2013-05-20

Permalink 14:54:46, Bloga: orobiogoitia , Atalak: PRENTSA

DOMEKAN IBILALDIRA JOATEKO PREST!!

Maiatzaren 26an Portugaleten ospatuko dute Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia. Ibaizabal ikastolak autobusa jarriko du bertara joateko. Izena emateko aukera helbide elektroniko hauen bidez eman daiteke( idazkaritza@ibaizabalikastola.org.) edo telefono zenbaki honetara deitu(94 621 58 77) tiketa 7euro balio ditu eta goizeko 9:15etatik -19:30etara iraungo du.
----------
Permalink 14:51:08, Bloga: orobiogoitia , Atalak: PRENTSA

“EL GRAN GATSBY”

Bihar, maiatzak 21, arratsaldeko zortzietan, Durangoko Zugaza zineman “El gran Gatsby” filma egongo da. Protagonista Leonardo DiCaprio da eta zuzendaria Baz Luhrmann.

 Gatsby gizon misteriotsua da eta oso aberatsa. Jendeak pentsatzen du bera gizon berekoia dela baina berdin-berdin, bere festetara joaten dira.

 gatsby
----------
Permalink 14:44:13, Bloga: orobiogoitia , Atalak: PRENTSA

ZARAGOZA- ATHLETIC

Athletic-ek atzo Romareda futbol zelaian, Athletic-ek irabazi egin zion Zaragozari 1-2. Zaragoza irabazten hasi zen Elder Postigaren golarekin baina azkeneko minututan Athletic-ek Zaragozari bi gol sartu zizkion, lehena Llorentek eta bigarrena Ibai Gomezek.
----------
Permalink 14:41:02, Bloga: orobiogoitia , Atalak: PRENTSA

IKASLE BERRIAK BISITAN

Oraingo eguaztenean, maiatzak 22an, Zaldibar, Otxandio eta Iurretako 6.mailako ikasleak gure institutura bisitan etorriko dira. Lehenengo mailan dauden ikasleek institutua erakutsiko diete. Gelak non dauden eta zein solairutan dauden azalduko diete. 1.mailakoek lehenengo bi orduak kenduta ez dute klaserik edukiko egun osoan. Bazkaldu ondoren polikiroldegian joko batzuk egongo dira ikasle berrientzako.
----------
Permalink 14:35:38, Bloga: orobiogoitia , Atalak: PRENTSA

DINAMARKA IRABAZLEA

2013ko Maiatzaren 18an Suedian zelebratu zen Eurovision festibalean Dinamarkak irabazi zuen neskatila polit batekin eta gainera gogokoena. Bigarrena Ukraina geratu zen 2,43metro neurtzen zueneko mutil batekin eta Espainia, aldiz, azken aurrekoa geratu zen klasifikazioan El sueño de morfeo taldearekin
----------

<< Aurreko orrialdea :: Hurrengo orrialdea >>

Blogari.net planeta

Blog guztien informazioa blog bakar batean.
Blogari planetan bilaketak egiteko firefox gehigarria eskuratu:

Bilaketa

blogarin bilaketak egiteko firefox gehigarria
blogariko tresna barra instalatu

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Kudeaketa

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution