2008-07-20

Permalink 17:32:29, Bloga: issabella , Atalak: issabella gogoetak

Oporrekin ametsetan 1 (argazkiak)


Laster oporretan goaz...
Hasi gara gauzak prestatzen, hegazkin txartelak, hotelak, ikusiko duguna zehaztu...mmmmmmm  
Gogo handia daukat....

Abuztuak 6ean  hegazkina hartu, Parisen transborodoa egin eta abuztuak 7an Tokyora helduko gara.... Abuztuak 11 trena hartu eta Kyoto aldera mugituko gara. Orain bertan zer  egingo dugun prestatzen ari gara (Senso-ji, Nakamise-Dori, Akihabara, Yasaka Jinja...)

Eta honetan nagoela aurreko urteetan egindako bidaiak gogoratzen hasi naiz, Capadocia eta Estambul, Praga, Roma, Paris...


Gogoratzen... gogoratzen....


mmmmmm..... aaaaaaaaaaaaaaaaaaa..... zzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz.....



Orrialdeak: 1 2

----------
Permalink 17:18:51, Bloga: semerimendi , Atalak: semerimendi

Trasmisioa

Edurne, Mirentxu eta Olatz Upoko erromiatik jaistenupoko erromeriaupoko erromeria mezaZaratamoko txistulariak Upoko erromerian

Benetan ez dakit nondik datorkidan uztaileko 3. igandean Upoko basaelizako erromeriara joateko ohitura edo tradizioa. Etxean aita Zeberiokoa dut eta ama Zaratamokoa, eta haiek beti aipatu izan didate Upoko erromeria. Aipatu bai, baina ez diet hara joateko ohiturarik antzeman . Jaio nintzen baserrian, berriz, bai, zaletasuna eta tradizioa izan dute Upoko erromeriara joateko. Hortik, beharbada, datorkit niri ere zaletasuna?

Gaur, uztaileko 3. igandea eta eguraldi ona izan izan ez arren, nik dudan ohiturari jarraiki, bertaratu naiz. Eta niretzat horren garrantzitsua den erromeriara joateko tradizioa nire ondorengoei trasmititu nahian edo, alabak nirekin eraman ditut. Jaio zirenetik ia urtero egin dudan moduan, Upora eraman ditut. Hainbeste aukera eskaintzen digun gaur egungo gizartean, berriz, zail ikusten dut guretzat hain garrantzitsuak diren ohiturak ondorengoei trasmititzea.

Upoko erromeria Zaratamo eta Zeberio herrien artean antolatzen den erromeria da. Urte bakoitietan Zeberiok eta bikoitietan Zaratamok antolatu behar izaten ditu. Tradizioari lotuz gero urte batean Zeberiori (elizari, herritarrei???, udalari???????) egokitzen zaio antolatzea eta hurrengo urtean Zaratamori (elizari, herritarrei??, udalari?????????). Aurten, urte bikoitia izanik Zaratamori egokitu zaio. Meza ematera Zaratamoko abadea joan da. Antolatzen inor ez da ibili. Hala edo hola Zaratamoko herritar batzuk (ganaderuek) txoszna modukoa antolatu dute, eta herriko betikook baino ez gara joan. Zaratamoko beste herritar batzuk jaia alaitu beharrean edo, txistuak eta musika jarri dute. Eta Udalak? Lanrroverra eta erositako trikitrixa moduko talde bat baino ez du jarri. Punto. Gainera, eguraldiak ez du lagundu.

Zeberiori egokitzen zaionean berdin antzera, herritarren aldetik oraindino parte hartze eskasagorekin.

Baldintza horietan, nola demontre trasmititu diezaieket nire alabei, Upoko erromeriari diodan atxikimendua? Zelan trasmititu nire alabei zein garrantzitsua den niretzat Upoko erromeriak duen esanahia?
----------
----------
Permalink 12:19:52, Bloga: julen , Atalak: julen, erausian

piboteak

Karneta atera berritan, nahiko lan izaten genuen aintzineko kotxearekiko distantzia gordetzen kontu ematearekin. Geroxigo puntukako karneta zela eta radarrak jartzen hasi zirela eta errepide bazterretara begira gidatzen ikasi genuen. 

 

Orain, gainean bezalako irudi bat noiz agertuko adi egoten ikasi behar izan dut. eztakit Euskal herri osoa obretan dagon, edo kasualidadez ni ibiltzen naizen lekutan bakarrik dauden obrak, baina ia seinaleei, Stop-ei, eta batez ere piboteei mania hartzen hasia nago. Orainik uda hontan eztut , karrila mozten duten pibote koadrilarik gabeko bidairik egin A8an edo N-1ean barrena, azken kasua atzokoa; Pasaian irten behar izan nuen A8a itxita omen zela eta errepide zaharretik irunera iritsi ta ttak! han ere piboteak, desbioa,moteltzeko seinaleak...

Azkenean igual onena Oiartzundik Aritxulegin barna etortzea izanen dela sinesten hasia nago. ala, ongi segi!

----------
Permalink 11:31:54, Bloga: sosmuxika , Atalak: sosmuxika

José Luis Bilbao confía en que "el traslado de Inama vaya adelante"

DEIA (2008-07-20)

Jon Gómez

El diputado general apuntó por primera vez el cambio de ubicación de la maderera.
Desde hace bastante tiempo se viene especulando con que será reubicada en el futuro polígono industrial de Muxika

LUMO. El diputado general de Bizkaia, José Luis Bilbao, desveló ayer en el transcurso del acto de celebración del centenario del batzoki de Gernika-Lumo su "esperanza" de que el "traslado de la empresa maderera Finsa-Inama, afincada en Muxika, vaya para adelante".

Es la primera vez que desde la Diputación Foral de Bizkaia hacen referencia al cambio de ubicación de la maderera Finsa-Inama, que el pasado mes de mayo recibió un informe favorable del Patronato de Urdaibai a la modificación de las normas subsidiarias del sector SAU-Astelarra, que posibilitaría la ampliación de la empresa. Para ello la firma debía adoptar medidas correctoras para la obtención de una resolución favorable definitiva de la Autorización Ambiental Integrada del Gobierno vasco al figurar entre las 300 empresas más contaminantes de Euskadi, porfiaba desde hace seis años por la modificación urbanística. El cambio permitiría a Inama triplicar el espacio que ocupa en la actualidad, pasando casi hasta las 17 hectáreas.

El anuncio de José Luis Bilbao no especificaba si el hipotético traslado conllevaría la salida de la empresa de la comarca, aunque desde hace bastantes meses se apunta al polígono comarcal de Muxika como su posible ubicación futura. Así lo afirmaban también desde el departamento de Medio Ambiente, "como único modo de garantizar el desarrollo económico y el respeto a un enclave natural protegido".

En el mitin celebrado en el auditorio Elai-Alai de Gernika, el diputado general remarcó "la necesidad de impulsar económicamente la comarca de Busturialdea, sobre todo con el proyecto del parque empresarial de Muxika". A su vez, Bilbao apuntó como objetivo de la Diputación para los próximos cinco o seis años, "viabilizar y poner en marcha ese parque empresarial de Muxika, fundamental para el desarrollo de esta zona -en referencia a Busturialdea"- y donde previsiblemente podría tener cabida Finsa-Inama.

Inama maietzean9">Argazkia: SOS MUXIKA
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Blogari.net planeta

Blog guztien informazioa blog bakar batean.
Blogari planetan bilaketak egiteko firefox gehigarria eskuratu:

Bilaketa

blogarin bilaketak egiteko firefox gehigarria
blogariko tresna barra instalatu

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution