Artxiboak: Urtarrila 2007

Esapideak 3

2007-01-15
1.    Azkena, ipur tximela!
2.    Ahotik atera dit hitza (ahotik kendu).
3.    Ostiralean jaio (ergela izan).
4.    Itolarrian ibili (asko hitz egin).
5.    Azkeneko mamu gorria izan (hutsaren hurrena).
6.    Goseak ebakita egon (tripa zorriak izan).
7.    Auzoko ateak ixtera joan (besteen aferetan sartu).
8.    Betiko kaka zaharrari eragin (ika-mikan jardun).
9.    Fusila garbitu (idiarena jo).
10.  Zeruak eta lurrak ikusi (asko pairatu).

Euskararen garbitasuna

2007-01-13
Euskara garbia da, garbia oso. Gaztelerarekin alderatuz, are garbiagoa. Ondorio horretara heltzeko bi hizkuntzen antzeko testuei begiratzea baino ez dago. Askotan, testu zientifiko zein administraziokoei begiratzen diet eta gazteleraz kostata uler daitezke egitura asko. Nominalizazioak izango? Latinetik eratorritako hitz bihurri horiek? Auskalo!

Ordea, antzekoak euskaraz irakurrita zalantzarako paradarik ez ohi da izaten. Are gehiago, irakurketa gozoagoa gertatzen ohi da, gertatu. Euskararen gozotasuna!

Beraz, saia gaitezen euskara jatorra, jasoa eta ulerterraza idazten. Baina kontuz! Erne erdarakadei! Hori ez baita euskara herrikoia, eta are gutxiago jatorra!

Esapideak 2

2007-01-11
   1. Hasi eta akabo/buka esan zuen (segidan, gelditu barik, hasieratik bukaeraraino, de cabo a rabo)
   2. Gramatikaren hasi-masiak jakitea garrantzitsua da (oinarriak).
   3. Olgetan-benetan esan dio, antza (erdi txantxetan erdi serio).
   4. Mutuaren alegia egin zuen (plantak).
   5. Aitaren balde da (aitaren itxura du).
   6. Nire bando dagoenari lagunduko diot (nire alde).
   7. Bata bestearen bete dira (berdinak dira).
      Ni zure bete naiz.
   8. Eguraldiaren despit, hondartzara joango naiz (eguraldia gorabehera).
   9. Amaren eskuko da/dago (amaren erantzukizunpean).
  10. Nik Leireren juzguan egin nuen (beraz susmoa izan nuen).

Gmail katalanez dago... eta euskaraz, noiz?

2007-01-10
Hauek dira Gmail sistemaren hizkuntzak:

"Arabic, Bulgarian, Catalan, Croatian, Czech, Danish, Dutch, Estonian, Finnish, French, German, Greek, Hebrew, Hindi, Hungarian, Icelandic, Indonesian, Italian, Japanese, Korean, Latvian, Lithuanian, Polish, Portuguese, Romanian, Russian, Serbian, Simplified Chinese, Slovak, Slovenian, Spanish, Swedish, Tagalog, Thai, Traditional Chinese, Turkish, UK English, US English, Ukrainian, or Vietnamese."

Iturria: http://mail.google.com/support/bin/answer.py?answer=17091&topic=1507

NOIZ EUSKARAZ?

Beste esteka honetan: https://services.google.com/inquiry/gmail_translate "vasco" hizkuntza agertzen zen... Ordea, orain, desagertu egin da.

Eska diezaiegun guztion artean. Bidali postak gmail sistemaren arduradunei euskararen presentzia berma dadin!

Esapideak 1

2007-01-10
   1. Ontza-putza baino harroagoa da.
   2. Kaka-zulo beretik egin dute bi horiek (ados jarri).
   3. Hortzak ahoan zegoen (oso haserre).
   4. Hortzekin sortu da hori (zorionekoa da).
   5. Hezur berritu zaigu Ane (haurdundu).
   6. Esanetik irten zarenez ez dut konfiantzarik izango zuregan (hitza jan).
   7. Lepoa gogortuta du horrek (hortzak berdinduta).
   8. Morroia beti kukurruku egiten (aginduak ematen).
   9. Bere arimak egin du (hil da).
  10. Kuku jo du, giza gaixoak (galdutzat eman).

Euskararen kalitatea

2007-01-10
Ez dakit haserre egon beharko nukenentz. Esapide jatorrak, hiztegia jasoa eta arbasoen atsotitzak erabiltzen ez didate uzten. Beno, utzi bai, baina komenigarria ez dela esan didate, euskararen ulergarritasunaren onerako, antza.

Bai, noski, euskarak ulergarria izan behar du, baina nonoiz egitura berriekin zipriztindu beharko ditugu gure esaldiak, ezta? Eta ez hori bakarrik, ikastola eta ikastetxeetan hiztegi aberatsagoren alde egin beharko lukete, egin.

Azken finean ulergarritasuna euskararen pobreziaren parekoa bada: latza gure ama hizkuntzarentzat! Begira bestela zer ari zaion gertatzen inperioko hizkuntzari ingelesaren eraginez: spanglisha ez omen diote deitzen!

Badakit, jakin, jende askori bortz axola zaiola zer ezberdintasun dagoen beribil, kotxe eta auto hitzen artean, eta kotxe besterik ez duela erabiltzen (txarto, ordea, autoari erreferentzia egiteko). Baina, nire aburu apalean, euskarak hori baino gehiago merezi du. Laborategiko hizkuntz lanabesak? Baita zera ere!

"Hori ez da euskara", "hori ez da erabiltzen", "zer arraio da hori, bada?", "herriko euskararekin nahikoa dugu", "-ie- azkenean jarrita badut hiztegia osatuta gazteleratik jasotakoekin", "egunen batean emango dut izena euskaltegian"... eta abar eta abar.

Erantzuna horrelakoei?

GEROA, ALFERRAREN LELOA. JAI, JAI, JAI! ALFERRA BETI ALAI. ALFERRA: LEHENA JATERA, AZKENA LANERA. ALFERRAK BETI ASTI EDERRA. ALFERRAREN BEKATUA, LAN EGIN BARIK NEKATUTA. ASTEAK BALIRA JAI, HORI ALFERRAK NAHI. GEROA, ALFERRAREN LELOA. GIZON ALFER ETA ORDIA, BERA ETA BESTEEN ONDAGARRIA.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Andonitxo

Pottoki Aita

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution