Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-27

Permalink 15:17:08, Atalak: Ba al zenekien?  

Ba al dakizu Google hitzaren jatorriaz ezer?

Interneteko bilatzaile ezagun honen izena gogol hitzean du bere jatorria. Eta matematiketan 1 zenbakia  eta segidan 100 zeroez osatua dagoen zenbakiari deitzen zaio horrela. Hots, 1 (0à 100 aldiz).

Google konpainiaren helburua interneten eskuragarri dagoen informazio ahalik eta gehiena antolatzea baita, besteak beste. Eta hortik gogol izeneko zenbakiarekiko lotura.

----------

2008-05-26

Permalink 17:48:32, Atalak: Kantu herrikoiak  

Benito Lertxundi: Bizkaia Maite...Letoniar mutil baten ahotan

Guk geuk ere jakingo bagenu noraino iristen diren gure kantuak, harriturik geldituko ginateke. Horren adibide bat ikusi nahi baduzu, egin ezazu klik izenburuan eta Youtubeko bideo batetaraino iritsiko zara. Bideo horretan, Estoniako 21 urteko mutil bat ikusiko duzu Bizkaia Maite-ren play back-a egiten. Bestalde, aipatutako bideoaren azpian agertzen diren komentario batzuk ere interesgarriak dira, batzuetan ezjakintasuna zenbaterainokoa den neurtzeko ere balio izaten baitute...edo alderantziz.

 

Hitzak: J. A. Irigarai
Musika: B. Lertxundi
Ahotsa: B. Lertxundi

Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua
nere gogoaren ertzatik pasatzen.
Zure usain gozoa, lana,
amodioa, itsasoa,
nere baitan sartzen.
Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna,
zure kantaren fereka,
bihotzean kilika
eta ohiartzunaren haunditasunean
murgilduz joan nintzen
jausika, hegaka.
Bart arratsean
arbasoen baratzaren ondoan
bertsotan eta dantzan
lotu zinen alai piper eta gatza
sabel emankorra.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua.
Olerkari
penatuaren gozo eta mina
amodio eta kanta
zure berba leun,
zure gatzaren bizia,
zure burdinaren goria dira gaur
neretzat aterbe.
Bizkaia maite
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua,
lirain, sendo, eder.

B. Lertxundi

----------

2008-05-23

Permalink 11:59:44, Atalak: Berriak  

Argazki blog bat sortu berri dut nirudia-n

  
Bai, izenburuak dion bezala, argazki blog bat sortu dut eta oraingoz Arabatakadan atera nituen kontzertuko argazkiak igotzen ari naiz, bai Berri Txarrak eta baita Betagarrirenak.
Blog hori aukeratu dut euskarazko zerbitzua eskeintzen duelako. Gainera, auskalo zergatik blogarin argazkiak ordenagailutik zuzenean ezin ditut igo, ezpada interneten zintzilikaturik daudela.
 Ez didate "komisiorik" ordaindu baina nirudia izena du aipatutako blogak. Hala eta guztiz ere, blog horren lotura bat ipini dut hemengo honetan eta eskuman ikusi daitezke igotzen ditudan azken bost argazkiak.
Adio!
----------

2008-05-20

Permalink 23:48:20, Atalak: Berriak  

Tektonik Frantziatik datorkigun dantza "berria" ?

 __________                  ________________                   ________________                   ____________

Tetktonik, Tecktonik, Tecktonic, Tecktonik killer (hitz osoa), Milky way…nahi duzuen bezala idatzi, baina hitz honen laburdura bakarra da, hots, TCK. Dantza “berri” hau frantsesek erregistratu zuten 2000. urtean Pariseko Metropolis dantzatokian ospatzen ziren festa arrakastatsuen ondorioz. Berau, dance, hip-hop bezalako dantzetatik jasotako ezohiko mugimenduez dago osatua eta elektro, techno eta hardstyle musikez lagunduak egiten dira.

Askok diotenez, Frantziako fenomeno sozial berri bat bihurtu da, klase erdi-altuko gazteek kaleetan praktikatzen baitute arratsaldetik gaueraino eta azkar zabaltzen ari omen da mundu osoan zehar.

Tektonik,  youtube dailymotion, megavideo, orrialdeei esker egiten ari da ezagun besteak beste. Edonork bere burua bideokameraz grabatu eta bertan zintzilikatzen baititu bideoak. Irailaren 15ean ospatu zen "2007 Paris Techno Parade" festak ere asko lagundu zuen mundu osoan dantza hau zabaltzen.

Bestalde, esan behar dugu, Tektonik killer (honela ere deitzen zaio dantzariari) baten janzkera berezia dela:

Batetik, jaka estu eta tubozko galtza bakero (=vaqueros de tubo) are estuagoak darabiltzate eta batzuetan, txanodun elastikoak ere bai. Mutilen ileari dagokionez, nahiko orrazkera futuristak daramatzate, maiz ilea altxatua dutelarik oiloen gandorraren antzera. Gainerako buru zatian, Tektoniken ikurra den arranoa edo TCK ikurrak mozten dituzte. Beste batzuetan, izar bat marrazten dute begiaren inguruan.

Beraz, esan dezakegu, Tektoniken estiloa Cyberpunk delakoan oinarritzen dela.

Alkandorei dagokienez, kolore argikoak erabiltzen dituzte (kolore arrosa, txuria…fosforito kolorea oro har, baina beltza ere bai). Moda hau berriz, Londreseko New Rave fashion scene-netik dator.

Hemen azpiko esteka hauek, Youtuben arrakasta gehien duten bideoetarat bideratuko zaituztete.

Yelle - "A Cause des Garçons" Remix Tepr Video Tecktonik

Jey-jey "Wantek" Danse electro :)

Mondotek Alive - Le Vrai clip Tecktonik - avec Jey-Jey

             

Ondorengo esteketan informazio gehiago aurki dezakezue eta seguru nik emandakoa baino hobeagoa dela:

·Gazteleraz:

http://www.tectonic.es/news.php

http://techtonik-spain.forogratis.es/foro/portal.php

·Frantsesez:

http://www.vertifight.com/

http://www.dancetecktonik.eu/

Bibliografia:

http://www.tectonic.es/news.php?readmore=4

http://en.wikipedia.org/wiki/Tecktonik

 http://www1.euskadi.net/hizt_3000/

----------

2008-05-14

Permalink 20:42:01, Atalak: Berriak  

Arabatakada 2008

Arabatakada 2008

 

Horra hor aurtengo Arabatakadaren kartela. Esan beharreko guztia irudi horretan agertzen da baina informazio gehiago gura baduzu, deitu 945 014 035 edo 945 014 065. (Antolatzailea Gasteizko Campuseko Ikasle Kontseilua da).
Ondo ondo pasa baina ez gehiegi pasa(tu)!!!!
----------

2008-05-13

Permalink 23:23:56, Atalak: Literatura oro har  

Hodeia banintz

Ondorengo olerkia nire neba den Ander Muxikak idatzi zuen orain dela gutxi  (data zehatzaz ez naiz gogoratzen) baina garrantzitsuena bederatzi urterekin sortu zuela da. Orain hamar egin berriak ditu. Olerki hau igotzea pentsatu dut grazia egin zidalako lehenengoz irakurri nuenean. Bakarrik gogoratu, akatsak badaude inongo aldaketarik egin ez dudalako dela. Politagoa da olerkia berak sortu eta idatzi zuen bezala erakustea hemen.

                                       *******

                                          ***

                                            *

                             HODEIA BANINTZ

Hodei banintz, negar egingo nuke.

Negar egingo banu, txuria izango nintzateke.

Urarekin arrainak hartutako banitu, bota egingo nituzke.

Hodei neska bazina, muxu emango nizuke.

Zerutikan lore ederrak ikusten ditut, bestetan zaborra.

Laser izpi batzuekin ez baduzue hil nahi, basurera bota zaborra.

Zeruan egoten naiz denei begiratzen,

Zuri batez ere.

Zeruan daudenekin jolasten, ondo pasatzen det barrenen.

Jesusekin jolasten, jesusekin kafea edaten.

*******

*

Hodeia banintz

----------

2008-05-09

Permalink 11:43:26, Atalak: Berriak  

Herri Urrats, urrats bat gehiago dugu emanen

Herri Urrats, Senperen

ikastolen besta dugula hemen

Herri Urrats, Senperen

urrats bat gehiago dugu emanen...

 Honela hasten da 2008ko Herri Urratseko abesti ofizala. Berehala ikasten da eta hagitz polita da, beraz, 2008ko maiatzaren 11n (igandea) beste ezer ez dugu entzungo. Aurtengo lema: mende laurdena, bide erdia... izenekoa da. Izan ere, antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute jende askok besta hau ospatu zen lehen urtean uste izan zuena, hots, ez zuela bigarren urterik iraungo ohitura honek. Horra ba erakusgarria, euskaldunok zeozer ondo egiten badugu hartutako ohiturei eustea da. Edo ez?

Bestalde, interesgarria iruditu zait http://www.herriurrats.com/ webgunean agertzen den informazioa, igandean Senperera nola iritsi azaltzen duena alegia. Nik neuk ez idaztean alper xamarra naiz, badakit. Baina emandako informazioari fidelagoa ezin izan, jeje. Zuek orrialde horretara bidalita hobeto. Gainera asko gustatu zait nola idatzi duten. Irakurri...

Horra ba, ikusi ezazue izenburuan klik eginda.

                                                Izan huntsa!

 

Euskaraz mintzo den barraskiloa                                                   Hau jendetza! denek egiten ote dute euskaraz?
----------

2008-05-07

Permalink 21:20:25, Atalak: Berriak  

Gasteizko Euskal Filologiako 1.mailako ikasleok Fotolog bat ireki dugu

 

Ba bai. Izenburuak dion bezala, Euskal Filologiako ikasleoi gure argazkiak igotzeko gune bat irekitzea otu zitzaigun. Esan gabe doa, gune hori Gernikar batek sortu zuela.
Fotologera Euskal Filologiako (1.mailako) edonor sar daiteke argazkiak igotzera. Beraz, denok euskalfilo1 bezala sinatzen ditugu mezuak, baina ondoren gure ezizena edo izena jartzen dugu mezu amaieran.
Darabilgun hizkuntza euskara da noski, baina ez dugu Euskara batua erabiltzen. Hori eskola aurkezpenetarako uzten dugu Cool. Hortaz, bisitariek utzitako mezu edo sinaduretan denetariko hizkerak irakur daitezke.
Besterik gabe, nik igo dudan lehen argazkia behi baten muturrarena izan da baina ezin izan dut blog honetara igo.
                             Ondo izan!
----------

2008-05-06

Permalink 00:05:05, Atalak: Berriak  

Alain Tolosarra ez dute Fama school-ean hartu

Alain Otaegi Tolosarra ez dute azkenean Fama schoolean hartu.

Pena da baina Cuatro kateko Fama School programan ez dute aukeratu hamasei urteko dantzari euskalduna. Esan behar da, oso ondo dantzatu duen arren bere lehiakideak  ere onak zirela. Hala ere, epaileak kontraesanean erori dira. Nola esan dezake epaile batek teknikoki oso ondo dantzatu duela eta beste batek teknika falta zuela? profesionalak balira, jakin beharko lukete zer den teknika eta zer ez.
 Lasai Alain... Balio duzu eta akademietan prestatzen jarraitu behar duzu. Horrela, biharko egunean dantzari internazionala izatera irits zaitezke. Orain jarraitu ikasketekin, ikasketak hor geldituko baitira eta programa horrek ez du luze iraungo.
Ez ahaztu: Berritasunak, jendea erakartzen duen bezain airoso nazkatzen du. Nik jada  aldatu dut kataiaz. (etb1-ean dokumental bat dago, ea zer ikasten dudan)

 

----------

2008-05-05

----------
----------
----------
----------
Permalink 19:56:00, Atalak: Kantu herrikoiak  

Agur Xiberua

Hitzak: Etxahun Iruri

Musika: Etxahun Iruri

Interpretazioa: Etxahun Iruri

Doinua: Re-La-Sol

Sorlekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan korajez betherik
Plaseres gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri

Agur Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrana
Agur sorlekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan ersitik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik.

Palazio eijerretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera soginez beitzait üdüritzen
Horri gañen nizala agitzen
Bene ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriek khantatzen!

Agur Xiberua...

Ametsa, lagün neza ni Atharratzerat
Ene azken egüna han igaraitea
Orrhiko txoriaren khantüz behartzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots, Xiberütarrak
Aintzinian gora
Üxkaldün bandera.

Agur Xiberua...
----------

Praxene blog

Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten. ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more ____________________________________ Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution