Artxiboak: Maiatza 2007

UbuntuStudio deskargatzeko prest.

2007-05-16
  Ubuntu nStudio   
    Jende asko itxaroten zegoen Ubuntuko bertsioa jaisteko prest daukagu dagoeneko. Bideoak, musikarekin lana egin, argazki muntaiak egin, etab orain oso erraza daukazu UbuntuStudiorekin. Beharbada zaila egingo zaizu Windows-etik Ubuntu-ra salto egitea baina horrela ez duzu software garestia erosi beharrik dena distribuzio honetan bateratuta daukazu. Gainera berrikuntzak ateratzen diren heinean egunerapenak bezala instalatzeko aukera duzu. Ez pentsatu gehiago eta saiatu sistema aske honetan lan egiten, beharbada windows-en dauden programak beharko dituzu baina makina birtual batekin nahikoa daukazu. 

      UbuntuStudio jaisteko egin klick hemen.

Open Office Euskeraz

2007-05-09
    Denbora asko itxaroten egon ondoren Open Office atera da Euskaraz, Windows eta Linux sistema eragileentzako euskaratuta dago. Open Office-ko 2.2.0 bertsioa da baina aurrekoarekin alderatuta ez dauka desberdintasun nabarmenik. Instalatzeko argibideak oso errazak dira baina aurretik Open Office instalatuta badaukazu desinstalatu beharra dago. Behar bada hemendik aurrera software euskaratuan eta askean lan egiteko aukera izango dugu beti. Open Office-kin egindako lana bertsio berritako balioko du? Nire ustez horrela izan beharko luke eta espero dut horrela izatea.

    Eskerrik asko lan hau egin dutenei garrantzitsua da Euskara bizitzako arlo guztietan erabiltzea baita softwarean ere.

Begirada elkarbanatua

2007-05-08
  José Manuel Bielsaren argazki erakusketa dago Kutxa Boulevard aretoan. Argazkilari kataluniarra dugu José Manuel Bielsa baina duela urte dezente Donostian bere argazki-estudioa ireki zuen. Orain bere argazkien bilduma txiki bat ikus dezakegu. Argazkilariaren ikuspegia ikusteko aukera duzu. Oso argazki interesgarriak daude batez ere eta nire ustetan "Club Nautico" ondoan dagoen arrapalarena eta Oteizaren erretratuarena, baina, hau beti bezala gustuen arabera izango da.

    Animatu nahi zaituztet erakusketa hau ikustera merezi du eta.

Laster-markak kudeatu

2007-05-04
    Ziur aski guztioi gertatu zaigun bezala zure laster-markak galdu dituzu noizbait, orain hori gertatzea ez baduzu nahi erraza daukazu, Firefox nabigatzailearentzako pluging txiki bat instalatu eta listo.
    Foxmarks izeneko programatxo txiki hau zure laster-marka guztiak zerbitzari batean gordeta izango ditu eta edozein momentuan eta edozein lekutan deskargatu eta ikusteko aukera emango dizu.
    Beraz, zergatik galdu gustukoen dituzun laster-markak? Oso erraza da erabilpena baina arazorik eduki ezkero hemen naukazue zuen galderak erantzuteko prest.

2,4Ghz-ko Mundua. WIFI seinaleak ikusteko kamara.

2007-05-02

    WiFi Camera Obscura wifi (2.4 GHz) frekuentziaren mundua ikusteko proiektua da. Frekuentzia ikusteko kamara bat egiten ari dira, infragorrizko argazkiak egiten diren bezala kamara honekin wifi sarak nola hedatuta dauden ikusteko aukera emango digu. WIFI antena bat, Asus router bat Linux sistema eragile bat eta software bat seinaleak argazkitan bihurtuko duena.

Jakintzak ez du lekurik okupatzen.

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution