2007-11-16
Aurtengo bigarren albistea duzue hau, eta gainera albisterik ez. Lana gainezka dut eta idazteko denbora ere falta zait. Ez dakit norbaitek nire bloga irakurtzen duen ala ez baina ez dit axola, niretzako egiten baitut. Baditut manualtxo batzuk hemen zintzilik jartzeko baina oraindik itxurazkoak ez direnez ez ditut jarriko. Linux-ekin zerikusia izango dute eta norbait ni hartutako lanarekin bere arazoak edo kezkak konpontzen baditu ondo eta bestela hor egongo dira. Argitaratu dudan aurrenekoa urruneko mahia nola aktibatu Linuxen izango da, badakit hau erraza dela askorentzat baina manualtxoa Linux-en hasi berrienentzat izango da. Beno hemendik lasterrera argitaratzea espero dut.