoka honen antolaketari. Batetik, azoka ez dagoela gaitasun fisiko urriagoa duten pertsonentzat antolatua eta zenbaitetan liburuak oso urruti geratzen direla bezeroarengandik. Bestetik, liburuen gaien inguruko oharrak ez daudela euskaraz eta gazteleraz emanak. Etxola gehienetan gaztelera nagusi zelarik.

liburu azoka

----------

2008-06-03

Permalink 20:19:14, Atalak: Argazkiak  

Nola kopiatu etsamin batean? Honatx argazkia

 

Ba argazkietako hauek horren adibide dira. Hori bai, a ze disimulu eskasa, jeje Laughing. Gaur Latineko etsamina izan dugu eta ze luzea egin zaidan…ai ama! 10etan eseri gara gure eserlekuetan etsamina egiteko asmotan eta hirurak laurden gutxiagora arte egon naiz etsamina jan beharrean. Hala ere, ez dut bukatzeko betarik izan nahiz eta irakasleak behar genuen beste denbora geldituko zela esan digun. Aurpegian nabaritu diot berak ere gosea zuela…eta azkenean jaiki egin naiz. Gainera, zazpi pertsona besterik ez ginen geratzen hasierako jendetzatik, garbitzaileak atarian genituen, eta nire burua eztanda egiteko zorian zegoen.

Orain espero dudan bakarra emaitza da…puff, gorantz edo berantz begiratu beharko ote dut? Izan dadila lehenengoa mesedez…Hala ere, emaitza bat edo bestea izan unibertsitatean hastea nire bizitzan hartu dudan erabakirik onena izan dela deritzot.

 

 Zenbat eta gehiago ikasi orduan eta gehiago konturatzen bainaiz zenbat dudan ikasteko.

kopiaketa tope!

----------

Praxene blog

Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten. ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more ____________________________________ Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution