Artxiboak: Apirila 2008

2008-04-25

Permalink 11:36:09, Atalak: Berriak  

San Prudentzioak eta jai

barraskilo jatea

 


San Prudentzioak direla eta Gasteizko Letren fakultateko ikasleok jai dugu hurrengo aste osoa(28ko astea). Hori astea ospatu behar duguna...bueno, zuzendu egingo dut, aste ona pasa nahi dugu baina beti bezala lanez lepo gabiltza, laster amaituko baita aurtengo kurtsoa. Nahiago nuke datorren urteko egutegiak ere hainbeste festa edukiko balitu, baina esan didatenez...ametsean geratuko da nire nahia.

Bueno ba, Gasteizen geratzen zaretenontzat hurrengo estekak ipintzen dizkizuet San Prudentzioak ondo ospatzeko eta nora jo jakiteko:

http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/eu/contenidos/evento/0000023721_m1_rec_turismo/eu_23721/23721.html

http://servicios.elcorreodigital.com/especiales/san-prudencio-2008/programacion_imprimir.htm

Badira orri askozaz hobeagoak baina ez dut denborarik denak aurkitzeko, sentitzen dut, ostiral eguerdia da!(etxera joateko ordua)...beste herri askotan ere ospatzen da jai hau. Internetean "saltxeatuz" erraz aurki daiteke herri bakoitzeko egitaraua.

                    ONDO IZAN!!!

----------

2008-04-24

Permalink 18:07:55, Atalak: Kexa-kezka  

3, 2, 1…BAGOAZ!!! (Euskal Unibertsoa Gasteizko campusean)

Gaur apirilak 24, Euskal unibertsoaren irudikatzea egin da Gasteizko campusean. Lehenik, aipatzekoa da goizeko 10etan Koldo Zuazo-ren hitzaldia Letren fakultatean. Gaia Euskara Euskal unibertsoan zen. Jende ugari bildu da hitzaldia entzuteko eta denok oso gustura egon gara, K. Zuazok jendaurrean hitz egiteko erraztasuna izateaz gainera umorea ere erabili baitu eta ondorioz, hitzaldia gogoangarria izan da.

12etan Kritika feminista eta euskal nobelagintza izan da baina honen inguruan ezin dut balorazio subjektiborik eman ez baitut bertaratzerik izan. Baina bai bazkalondoren, (1auetan) hasi den Ibilbide historikoan.

Ibilbide historikoa hasi bezain laster bukatu da, Dato kalearen erdialdean. Arrazoia, ertzaintzak jarraitzen utzi ez digulako. Nik ez dut arrazoirik topatu egin dutena arrazoitzeko baina zuek topatzen baduzue ere, badaezpada film moduko bat eraikiko dut zeuek irudika dezazuen gertatu dena.

Lehenik, aurrez aipatutako fakultate sarreran bildu gara 30en bat lagun (edo agian gehiago). Helburua Gasteiz historikoki ezagutzea zen, beraz, martxan jarri gara bandera berde batzuekin (euskal unibertsoaren irudiarekin) eta kartoiez egindako arkatz luze batzuekin. Ez zegoen irudi politiko edo abertzalerik gaiarekin bat ez zetorrelako…hortaz, tren geltokia igaro dugu aurrez bi lekutan gelditu garelarik azalpen batzuk entzuteko. Aipatu behar da ere, azalpenak ematen ari zen mutilak megafono bat zuela eskuetan bere ahotsa ondo entzun genezan, baina ez da inongo oihu politikorik egin. Beraz, Dato kalera sartu gara eta atzetik ertzaintzaren auto bat jarraika genuela konturatu gara, baina ez diogu kasurik egin ez genbiltzalako ezer txarrik egiten. Dato kalean bi bidegurutze pasatu ondoren hamarren bat ertzainek inguratu gaituzte eta azalpenak ematen ari zen mutilarengana joan dira. Bost bat lagunei Nortasun agiria eskatu ondoren eta 10 bat minutu zain izan ondoren, ertzainek esan digute ezin dugula ibilbidea jarraitu eta Nortasun agiria jaso dietenei espedientea irekiko dietela. Ondorioz, tuntun aurpegiekin itzuli gara joan garen tokitik.

Hainbeste detaile eman ditut eta hainbestetan azpimarratu dut politikarekin zerikusirik ez zuen ibilbidea zela, irakurleak jakin dezan egoera dirudien bezain injustua dela. Espainiar konstituzioak honelako jende biltzea onartzen du inolako baimena eskaera eskatu beharrik gabe. Azken finean, ibilbide historiko bat besterik ez zen eta ez dugu inongo momentutan inor oztopatu. Orduan zein zen arazoa? Azalpenak euskara hutsean zirela agian? Edo gazteak multzoan ibiltzea debekuaren sinonimo bihurtu da orain?

Bukatzeko azpimarratu nahiko nuke, Euskal Herriko beste campusetatik etorri direla ikasleak egun hau ospatzeko asmoz, gaitzerdi eguraldi ona egin duenean, bestela a ze egun aldrebesa!

Oharra: nik Letren fakultatean antolatu dena bakarrik aipatu dut baina Gasteizko gainerako fakultateetan ere gauza ugari antolatu dira.

----------

2008-04-19

Permalink 11:07:49, Atalak: Ba al zenekien?  

Euromilioia jokatzen duzu?

Euromilioia jokatzen duzu?
Ba jakin ezazu ziurragoa dela tximista batek zu jotzea (1/3 milioitik) Euromilioia irabaztea baino (1/76 miliotik).
Oraindik jokatzeko gogoa duzu? jeje.
----------

2008-04-17

Permalink 19:46:51, Atalak: Berriak  

Asierrek Su ta gar taldea utzi du

 Oharra: Kakotsa artean dagoen guztia www.sutagar.com helbidetik kopiatua da

"[2008.4.10]
ASIERREK TALDEA UTZI DU
ETORKIZUNEKO BAXUJOLEA AURKITU BITARTEAN, IGOR OIARBIDEK JOKO DU GUREKIN.

AUPA ASIER, ZORTE ON!!!

Oharra: Su Ta Gar-eko baxujolea izatea nahi baduzu, bidalizkiguzu hurrengo kantak jotzen agertzen zareneko irudiak beherago agertzen den helbidera. 

Kantak:
    - Nazka
    - Itxaropen Hitza
    - Mari

Helbidea:
    Su Ta Gar
   
Bustinduitarren kalea 20, 3 ezkerra
    20600 Eibar
    Gipuzkoa

Ez ahaztu zure datuak jartzea!

Mila esker,"

----------

2008-04-15

Permalink 20:32:33, Atalak: Berriak  

Asier Urtzelai Gisasola 1976-VIII-02 / 2008-II-01 Hiru Erregeen Mailan

Ondorengo bideo hau Rammstein talde alemaniarraren Ohne Dich kantua da. Negar asko egin dut berau ikusiz nire osabak pasa behar izan zuena gogorarazten didalako. Asier Urtzelai "Urze"  31 urteko osaba gaztea nuen. Mendia ikaragarri gustatzen zitzaion eta mendian bota zuen azken hatsa. Bizirik gaudenok bere umorea, jatortasuna eta bizitzarako zuen filosofiaz gogoratuko dugu: "carpe diem", inork ez baitaki noiz lagako dion arnas hartzeari.
gertatu zen egunean bertan idatzi nuen lehen "olerkia", sentimendu bortitzak ditudanean modu honetara bideratzea gustatzen baitzaizkit.
Hamaika gailur igo zenituen,
Hamaika aldiz etxeratu zinen,
baina oraingoan azken gailurra
egin duzu mundu honetan.
Zoaz bakean, zoaz...
guk ere noizbait igoko baitugu mendiren bat,
zurekin batera.

 

Honako helbide hauetan eman zen besteak beste berri txar honen berri (baita ere Etb-n hiru egun jarraiez):

http://www.diariodenoticias.com/ediciones/2008/02/02/sociedad/navarra/d02nav9.1148067.php

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2008/02/02/sociedad/gipuzkoa/d02gip9.912349.php

http://www.diariovasco.com/20080202/al-dia-sociedad/montanero-eibarres-muere-tras-20080202.html

http://www.gara.net/paperezkoa/20080202/60792/es/Fallece-montanero-Eibar-tras-despenarse-Mesa-Tres-Reyes

http://www.gara.net/paperezkoa/20080203/60928/es/Trasladan-cuerpo-joven-Asier-Urzelai-fallecido-tras-despenarse-Mesa-Tres-Reyes

http://www.gara.net/azkenak/02/60678/eu/Mendizale-eibartar-bat-hil-da-Hiru-Erregeen-Mahaian?Hizk=es

http://mendiak.es/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&p=276982

http://www.elcorreodigital.com/alava/20080202/pvasco-espana/joven-eibar-muere-caer-20080202.html

http://eibar.org/blogak/leire/archive/2008/02/04/barixaku-baltza#1210711686

 

Hutsa zegoen guztixe betetzen zeban...

 

----------

2008-04-10

Permalink 15:59:42, Atalak: Argazkiak  

Ezberdina eta erakargarria

 

 Batzuetan ezberdina izateak erakargarri bihurtzen gaitu. Honen erakusle da argazkiko tximino eta usoaren batasuna. Ez al da bitxia irudia? Zer deritzozu? Zer nolako jendeak erakartzen zaitu normalean?

 Batzuetan ezberdina izateak erakargarri bihurtzen gaitu

 

----------
Permalink 15:46:29, Atalak: Literatura oro har  

Adimentsua nintzela zioten

Adimentsua nintzela zioten,
baina ezjakinen hitzak ziren.
Ezjakin horiek jakinduria aurkitu nahi zuten eta
horretan ari zirela,
beraiek bezalako ezjakina zena,
jakitun bihurtu zuten.

                          (07-VIII-23)

----------

Praxene blog

Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten. ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more ____________________________________ Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution