
Argazkian agertzen den neska ni naiz, Laura dut izena eta Barakaldon jaio nintzen orain dela 21 urte. Nire urtebetetzea urtarrikaren 23 an da hain zuzen ere.
Gurasoekin eta ahizparekin bizi naiz eta nire txakurrarekin ere. Familiako beste partaide gisa hartuta dago.
Gehien gustatzen zaidana margoztea da, koadro ugari egin ditut. Hurrengo hilabetean erakustaldi bat egingo dut Barakaldon nire koadroekin. Gonbidatzen zaituztet etortzeko!!!
Baina, nire mutilarekin egotea ere asko gustatzen zait, ezagutu nahi duzue? Segi irakurtzen...
Argazki honetan agertzen dena nire mutila da, Imanol du izena eta poz-pozik gaude,polita da, ezta??
Argazki honetan nire herrian geunden egun batzuk pasatzen.
Zer moduz igaro dituzue oporrak? Nik primeran, Argazki hau udan aterarata dago, abuztuan. Udako egunik onena izan zen...zer kontatuko dizuet...!!
Salamankan zegoen taberna batean egin ziguten argazkia gure lagun batzuk!!!
Eta hemen agertzen dira nire lagunak, haietariko batzuk bakarrik zeren eta asko gara. Haiekin oporretako momenturik dibertigarrienak pasatu ditut...
Argazkian nire ahizpa Idoia agertzen da, badakizue nor den???
Hauxe da lurreko lekurik zoragarrienetariko bat, Albacete
probintzian dago. Herria "Alcalá del Júcar" deitzen da. Herri txikia izan arren oso polita da. Etxeak argazkian ikusten diren bezala harrien barruan eginak daude.Herriaren goialdean gaztelua aurkitzen da.
Noizbehinka Albacetera joaten baldin bazerete joan zaiztezte herri honetara. Ziur nago zuen gustokoa izango dela.
PRAKTIKEI BURUZ HITZ EGITEN:
Praktiketan egon nintzenean gauza asko ikasi nituen. Oso momentu onak bizi nituen umeekin eta irakaslearekin eta zuek jakitea nahi dut.
Umeekin egin nituen gauzen artean olerki bat lantzea izan zen eta olerki hau zuek ezagutzea gustatuko litzaidake. Niretzat oso olerki polita da umeekin landu nuelako. Umeek oso ondo pasatu zuten olerki honekin eta nik haiekin, beraz, espazio honetan hutsune edo nolabait leku bat edukitzea merezi duela pentsatzen dut.
OLERKIA
Neguan lo egiten du izadiak
ametsetan egoten dira
sugandila eta inurriak
zuhaitzak orririk gabe
eta mutu txoriak.
Baina elurrak urtzen direnean
eguzkiarekin kilimak eginez
izadia esnatzen du Udaberriak.
Orduan jaiotzen dira
zuhaitzetan orriak,
orduan egiten du bere habia
"txip-txop" txantxangorriak.
Beharbada ez zaizue gustatu baina niretzat garrantzitsua zen espazio honetan sartzea oroimen oso onak ekartzen zaizkidalako.
Mila esker irakurtzeagatik!!!
Muxu asko denontzat...!!!aaaaaaaaaaaaagurrrrrrr!!!!!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...