Adituen arabera ozono maila handiko guneetan osasunarekin loturiko hainbat eritasun sorraraz daitezke –analisi serioak egin ez badira ere-, hala nola:
1.Inguruko lagunen sudur-mukosak kaltetzen dira, eta urte batzuen ostean usaimenaren gaitasuna zeharo murriztuta gelditzen da.
2.Arnas egiteko edota arnasketa sistemarekin arazorik dutenek txarrera egiteko joera agertu dute –asmatikoek, esate baterako-, albeolo eta bronkioloei kalte egiten dielako. Hortaz, eztula eta bularreko mina ere ekar dezake.
3.Biriken ehunak kaltetzearen kaltetzeaz minbiziari bide ematea ahalbidetzen du kasu anitzetan.
4.Landareria erretzen du: bai zuhaitzak, bai landareak, bai nekazaritzarako landatutakoak; izaera arras korrosiboa duelako izaki horientzat.
Beragatik ez dago ihes egiterik, atmosferan baitago –onuragarria da behar den neurrian, gainera-, eta erakundeek egindako neurketen arabera jokatu behar da, hots, AKI (airearen kalitate indizea) neurketaren arabera. Honen unitateak honela irakurri behar dira: 0-50=ona; 51-100=ertaina; 101-150=arriskutsua birikietako arazoak dituztenentzat; 151-200=kutsakorra; 201-300=oso kutsakorra. 100etik gora etxean geratzea gomendatzen da, baita kaleko kirola ekiditea ere, bereziki goizalde eta arrastietan (gehiago udaldietan).
Bestalde ozonoaren mailak murriz daitezke honako praktikei jarraituz: autoa ekidin; gasolinaz dabilen makinak itzali; parrillak alde batera utzi; ez surik piztu kanpoan; ez alferrik galdu gailuen energia; eta margo ekologikoak erabili. Halere neurri hauek guztiak ez dute eraginik izango inguraldeko industriek beren horretan badarraite.
Datu zientifikoak alde batera utzita bitxia da, oso, izatez kutsadura gutxiengo guneetan ozono kontzentrazio gehien topatzea. Hiri handietan mailak askoz murritzagoak dira, paradoxikoki, beraien ozono emisioak kostaldera mugitu direla ondoriozta daitekeelarik soilik.
Berriz ere, politikari eta kutsaduraren inguruan erantzukizunik dutenei eskatu behar zaizkie konponbideak, udaldiko goizaren batean herri oso bat hilik esnatuko balitz ere.