Joan zen zapatuan azaldu zituzten aurtengo helburu eta zereginak. Herritarrek lepo bete zuten Zelaieta Zentroko auditoriuma eta aurkezpenean herriko jende ezagun askoren laguntza izan zuten.
Joan zen larunbatean Zornotzako Gure Esku Dago herri dinamikak 2015. urterako ekimenak aurkeztu zituen Zornotzan, Zelaieta Zentroan.
Aurtengo helburua ezberdinen arteko borondatea jostea da. Horretarako, oihal zatiak pertsonalizatu, josi eta hautestontzi erraldoi bat egingo da, ekainaren 20an herrialde bakoitzak bere hiriburuan erakutsiko duena. Zapatuan bertan, aukera egon zen oihal zatiak hartu eta pertsonalizatzeko.