2006-07-13

JULEN GABIRIA LARA

Biografiaren zenbait pasarte:

(Euskal Idazleen Elkarteko web gunetik hartuta:http://www.idazleak.org/idazleak.htm
Osoa irakurtzeko http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$NumFitxa=+++++++105&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODIKU

Galdakao, 1973.

Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da, eta itzultzailea da Labayru Ikastegian.

Nobela bi idatzi ditu: Connemara gure bihotzetan (Elkarlanean, 2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar, 2004), bai eta biografia bat ere: Iparragirre (Elkar, 2001).

Gainera, zenbait ipuin bildumatan hartu du parte: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).

Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik, eta biak daude bilduta Literatura Unibertsala saileko Peter Pan liburuan (Elkar-Alberdania, 2005). Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen, eta ipuin bi idatzi zituen Irakurle anbulanteak antzezlanerako.

Sariei begira jarrita, hauek dira aipagarrienak: Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa (1997 eta 1998), Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) Connemara gure bihotzetan nobelagatik, Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa (2000), Igartza Beka Han goitik itsasoa ikusten da nobelagatik (2002) eta Literatura Unibertsala Beka (2003) Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzultzeko.

Honez gain, Han goitik itsasoa ikusten da liburua izan zen 2004ko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria jaso du 2005ean.

Lan aipagarriak:

Han goitik itsasoa ikusten da. Elkarlanean, 2004.
Nobela
Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira.

Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea… Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak.

Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.

http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.01238&saila=artikulua&bilduma=LITE&hizkuntza=0

Zati bat irakurtzeko:

http://bbk.armiarma.com/linterna/narra013.htm

Liburuaren aurrerapena Berria-n (2004-03-14)

Idazleen Elakartearen web gubean: http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$NumFitxa=+++++++105&$Hitza=&$Inicio=&$HIZKUNTZA=&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODILG


Aipamenak

Argia (2004-03-28): http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1937&21654

Berria (2004-03-18)

Deia (2004-03-18)

Deia Ortzadar (2004-03-23)

Diario de Noticias (2004-03-23)

Diario Vasco (2004-03-22)

Gara (2004-03-18): http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=gara_hangoitik_2004-03-18.htm

Kritikak:

Iturri nagusia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm

HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA. KRITIKA SAIOA
1. “Han goitik itsasoa ikusten da” liburu ona da.
1.1. Liburu hau ondo eramana dago.
1.11. Arkitektura lan polita egin da, piezak elkarlotzean.
1.12. Oso irakurketa esker onekoa du, erraz jarraitzen da, orrialde batek hurrengora eramaten zaitu oharkabean bezala.
1.13. Eszena asko bere gain irakurtzen ahal dira, denbora jauzi ondo lortuak daude. Horrek liburuaren batasunari ezer kentzen ez diolarik. Baina obra estatikoago bihurtzen du, dudarik ez.
1.131. Liburuari egin zaizkion kritika batzuetan, beldur dira irakurlea galduko ote den. Bai, benetan?
1.132. Plazera da, gaur egun, liburu bat eskutan hartzea, egileari ordu asko galarazi dizkiona.
1.1321. Neke hori estrukturan ez ezik perpaus mailan ere hauteman daiteke. Benetako harribitxiak daude espresiobidean.
1.2. Liburu hau literarioa da.
1.3. Bigarren parteko pertsonaia guztiek bere liburua merezi lukete.
2. Liburu hau hobea da.
2.1. Euskal Herrian ekoizten den gehiengoa baino.
2.2. “Connemara gure bihotzetan” baino. Progesio ikaragarria hautematen dut.

Angel Erro: Volgako batelariak. http://www.eibar.org/blogak/volga/28


Alta, bada, literatur emaitza den aldetik liburuaren preziatuena bere idatz moldea da, gauzak kontatzeko azkartasuna eta asmamena. Liburuaren lehen partea, istorioa eraikitzeko modu benetan orijinala da, literaturan zerbaiti orijinala dela esatea arriskutsua eta hantustea bada ere.

Errealismo magikoa eta surrealismoa uztatu ditu egileak, anitzetan ametsen munduan murgildu gaitu. Ez du dena kontatzen, pasarte asko iradoki egiten digu. Liburuak badu ezkutuko poetika bat, erromantizismo puntu bat. Han goitik itsasoa ikusten dela esatean, ametsen eta imajinazioaren goi puntu batera eramaten gaitu egileak. Txirrindulariek goialdea izan ohi dute jomuga. Goialdetatik berriz, zernahi ikus daiteke, batzutan benazkoa eta bestetan guk imajinatua. Imajinazioa debaldekoa da, edonoren baitakoa, alegia, xumeenak ere badu berau garatzea.

Luxuzko bidaia duzu honakoa, fikziozkoa izanagatik errealitatera eraman zaitzakeena. Ez galdu txartela edo dortsala, kasurako.

Mikel Asurmendi, Irunero, 2004-12

Metro bateko letrak: Elkarlanean, 2005.

Behin metroa geldtitu egin zen bi geltokiren artean. Jendea urduritzen hasi zen. Orduan, gizon batek jolas bat egitea proposatu zuen; orritxo batzuk atera zituen, bakoitza letra batekin. Letra batek izen batera eramaten du, eta izen bat nahikoa da ipuin bat egiteko, letra batek hitz bat sugeritzen baitu, eta hitzak historiak. Boccacioren “Dekameronen” tradizioari eta Bernardo Atxagaren alfabetoak egiteko zaletasunei jarraiki, ipuinek gauza askotarako balio dezaketela erakusten digu Julen Gabiriak; adibidez, irudimena akuilatzeko, eta sormena sustatzeko. Irudimenak eta sormenak, bizitza beste modu batez bizitzen laguntzen digu, sakonago, akaso, dibertigarriago, seguru.
Birtute hori bai baitute ipuin hauek, dibertigarriak izatea, ipuinekin eta irudimenarekin jolasean ondo pasa daitekeela erakusten baitigute. Inor ezin da aspertu kontatzeko artearekin, edertasunarekin, are gutxiago umore ukituak, jakin-minak eta intrigak tartean direlarik.
Hau da Julen Gabiriak haurrentzat idatzi duen lehenengo liburua. Julen, ordea, ez da idazle berria, liburu asko idatziak baititu helduentzat, eta beti da pozgarria ikustea idazle on bat, haurren ildora sartzen dela, literatura artea baita ezer baino lehen, adjetibo guztien gainetik.
Iñaki Martiarena “Mattin” liburuari bere magia erantsi dio bere marrazki irudimentsu, bizi eta umorez betetakoekin.
http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.67135&saila=artikuluak&bilduma=XAGU&hizkuntza=0

Duela hainbat hilabete, hementxe, honela genion:

Disfrutatu dugu, asko, liburu hau umeei irakurtzen, disfrutatu dute umeek narrazio laburtxo horiek entzuten, gauero entzuten segitzeko gogoz geratzen ziren: “Jo, aita, beste bat! Zein da, zein da hurrena?”

Liburu gozagarria iruditu zaigu. Gertakari, pasadizo, kontakizun eta ipuin kilikagarri eta atseginak; sentsibilitatez, umorez eta gizalegez beteak.

http://www.blogari.net/otsolunetak/2006/02/05/metro_bateko_letrak_julen_gabiria

Xabier Etxaniz Erle-k Berrian argitaratutako komentarioa irakurri nahi baduzu:
http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2005/m10/d20051004/p00

Bloga Lagun batek esan dit lagun batek esan diola
Aldiroko gogoeta eta artikulotxoak, zutabe gisakoak.

http://www.eibar.org/blogak/gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Elkarrizketak:

Unai Elorriaga eta Julen Gabiria solasean: http://bbk.armiarma.com/linterna/julenunai.htm
Megadenda Aldizkaria (2004/03/20): http://www.elkarlanean.com/autoreekin_solasean.cfm?autorea=julen%20gabiria%201&hizkuntza=0
Argia, 2004-06-13: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1948&22318
Aldaketa 16 (2004-04-05): http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=aldaketa_hangoitik_2004-04-05.htm
El País (2004-04-18) http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=pais_gabiria_2004-04-18.htm


Informazio gehiagorako:

Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm
Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Julen_Gabiria
Idazlearen Elkartearen web gunea: http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$HIZKUNTZA=&$NumFitxa=+++++++105&$Hitza=G&$Inicio=1&$HIZKUNTZA=&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODIKU

HARKAITZ CANO JAUREGI

Biografiaren zenbait pasarte:

Euskal idazleen elkarteko web gunetik hartuta: http://www.idazleak.org/idazleak.htm

Lasarte-Oria, 1975.
Zuzenbidean lizentziaduna (EHU), Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetako bat izan zen 1993an. Euskal Herriko hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain, irrati eta telebistako gidoigile gisa ere lan egiten du.
Ipuinak idazten zituen batez ere, baina Koldo Izagirreren Balizko erroten erresuma, Bernardo Atxagaren Etiopia eta Sarrionandiaren poesia irakurrita, ate berriak ireki zitzaizkion eta poesian murgildu zen buru belarri. Poemario bat osatu zuen eta argitaletxez argitaletxeko peregrinazioa ez zen makala izan.
...
Idazle deslekutuak interesatzen zaizkio. Arrazoia edozein dela ere, beren jaioterritik alde egin eta beste nonbait beren lekua bilatu behar izan dutenek badute halako ironia mingots eta indartsu bat, eskizofrenia eta disgresio puntu erakargarri bat, Harkaitzen ustetan.
Literatur kritikarien arreta merezi izan du bere sorkuntza lanak...
Euskadi saria jaso zuen Belarraren ahoa lanari esker, 2005ean.

Lan aipagarriak:


Norbait dabil sute eskaileran. Susa, 2001
http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=poes31

Poemen liburua:

Norbait dabil sute-eskaileran Harkaitz Canoren bigarren poema liburua da. Lehenengoak Kea behelainopean bezala zuen titulu, eta zazpi urteko distantziak banatu dituen bi poema liburu hauen artean, beste zazpi liburu argitaratu ditu: ipuinak, kronikak eta eleberriak tarteko.
Canoren azken lana da eskuarteko hau. Azkena, denboran azken argitaratu delako, eta azkena halaber, segur aski, New Yorkera egindako bidaiaz idatziko duen azkena izan daitekeelako. Norbait dabil sute-eskaileran poema liburua aurretik idatzitako Pasaia blues eleberriarekin eta Piano gainean gosaltzen kronika liburuarekin trilogia osatzera dator. Hiru lanetan trinkoena badateke ere, Norbait dabil sute-eskaileran poema liburuan, poeta kameraren objektibo atzean babestu dela nabarituko du irakurleak. Piano gainean gosaltzen kronika liburuan idazlea New Yorkeko gizartean bere burua ezagutzera eta deskribatzera heldu bazitzaigun ere, oraingoan, gizarte horrekiko ikuspuntu objektiboagoa hartuko du, ikuspegi kritiko eta zorrotzagoa erabiliz.
Honakoan, Canoren poesia narratiboa dela esan daiteke, objektibotasun horren erakusgarri. Poetari ez zaio interesatzen barne sentimenduak edo Nia erakustea, bizitzaren inguruko hausnarketa egitea baino.
Gizaki ez perfektuak dira Canoren pertsonaiak. Ezkutuan agerian baino gehiago duten pertsonak. Sute-eskailera, gizaki ez perfektuek beren miserietatik ihes egiteko erabiliko duten bitartekoa da.
Ana Urkiza Euskaldunon Egunkaria, 2001-06-09


Liburua Irakurtzeko (eta entzuteko): Liburu osoa (edo ia), poema batzuk egileak berak irakurriak: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes31

Liburuari buruzko kritikak http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=poes31



Belarraren ahoa. Alberdania, 2004.
Poesia

Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin komediantea.
Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara.
Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan.
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?id_libro=9

Sinopsia


Gizon Txikiak Hitlerren antz handia du, eta Charly Chaplinen antz handia du Komedianteak ere.
Lehena asko haserretu zen bigarrenak egindako parodiarekin eta Gestapok preso hartu ondoren, atxilo darama itsasontziko sotoetan. Nora eta zertara doa ontzidi alemaniarra? New Yorkeko portua du arribatzeko lekua eta Estatu Batuak inbaditzea helburua.Ez da hori geruzaz geruza eraikitako ukronia honetako itsas bidaia bakarra. Hirurogei urte lehenago, Rouengo portutik atera eta Atlantikoa zeharkatu zuen Olivier Legrandek ere. Legrand polizoi zihoan, ordea. Non eta, piezatan desmuntatutako Askatasunaren Estatuaren barruan ezkutatuta.
Bi istorio autonomo, bi geruza paralelo eta beren kabuzkoak diruditenak, elkartu eta gainjarri egingo ditu lurrikara batek.
http://www.premioseuskadi.info/euskara/2005/sinopsis_euskera.htm

Irakurtzeko (liburuaren hainbat zati):http://www.premioseuskadi.info/euskara/2005/zati_euskera.htm

Kritikak:

Iturria Literaturaren Zubitegia, http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00025.htm


Piano gainean gosaltzen. Erein 2000  

http://www.erein.com/liburuak/libpianogainean.htm

      "Gripe asko dabil aurten. Kutsakorra oso. Baina ez zen gripea izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte afrikarra hil zuena. New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. […] Gertaeren ondoren, etorkinen alde lan egiten duten taldeak alkatearekin bildu dira. "Tragedia bat izan dela esan digu Giuliani alkateak", adierazi zuen erakunde hauetako bozeramaile batek bileraren ostean. Alkatearen idazkariak zuzendu egin zituen ordea bere hitzak: "alkateak akatsa deitu zion gertaerari, baina ez tragedia", eta gainera, Amadou Diallok, edozein kasutan, Polizia bila zebilen bortxatzaile baten antz handia zuela berretsi zuen. Erretratu robotari so, elkarren antz handia zutela ohartu naiz, onartu beharra dago. Biak ziren beltzak. Polizia Saileko buruek, armatu gabeko gazte bat gerarazteko berrogeita bat tiro tiro gehiegi ez ote diren galdetu zaienean, zera erantzun dute: fenomeno honek baduela izen zientifiko bat, zeina den tirokatze kutsakorra. Lehenengo tiro erabat bidezkoen ondoren, kate-erreakzio bat sortzen da inguruko poliziengan, eta energia ezkutu batek eraginik festara elkartzen omen dira, senak hala aginduta. […]"   http://www.erein.com/liburuak/libpianogainean.htm


Aipamenak:  

Onanismo onirikoa.  Katixa Agirreren bloga http://katixe.blog.com/52432/      

Kritikak:  

Iturria: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00025.htm    


Itxasoa etxe barruan. Baigorri, 2001.  

Ipuina  

Jorge sinetsita zegoen bere etxeko sukaldea itsasoa zela. Sukaldeko horma zuria eta urdina zen: urdina erdiraino eta zuria hortik sabaraino. Horregatik sartzen zen beti Jorge sukaldera urpeko betaurreko eta guzti. Gurasoek, ordea, kezkatzen hasi ziren. Hala, sukaldeko paretari urdin kolorea kendu, eta horiz margotu zuten gurasoek. Baina irudimena ezin da pintura kolore batez ezabatu, eta Jorge oso haur irudimentsua denez, itsasoa sikatu eta basamortu bilakatu zela pentsatu zuen. Eta arrainak desagertu egin ziren sukaldetik, bai, baina horrekin batera gamelua sortu zen. Eta handik aurrera durbante batekin sartzen zen Jorge sukaldera.   http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.102004&saila=artikulua&bilduma=BATE&hizkuntza=0

Prentsa-aipamenak:

Berria 2003-11-17

Argia http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1930&21075

Haurren irudimen handi hori    Harkaitz Canok haurrentzat idatzi duen lehen lana da Itsasoa etxe barruan, bere etxeko sukaldea itsasoa dela sinestuta dagoen mutiko baten inguruko kontakizuna. Horma zuri eta urdinak zituen Jorgeren etxeko sukaldeak, eta mutikoak urpeko betaurrekoak janzten zituen sukaldera joan behar zuen bakoitzean. Ez hori bakarrik, arrain ugari margotzen zituen bai hormetan eta baita zoruan ere, itsasoko uretan pozik asko ibil zitezen. Han pozik ez zegoen bakarra Jorgeren ama zen, ordea, semeak eginiko marrazkiak garbitu beharrarekin nazka-nazka baitzegoen. Makina bat aldiz esana zion marrazki gehiago ez egiteko, eta nola Jorgek berean jarraitzen zuen, sukaldea horiz margotzea erabaki zuen. Baina orduan Jorgek basamortua ezagutu zuen...    http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1930&21075

El pais 2003-11-15: http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=pais_batela_2003-11-15.htm

 

Omar dendaria. Berria/elkarlanean, 2003.     

Omarrek denetik saltzen zuen: ogia, esnea, egunkaria, bizarra mozteko labana finak, oilasko erreak... Harrigarria zen nola sartzen ziren hainbeste gauza hain leku txikian! Izan ere, bere denda gure aitonaren ganbara baino txikiagoa zen. Eta, hala ere, ez zegoen ezer Omarrek ez zeukanik...   http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.92020&saila=artikuluak&bilduma=KUKU&hizkuntza=1

Prentsa-aipamenak:  
Gara http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=gara_kuku_2005-06-11.htm  
Berria http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=berria_kuku_2005-06-12.htm
Erreseina:   MIEL A. ELUSTONDO, Berria 2003-11-07   http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2003-11-07&orria=040&kont=011   

Informazio gehiago:

Literatur zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00025.htm


Elkarrizketak:

Argia, 2005-07-17 (Belarraren ahoaz) http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2001&25150

Argia, 2004-12-16 (Belarraren ahoaz) http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1972&23662

Argia, 201-06-24  http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1813&9156

http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1813&9156

Argia, 2001-01-28 (Piano gainean gosaltzen) http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1793&7574

Elkarrizketa Linterna Gorrian http://bbk.armiarma.com/linterna/benicano.htm

Auzoka 2006-02 http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka78/08

Berria, Pareak bai, 2004-08-01 http://www.berria.info/pareak_bai/azala.php?id=15

Gaztesarea.net   http://www.gaztesarea.net/kalaportu/edukia.php?id=242

Euskonews http://www.euskonews.com/0328zbk/elkar_eu.html

Julen Gabiriaren Blogean http://www.eibar.org/blogak/gabiria/67

Uztarria.com http://www.uztarria.com/azpeitia/ziberteka/aldizkariak/literatuzta/03/17

Ttan ttakun Irratia, 2003-04 http://www.ttanttakun.com/elkarrizketak/hcano/hcano.html


2006-07-10

KIRMEN URIBE URBIETA

Biografiaren zenbait pasarte

(Euskal Idazleen Elkarteko web gunetik hartuta http://www.idazleak.org/idazleak.htm Osoa irakurtzeko http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$HIZKUNTZA=&$NumFitxa=+++++++239&$Hitza=U&$Inicio=1&$HIZKUNTZA=&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODIKU

Ondarroa, 1970.
Euskal Filologia ikasketak burutu ondoren, Literatura Konparatua ikastaroa egin zuen Italian. Itzultzaile eta interprete egin du lan eta gidoilari gisa aritu da, ETBko Sautrela literatura saioan besteak beste.
Entseguak, ipuinak, poemak eta komikiak atera ditu han-hemenka eta hainbat letra idatzi musika taldeentzako: Mikel Urdangarin, Piztiak, TTLT, Bide ertzean, Sagarroi eta beste. Raymond Carver, Silvia Plath, Anne Sexton, Manuel Rivas eta Wislawa Szymborskaren poemak euskaratu ditu, besteak beste.
Bar Puerto. Bazterreko ahotsak kultur ikuskariaren sortzailea da, Mikel Urdangarin eta Josu Eizagirreren laguntzaz, eta Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolina jotzen Kukubiltxo antzerki-taldearen lanaren gidoiaren egile.
Zaharregia txikiegia agian diskoa eta ikuskariaren sortzailea, Mikel Urdangarinekin batera. 2004ko poesia-diskorik onenetako bat, AEBko literatur kritikarien ustez.
Espainiako Kritika saria jaso zuen 2002an Bitartean heldu eskutik poesia lanarengatik.

Lan aipagarriak:

 Informazio gehiagorako: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00159.htm
Bitartean heldu eskutik. Susa 2001.
Poesia liburua.
“Ez dira aro onak lirikarako. Ez dira aro onak, poeta baten, Kirmen Uriberen aurkezpenean, poeta baino lehen gidoilara dela esaten zaigunean. Ez dakit nolako gidoilaria den Uribe, baina damu dut euskaraz aurten —agian urte batzuetan— argitaratu den libururik ederrenetako egileari poeta deitu ordez, gidoilari deitzen zaionean. Bitartean heldu eskutik, poema liburuaz gain, fenomeno soziala ere bihurtu da, Bar Puerto ikustaldiari esker. Idazleak, lehenik, liburu honetako zenbait testurekin egindako ikuskizuna egin zuen, gerora kantarien proiektu bihurtu zena. Bitartean heldu eskutik estetika berri bat agertzera dator, gorputzarekin oso lotua. Gorputza eta hitza bilduz, Kirmen Uribek zazpi atal nagusiko eszenatoki berezia egin du: gorputza, memoria, sexua, besteak eta ni multiplikatua, hizkuntzaren mugak, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, bizitza”.(Jon Kortazar, El País, 2001-12-31)
Liburu honen 8 poema irakurtzeko eta entzuteko (egileak berak irakurrita): http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=poes33
Kritikak irakurtzeko ere http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=poes33
Prentsa-aipamenak: http://www.gara.net/idatzia/20060424/art161282.php
Zaharregia txikiegia agian. Gaztelupeko hotsak 2003.
 http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian
Disko liburua.
Kirmen Uriberen poemak Mikel Urdangarinek (Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek) musikatuta.
 “Azken aldiko literatura, musika eta irudiak elkartuz, gure garaiko kezkak modu garaikide eta garbian adierazten dira. Era berean, kultura arlo ezberdinetan aritzen diren bost euskal sortzaile batzen ditu —poesia, kantagintza, filmak, irudigintza eta rock alternatiboa—, denak ere bakoitza berean bide berriak urratzen” (Gaztelupeko hotsak-en web gunetik hartua)
Diskoan oinarrituz, emanaldiak eman dituzte munduko toki askotan. Ikuskizuna eta diskoa oso arrakastatsuak suertatu dira, eta kritikak oso ondo baloratu ditu.
“ ... poesia diskoa iazko (2004ko) poesia diskorik onenetako bat dela diote hango (AEBko) bi idazlek, www.poetry.about.com webgunean. Bertan, iaz argitara eman ziren 10 poesia disko hautatu dituzte Bob Holman eta Margery Snyder poetek. Seigarren postuan Zaharregia, txikiegia agian paratu dute.” (Berria, 2005-01-14)
http://poetry.about.com/od/audiopoetry/tp/bestcds2004.htm
http://poetry.about.com/od/poetrybooks/a/poetrypicks2004.htm
Diskoaren lehenengo kanta (Munduari begiratzeko) entzuteko: http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian/zaharregia_txikiegia
Prentsa-aipamenak: http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian/Hemeroteka
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2004-10-24&orria=043&kont=864
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=KULTURA&data=2004-10-19&orria=039&kont=998
Zutabeak Berrian, 
larunbatero.
Laburrak, zehatzak, zorrotzak. Gogoetez, sentimenduz eta ñabardurez beteak. Ederrak.
Irakurtzeko, joan Berriako hemerotekara. Jo web gunera (http://www.berria.info/azala.php ), bilatzailearen leihoan idatzi “Kirmen Uribe Maratila” (206ko maiatzetik aurrera idatzitakoak ikusteko) eta “Kirmen Uribe Azkena” (maiatza artekoak irakurtzeko)
Garmendia eta zaldun beltza. Elkar 2003
Gaztetxoentzako nobela.
“XIX. mendearen hondarretan, pistolari ugari izan zen Ipar Ameriketako Mendebal Urrunean. Eta pistolari horietako bat Garmendia izeneko ondarrutar bat izan zen. Gizon kankailua zen, ehun kilotik gorakoa, isila eta bakartia. Artzaina izaki oso gutxitan jaisten zen jendartera, eta gainera ez zekien ingelesez. Bere artzain izaera bakartia batetik, eta ingelesez ezin moldatu horrek bestetik, arrotz fama eman zion herrian, animalien pareko bihurtzeraino jendearen esanetan. Kontua da, gertaera batzuk tarteko, oso ospetsu egin zela garai batean; bihozgabea izatea eta dozenaka gizon hila izana egotzi baitzioten, nahiz eta zinez eta benetan inork inoiz ez zuen ikusi tiro bakar bat ere botatzen” (http://www.elkarlanean.com/) .
 Prentsa-aipamenak: http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?zenbakia=278
Kritika: http://www.huhezi.edu/descargas/aldizkariak/pdf/irakurgida2003.pdf edo http://www.huhezi.edu/htm/argitalpen/aldizkariak/aldizkariak_frame.php > Haur Literatur Gidak > 2003
“Liburu hau Ameriketako Mendebal Urrunean dago girotua, XIX. mendean hain zuzen. Abenturaz beteriko liburua dugu, emozioz betea, eta erritmo biziari eusten dio pasarte guztietan. Ihesaldi osoan zehar, “oeste”ko filme bat ikusten ari garela ematen du. Abentura liburu bat ez ezik, idazleak umore puntu batekin prentsa eta komunikabideen salaketa fina ere egiten du. Liburua ederki girotua dago Mikel Valverderi esker, marrazkiak biziak eta ikusgarriak baitira, idazlearen ironia fina oso ondo antzematen dutenak. Liburu erakargarri eta entretenigarria, esku artean gustu handiz hartzen dena”. (HUHEZI: Haur Literatur Gida, 2003)

Garmendia Errege. Elkar 2004
Gaztetxoentzako nobela.
“Garmendiaren entzutea indiarren zaldirik azkarrena bezain arin zabaldu zen bazter guztietan zehar. Garai batean berak Sitting Bull indiarra ezagutu nahi zuen moduan, oraingo gazteek Garmendia ezagutu nahi zuten; hobeto esan, Garmendia bera baino, Orson erregea. Errege jantzita ateratzen zen eszenatokira Garmendia, jendearen oihu eta garrasien artean”. (http://txikientzat.blogspot.com/2006/04/garmendia-errege.html)
Aipamenak:
El Pais http://indice.elpais.es/articulo/20041210elpvas_17/kirmen/uribe/convierte/garmendia/errege/canto/amistad
 Auzoka http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka77/27
Kritikak: FGSR: Libros escogidos de literatura infantil (8-11 años) 2004-05.http://www.fundaciongsr.org/documentos/red2006.pdf
 Garmendia eta Zaldun beltza liburuaren ostean, badugu XIX. mendearen bukaeran Ameriketan bizi zen pistolari euskaldun honen bigarren abentura. Oraingoan, zirkoa dator hirira. Zuzendaria Bufalo Bill izanik, ikuskizun honetako langile berriak Garmendia eta Amalio Juarez adiskideak ditugu. Garmendia gizon handia eta lodia izateaz gain, indartsua ere bada. Eta, horrela, harriak jasoz eta gurdiak altxatuz, ospetsu egingo da Ameriketako estatu askotan. Ospea lortzen duen neurrian, lagunen konpainia eta duintasuna galtzen doa eta bakarrik gelditzen denetik aurrera, tristura eta atsekabea azalduko zaizkio. Orduan, Kirmen Uribe idazleak abentura umoretsuak eta erritmo bizia alde batera utziz, ipuin eta poesiarekin jolastuko du. Adiskidetasunaren indarra handia dela ulertuko dugu, gertukoek gure barruak mugitzeko adina indar badutela. Mikel Valverderen ilustrazioek ederto irudikatzen dituzte pertsonaiak eta giroa. Komiki itxurako marrazkiak dira, fin eta trebeak; idazleak txukun aukeratutako hitzen adiskide. (FGSR. Asun Agiriano Altuna. Galtzagorri Elkartea)

Garmendia eta Fannyren sekretua. Elkar 2006.
Gaztetxoentzako nobela.
"Garmendia pistolari famatuak badu lagun mexikar bat, Amelio, eta badu ezkutuko maite bat, Fanny. Behin Fanny desagertu egin zen, eta gutun bat bidali zuen, Italian zegoela jakinaraziz. Garmendiaren senak bere maite kutuna arriskuan zegoela aditzera eman zion, eta, bitan pentsatu gabe, Italiara abiatu zen Ameliorekin. Abentura, intriga, umorea, idazketaren finezia... horiek guztiak dira Kirmen Uriberen narrazio honetan lehen kolpetik sumatzen diren ezaugarriak. Eta hori eskertzekoa da beti." (http://www.elkarlanean.com/) .
Prentsa-aipamenak: http://www.elkarfundazioa.org/albisteak.cfm?zenbakia=699
Ez naiz ilehoria eta zer. Elkar 2004.
Ipuina
“Kirmen Uribek ez omen zuen ipuin topikorik idatzi nahi. Horregatik, Elkar etxekoek "Eta zer" sailerako arrazakeriari buruzko ipuin bat idazteko eskatu ziotenean, etorkinen seme-alabak zihoazen eskola batzuetara joatea erabaki zuen. Gaztetxo horiekin izandako harremana baliatu du ipuina idazteko. Eskola haietako batean Amira zeritzan neska sahararra ezagutu zuen. "Hamar urteko neskatila zen. Beltxaran-beltxarana. Eta esan zidan ilehoria izan nahi lukeela, ilehoriek adiskide gehiago izaten dituztelako", adierazi zuen aurkezpenean idazleak. "Ez nuen aurreiritziekin jokatu nahi. Askotan paternalismoarekin jokatzen dugu, magrebiarrak, txinatarrak eta Afrika beltzekoak, denak sinpatikoak ipintzen ditugu beti. Amiraren drama nola kontatu behar nuen? Tonu poetikoa erabiltzea erabaki nuen", erantsi zuen Uribek.” (Diario Vasco, 2004-11-15)
Prentsa-aipamenak: http://diariovasco.hator.com/articulo.php?id=1903
Guti. Elkar 2005.

“Garai batean barku bakoitzean txakur bat izaten zen. Tripulazioko beste bat zen txakurra. Halakoa da Guti, txakur txikia, arratoi txakurra, txakur bizkorra eta bere kasakoa, marinel guztiak bezala “ (http://www.elkarlanean.com )

“Zakur arrantzalea da Guti, eta ez zaio nabarmenkeria gustatzen. Planta gutxi, arrantzale guztiei bezala.”(hiru.com http://www.hiru.com/euskal_literatura/gomendatuak/89250)

Prentsa-aipamenak: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2022&26292

Informazio gehiagorako:

Literatur zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00159.htm
Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kirmen_Uribe
English Pen: http://www.englishpen.org/writersintranslation/magazineofliteratureintranslat/basquecountry/kirmenuribe/

Elkarrizketak:

Mugalari http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian/Hemeroteka/MUGALARI
Argia, 2004-07-04, http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1951&22510
Berria 2003-08-31 (Harkaitz Canok Kirmen Uriberi eta Elizabeth Macklin-i egindakoa) http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2003-08-31&orria=048&kont=010

2006-06-20

IRAKASLEAK IDAZLEEKIN LITERATURAZ SOLASEAN

Harkaitz Cano, Kirmen Uribe eta Julen Gabiria literaturaz hitz egingo dute irakasleekin.

 Irunen, irailean.

Bidasoaldeko Jardunaldi Pedagogikoen barnean. Irailaren 13, 20 eta 27an.

Informazio gehiago lortzeko eta matrikula egiteko

HELBURUAK ETA EDUKIAK

Irakasleei hiru idazle horiekin literaturaz hitz egiteko aukera eskaintzea.

Idazle gonbidatuaren lanaz eta literaturaz hitz egitea. Bai haur eta gazteei zuzendutako liburuez, zein helduei zuzendutakoez.

Solasaldiari hasiera emateko, idazle gonbidatuak sarrera-hitzalditxo bat egingo du. Gaia? berak nahiago duena; esaterako: bere lanen aurkezpentxoa, literaturaz duen ikuspegia...

Parte hartzeko asmoa duten irakasleei idazle horien hainbat lan irakurtzea eskatuko zaie. Gainera, idazle eta lan horien inguruko hainbat informazio-iturri baliotsu aurkeztuko zaizkie http://www.blogari.net/otsolunetak  blogaren bidez


IRAKURGAI GOMENDATUEN ZERRENDA:
Oharra: asteriskoekin markatutako liburuak parte hartzaile guztiek irakurtzea eskatzen da.

HARKAITZ CANO:
* "Belarraren ahoa". Alberdania, 2004
"Piano gainean gosaltzen". Erein, 2000
"Norbait dabil sute-eskaileran". Susa, 2001
* "Omar dendaria". Berria/Elkarlanean 2003
* "Itsasoa etxe barruan". Baigorri, 2001
Garako zutabeak.

KIRMEN URIBE:
* "Bitartean heldu eskutik". Susa, 2001
"Zaharregia txikiegia agian". (disko liburua)
"Garmendia eta zaldun beltza". Elkar, 200
* "Garmendia errege". Elkar, 200
"Garmendia eta Fannyren sekretua". Elkar, 2006
"Ez naiz ilehoria eta zer". Elkar, 2004
* "Guti". Elkar, 2005
Berriako zutabeak, http://www.berria.info ko hemerotekan

JULEN GABIRIA:
* "Han goitik itsasoa ikusten da". Elkarlanean, 2004
Ipuinak hainbten arteko argitalpenetan
* "Metro bateko letrak". Elkarlanean, 2005
Peter Pan (James Mathew Barrieren lanaren itzulpena). Elkarlanean/Alberdania, 2005
Bloga, http://www.eibar.org/blogak/gabiria

2006-03-08

Permalink 14:39:13, Atalak: Esperientziak, 87 hitz  

Irakurritako liburuei buruz DBHko ikasleen iritziak biltzen dituen blog bat: Iturramako BHIkoa

Iturrama (Iruñea) Institutukoek blog bat sortu dute irakurritako liburuei buruzko iritziak jasotzeko.DBHko ikasleek dira iritzi emaleak.
http://www.blogari.net/DBH%201/
BlogarenLogoa

Bertan, besteak beste, honako liburu hauei buruzko iritziak argitaratu dituzte: “Paularen zazpi gauak”, “Baloika”, “Usoa”, “Bambulo”, “Super azeria”, “Nikolas txiki”, “Manolito lau begi”

Gainera, badute beste blog bat non DBHko 1. mailakoek liburua, irakurri aurretik, zergatik aukeratu duten azaltzen duten:
http://www.blogari.net/dbh1

Beste ikastetxeetan aintzat hartzeko moduko ekimen interesgarria. Bai zein liburu irakurriko duten erabakitzerakoan kontsultatzeko, zein antzeko esperientziaren bat martxan jartzeko.

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Kudeaketa

Otso Lunetak

Txoko honetan haur eta gazte literaturaz arituko gara. Irakurle gazteei liburuak propostzen dizkienei zuzendua da, hots irakasleei, gurasoei, liburuzainei... Asmoa, iritziak, gustoak, emozioak... konpartitzeko txokoa izatea. Beraz, parte hartzera eta kolaboratzaile izatera gonbidatzen zaitugu. Zure kolaborazioak bidaltzeko: amonakaxkagorri@yahoo.es

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Iñaki (Lanetik) Biain Salaberria

IBS

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution