Artxiboak: Urtarrila 2008

2008-01-17

Permalink 19:04:41, Atalak: Literatura oro har  

EMAKUMEAREN HASIERA, BILAKAERA, BUKAERA

 Ondorengo olerkia 2006ko martxoaren 24an, Tolosan egin zen 3. poesia emanaldian errezitatu nuen 17 urterekin. Tolosako Orixe B.H.I ordezkatzera joan ginen, ni eta beste lau lagun. Galtzaundik antolatutako errezitaldi horretan, Tolosako Laskorain ikastola eta Hirukide eskolaz gain Iruñeko Biurdana Institutua eta Bernart Etxepare Lizeoak ere parte hartu zuten. 

Ekitaldia arrakastatsua izan zen,  jende ugari bildu baitzen Tolosako Beotibar pilotalekuan (Leidor aretoa konponketa lanetan ari zen).

                  *

Emakume jaio naiz

Belarritik tira didate

Baina ez da nire urtebetetzea.

                  *

Begira dauzkat mantal zuridunak…

                  *

Nire nebaren belarriei

Kasurik ez; nire belarriei aldiz,

Dabiltza zuloak eginez…

                  *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

                  *

Hilero astebete,

Komonean bizi naiz:

Hilerokorik gabe, ezin izan emakume…

                  *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

                  *

Nebak ezin gorde

Besazpiko bi ileak.

Hamar ile azterako

Pasako dira urteak…

                 *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

                 *

Anaiak soldata latzarekin

Kotxea erosi du;

Nik bizikleta xumea

Pagarekin lortu…

                  *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

                  *

Anaia badoa etxetik,

Aberats baten alabarekin;

Ni etxean oraindik,

Armiarmen konpainiarekin…

                 *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

                 *

Maitemindu naiz ustez,

 Eta ezkondu legez.

Orain pare bat urtez

Egongo naiz pozez.

                *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

                *

Senarra arraskan aurrean

Ez da sekula jarri,

*Kuskuiluen zabalerak

Ezin dio utzi.

               *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

               *

Elkarrekin borrokan

Beti dago sesioa,

Urteak pasatzean

Dena okerrera doa…

               *

Badoaz urteak aurrera, urteak…

               *

Hortzik gabeko ahotik,

Hitzik ez da ageri,

Orain gaude isilik

Konforme beti…

             *

Berriz ere, begira dauzkat mantal zuridunak.

             *

*Kuskuillu (tolosaldean)=koskobilo, barrabilak…

Mantal zuridunak= medikuak

 

----------
Permalink 18:43:54, Atalak: Bizirauteko aholkuak  

Nola aurkitu Eroski dendak Gasteiz batean

      

Batzuetan jendeari ezer galdetzeko gogo gutxi izaten dut. Agian lehendik erantzun txarren bat jaso dudalako edo  paseatzen dagoen jendearen mutur beltzek  beldur ematen didatelako. Kasu horietan nire kabuz saiatzen naiz gauzak aurkitzen. Esaterako, Eroskiak. Ezagutzen ez duzun hiri batean onena jendeari begiratzea da. Nik neuk, jendea € hitz larria daramaten poltsei (Eroskiko poltsei) jarraitzen aurkitu nuen denda famatua Gasteizen. Hau da, pertsonen kontrako norabiderantz ibilita. Noski, horretarako hobe ordu puntu bat hartzea, iluntze aldera alegia. Jendeak azkenerako uzten baititu erosketak. Egiatan ez naizela adar jotzen hari, nik neuk egin nuen hori, baina azken ohartxo bat: denboraz justu bazabiltza hobe zeure burua arriskuan jarri eta galdetzea. Zorte pixka batekin Gasteiztar horrek begietara begiratuko zaitu eta "A mi hablame en cristiano" esango dizu. Momentu hori bikaina da, arrapaladan zure galdera egiteko. ZORTE ON!

----------
Permalink 18:18:04, Atalak: Literatura oro har  

VSTE ÇUTEN

BERCE GENDEC VSTE ÇUTEN

ECIN SCRIBA ÇAITEYEN

ORAY DUTE PHOROGATU

ENGANATU CIRELA.

HEUSCARA

IALGUI ADI MUNDURA.

                            Bernart Etxepare

----------

Praxene blog

Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten. ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more ____________________________________ Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution