Artxiboak: Abendua 2007

2007-12-19

Permalink 17:19:01, Atalak: Argazkiak  

Animalien sena

----------

2007-12-12

Permalink 21:51:39, Atalak: Kexa-kezka  

Etorkina al naiz?

ETORKINA AL NAIZ?

           Neure buruari maiz egiten diodan galdera da hauxe: etorkina al naiz? Egia esan, nire nortasun agiri legalean ez du horrelakorik esaten, Donostian jaioa naizela, Espainiar nazionalitatea dudala eta beste horrenbeste datu ageri dira. Baina, aitortu beharra dut, askotan ez naizela bertakoa sentitzen, ez didatelako nire ama-hizkuntza eta bertako hizkuntza den Euskara erabiltzen uzten. Eta  ez debekatua dudalako, baizik eta erabat oztopoak jartzen dizkidatelako hizkuntza hau erabiltzeko garaian.

Oztopo hauek askotarikoak dira, baina badaude oztopo batzuk ulergarriak direnak eta bertze batzuk justifika ezin daitezkeenak. Esaterako, euskal hiztunek, egunerokoan arruntak diren erosketak eta antzerakoak burutzerakoan, sarritan gaztelerara jo behar dugu. Hau ulergarria dela diot, jendeak Euskara bezalako hizkuntzekiko dituzten aurreiritziak ugariak direlako eta horrek, beste hainbat arrazoirekin batera, bultzatzen du Euskara bezalako hizkuntzak ikasteko grina ez izatea. Aurreiritzi asko daude eta denak ezin idatzi, tesi bat  egiteko lain ematen baitu, baina adibide bat jartzearren, honatx hitzez hitz, PP-ko politikoa den Manuel Fraga Iribarnek esandakoa, telebistan egin zioten elkarrizketa batean:

“...la normalización del Euskera, tiene sus dificultades. El procedimiento del que hay, los procedimientos el el, la euskaldunización, pues es muy simpático etc. Pero no será posible convertirlo en lengua de uso diario, pues es imposible construir toda la tecnología actual con un idioma prehistórico porque, la palabra básica es Haitz, que significa piedra, por lo demás eee... y digo esto porque yo respeto el Euskera que, es una lengua maravillosa, pero luego ya...”

            Hitz gutxitan, Fragak esan zuen, Euskara, hizkuntza prehistoriko bat dela eta ondorioz, gaur egungoan Euskararen normalkuntza zaila dela, teknologiarekin zerikusia duten hitzak sortzeko gai ez delako.

Esanak esan, ez ditut hitz hauek gehiago komentatuko, benetan merezi ez duelako. Soilik gogorarazi, Fragak ez dakiela euskaraz, hots, ondorio horietara iristeko inongo jakintzarik ez duela.

            Baina ene aburuz, justifika ezina den oztopo bakarra ez da jende arruntaren edo politikarien jarrera ez-jakina, baizik eta, gobernu erakundeek Euskararekiko duten jarrera. Batetik, inor ez da behar bezala arduratzen,  gazteleratik euskararako (edo alderantziz) itzulpenak ea ondo egiten diren edo ez ziurtatzen. Batzuetan, itzulpenik ez da egoten, eta itzulpenak egonda ere, hiztun arruntak ulertzen eta erabiltzen ez dituen hitzak ipintzen dituzte, ondorioz, euskaldunak euskaraz irakurri nahi duenean, gerora, gazteleraz dagoena irakurri behar du, esan nahi dena benetan ulertzeko.

Bestalde, jakinaren gainean nago, Euskal gobernua bere funtzionarioak hezteko saialdian dagoela, baina noizko? Noiz arte jarraitu behar dut funtzionarioekin gazteleraz mintzatzen, euskaraz ez dakitelako? Gogoratu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoan, bi hizkuntzak direla ofizialak, beraz, nahiz eta gaztelera ezagutzera behartua egon, euskaraz jarduteko eskubide osoa ere badut (Espainiar konstituzioaren arabera). Hala eta guztiz ere, hau ez da betetzen. Nire eskubideak urratzen direla ikusten dut, nire etxean bertan, eta ezeroso sentitzen naiz bigarren hizkuntza batean hitz egiten, horrek komunikazioa mugatzen didalako.

18 urte ditut, eta Gasteizera etorri naizenean hasi naiz gaztelera hitz egiten. Pozik nago, beste hizkuntza batean, hitz egiteko garaian, gero eta arintasun gehiago dudalako. Baina nire tristezia handiagoa da, Euskarak jasotzen dituen eremuak horren urriak direla ikustean, eta ez gai ez delako, “batzuek” pentsatzen duten moduan. Baizik eta, Euskara gutxiago dela pentsatuz, baztertu egiten dutelako. Eta honela, euskal hiztunak direnak  ere bai. Horregatik sentitzen naiz etorkina nire etxean, nahiz eta bertakoa izan. Ateak ixten dizkidate edonon, nire benetako izaera erakusten badut.

----------

Praxene blog

Ez zekiten ezinezkoa zela eta burutu egin zuten. ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more ____________________________________ Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.
Permissions beyond the scope of this license may be available at http://www.blogari.net/praxene.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution