Batzuetan jendeari ezer galdetzeko gogo gutxi izaten dut. Agian lehendik erantzun txarren bat jaso dudalako edo paseatzen dagoen jendearen mutur beltzek beldur ematen didatelako. Kasu horietan nire kabuz saiatzen naiz gauzak aurkitzen. Esaterako, Eroskiak. Ezagutzen ez duzun hiri batean onena jendeari begiratzea da. Nik neuk, jendea € hitz larria daramaten poltsei (Eroskiko poltsei) jarraitzen aurkitu nuen denda famatua Gasteizen. Hau da, pertsonen kontrako norabiderantz ibilita. Noski, horretarako hobe ordu puntu bat hartzea, iluntze aldera alegia. Jendeak azkenerako uzten baititu erosketak. Egiatan ez naizela adar jotzen hari, nik neuk egin nuen hori, baina azken ohartxo bat: denboraz justu bazabiltza hobe zeure burua arriskuan jarri eta galdetzea. Zorte pixka batekin Gasteiztar horrek begietara begiratuko zaitu eta "A mi hablame en cristiano" esango dizu. Momentu hori bikaina da, arrapaladan zure galdera egiteko. ZORTE ON!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten.
____________________________________

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.