Mezua: Esapideak 2

Esapideak 2

2007-01-11
   1. Hasi eta akabo/buka esan zuen (segidan, gelditu barik, hasieratik bukaeraraino, de cabo a rabo)
   2. Gramatikaren hasi-masiak jakitea garrantzitsua da (oinarriak).
   3. Olgetan-benetan esan dio, antza (erdi txantxetan erdi serio).
   4. Mutuaren alegia egin zuen (plantak).
   5. Aitaren balde da (aitaren itxura du).
   6. Nire bando dagoenari lagunduko diot (nire alde).
   7. Bata bestearen bete dira (berdinak dira).
      Ni zure bete naiz.
   8. Eguraldiaren despit, hondartzara joango naiz (eguraldia gorabehera).
   9. Amaren eskuko da/dago (amaren erantzukizunpean).
  10. Nik Leireren juzguan egin nuen (beraz susmoa izan nuen).

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)