PRAKTIKETAN EGIN NUENA

2006-09-11

 

laura

Argazkian agertzen den neska ni naiz, Laura dut izena eta Barakaldon jaio nintzen orain dela 21 urte. Nire urtebetetzea urtarrikaren 23 an da hain zuzen ere.

Gurasoekin eta ahizparekin bizi naiz eta nire txakurrarekin ere. Familiako beste partaide gisa hartuta dago.

Gehien gustatzen zaidana margoztea da, koadro ugari egin ditut. Hurrengo hilabetean erakustaldi bat egingo dut Barakaldon nire koadroekin. Gonbidatzen zaituztet etortzeko!!!

Baina, nire mutilarekin egotea ere asko gustatzen zait, ezagutu nahi duzue? Segi irakurtzen...

manu

Argazki honetan agertzen dena nire mutila da, Imanol du izena eta poz-pozik gaude,polita da, ezta??

Argazki honetan nire herrian geunden egun batzuk pasatzen.

 

mnu2 

Zer moduz igaro dituzue oporrak? Nik primeran, Argazki hau udan aterarata dago, abuztuan. Udako egunik onena izan zen...zer kontatuko dizuet...!!

Salamankan zegoen taberna batean egin ziguten argazkia gure lagun batzuk!!!

lagunak

Eta hemen agertzen dira nire lagunak, haietariko batzuk bakarrik zeren eta asko gara. Haiekin oporretako momenturik dibertigarrienak pasatu ditut...

Argazkian nire ahizpa Idoia agertzen da, badakizue nor den???

 

 paisaje

Hauxe da lurreko lekurik zoragarrienetariko bat, Albacete

probintzian dago. Herria "Alcalá del Júcar" deitzen da. Herri txikia izan arren oso polita da. Etxeak argazkian ikusten diren bezala harrien barruan eginak daude.Herriaren goialdean gaztelua aurkitzen da.

Noizbehinka Albacetera joaten baldin bazerete joan zaiztezte herri honetara. Ziur nago zuen gustokoa izango dela. 

 

PRAKTIKEI BURUZ HITZ EGITEN:

Praktiketan egon nintzenean gauza asko ikasi nituen. Oso momentu onak bizi nituen umeekin eta irakaslearekin eta zuek jakitea nahi dut.

Umeekin egin nituen gauzen artean olerki bat lantzea izan zen eta olerki hau zuek ezagutzea gustatuko litzaidake. Niretzat oso olerki polita da umeekin landu nuelako. Umeek oso ondo pasatu zuten olerki honekin eta nik haiekin, beraz, espazio honetan hutsune edo nolabait leku bat edukitzea merezi duela pentsatzen dut.

 

OLERKIA

Neguan lo egiten du izadiak

ametsetan egoten dira

sugandila eta inurriak

zuhaitzak orririk gabe

eta mutu txoriak.

Baina elurrak urtzen direnean

eguzkiarekin kilimak eginez

izadia esnatzen du Udaberriak.

Orduan jaiotzen dira

zuhaitzetan orriak,

orduan egiten du bere habia

"txip-txop" txantxangorriak.

Beharbada ez zaizue gustatu baina niretzat garrantzitsua zen espazio honetan sartzea oroimen oso onak ekartzen zaizkidalako.

Mila esker irakurtzeagatik!!!

Muxu asko denontzat...!!!aaaaaaaaaaaaagurrrrrrr!!!!!

OLERKIAK

2006-09-11

Askotan pentsatzen dut olerki bi hauek bidaltzen duen mesuaz...Gustatuko litzaidake nire ikasleei olerki hauek irakurtzea haien sentimenduak berpisteko. Gaur egunn gertatzen diren egoerei berri egiten dio, zuek zer pentsatzen duzue?

Irakurri arretaz hurrengo olerkiak eta aber zer pentsatzen duzue:

ILOBA GALDEZKA:

Lurra ez da aspertzen

uda eta negu

guri janariak ematen.

Baina nik ez dut ulertzen

zergatik ari den munduan

jendea gosez hiltzen.

AITONAREN ERANTZUNA

Mundua gaizki antolatuta dagoelako

asko daukanak gehiago nahi duelako

diru gehiena armetan gastatzen delako

herri pobreak zapaldurik daudelako

gizonak gizona behar bezala

maite ez duelako

zEr IrUdItU zAIzUE? EspErO dUt zUEn gUstOkOA IzAtEA.

Zer gertatu zen Algortan????

2006-09-11

Badakizue zer gertatu zen orain dela egun batzuk Algortan...?Ba...ez badakizue irakurri hurrengo berria eta ziur nago zuen gustoko berria izango dela. Nik irakurri nuenean harrituta geratu nintzen eta egia esanez grazia handia egin zitzaidan, aber ze uste duzue zuek...!!

Agentes de Protección Civil del Ayuntamiento de Getxo, acompañados por personal del servivio de recogida de animales municipal, capturó en la calle Particular Club, en pleno centro de Las Arenas, una grulla gris. Varios vecinos alertaron sobre las nueve y media de la mañana a la policia local, tras observar que el pájaro de más de un metro de altura se paseaba tranquilamente por el centro yrbano.

Los vecinos observaban al animal a una prudente distancia, mientras que éste recorría la calle sin inmutarse. La captura fue fácil, los técnicos del servicio de recogida la acorralaron en un portal y la trasladaron al Centro de Recuperación de Animales Silvestres que la Diputación tiene en Gorliz, al tratarse de una especie´exótica procedente de hábitats de marisma.

Zer iruditu zaizue berria? Desberdina ezta? Berri polita da eta normalean dauden berriekin nahiko desberdina dela uste dut.

Beno, agur!!.ONDO PASA!!!

2006-09-11

web orri interesgarriak

2006-09-11

kaixo!!!zer moduz? Azterketak egiten zaudetela suposatzen dut edota ondo pasatzen, oporretan...Ni hemen nago, ikasten, bi azterketa egin behar ditudalako oraindik. Zuetariko edonor ni bezala badago hemen aipatuko ditut interesgarri iruditzen zaizkit web toki desberdinak, espero dut lagungarriak izatea:

  1. www.ehu.es  (web honetan Euskal Herriko unibertsitatei buruzko informazioa aurkitu ditzakezue).
  2. www.ehu.es/magisteriobi (Bigarren web honek gure unibertsitateko web orria da, hau da, Bilboko Irakasleen Unibertsitate eskola. Web hau zabaldu ondoren informazio interesgarria aurkitu daiteke, aukera askeko ikasgaiak, ordutegia, egutegia...).
  3. www.gestion.es/gaur: (Web honetan sartu behar zara zure notak ikusi nahi badituzu, geratzen zaizkizun kredituak jakiteko...Hemen publikazten dira notak, beraz, hilabete honetan azteketa baten bat egin baduzu eta nota jakiteko gogoak badituzu sar ezazu!!):
  4. www.zientzia.net:(Zientziak gustatzen bazaizkizu edo lanen baten bat egin behar baduzu sartu helbide honetan,lagungarria da).
  5. www.euskaltzaindia.org/Inicio e.htm:( Zalantzaren bat edukiz gero, Euskaltzaindiak argitaratu duen hiztegi batua aurkitu ditzakezu helbide honetan).
  6. www.ivap.es/eusk/admeusk/ae29z.pdf: (Zalantza handiak daude hemen bilduta:ortografiari, hiztegiari, morfologiari eta joskerari buruzko zalantza bilduma, hurrenkera alfabetikoan jasoak, azalpen labur eta ulergarri banarekin.Batzuetan adibide dituzte eta oso praktikoa dela irudizten zait.
  7. www.biblioteca.ehu.es/indice50.htm: (Euskal Herriko Unibertsitaeek zuk behar duzun liburua badutela jakiteko helbide honetan sar ezazu).
  8. http:bibliotecaforal.bizkaia.net/screens/mainmenu_baq.html:liuru konkretu bat behar baduzu eta zure unibertsitatean ez badago sartu helbide honetan).
  9. www.jakingunea.com/grafikoak/katalogoa.htm: Jakin pentsamendu eta kulturako aldizkaria da, kalitate hamdikoa. Heeroteka sailean azken aldizkarietako artikulu guztiak irakur daitezke; oraindik orain 1998-1999 urteetako zanbakiak daude kontsulatagai.
  10. www.eustat.es: Euskal Herriko Estatistika eta demografiari buruz  jakin nahi baduzu froga ezazu helbide honekin, lagungarria da.

 

 

 

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Bilaketa

Atalak


Estekak

    Artxiboak

    Blog hau sindikatu XML

    Zer da hau?

    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    free 
website stats program

    powered by
    b2evolution