Galdakao, 1973.
Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da, eta itzultzailea da Labayru Ikastegian.
Nobela bi idatzi ditu: Connemara gure bihotzetan (Elkarlanean, 2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar, 2004), bai eta biografia bat ere: Iparragirre (Elkar, 2001).
Gainera, zenbait ipuin bildumatan hartu du parte: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).
Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik, eta biak daude bilduta Literatura Unibertsala saileko Peter Pan liburuan (Elkar-Alberdania, 2005). Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen, eta ipuin bi idatzi zituen Irakurle anbulanteak antzezlanerako.
Sariei begira jarrita, hauek dira aipagarrienak: Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa (1997 eta 1998), Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) Connemara gure bihotzetan nobelagatik, Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa (2000), Igartza Beka Han goitik itsasoa ikusten da nobelagatik (2002) eta Literatura Unibertsala Beka (2003) Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzultzeko.
Honez gain, Han goitik itsasoa ikusten da liburua izan zen 2004ko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria jaso du 2005ean.

Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira.
Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea… Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak.
Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.
http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.01238&saila=artikulua&bilduma=LITE&hizkuntza=0
http://bbk.armiarma.com/linterna/narra013.htm
Liburuaren aurrerapena Berria-n (2004-03-14)
Idazleen Elakartearen web gubean: http://www.idazleak.org/cgi-bin-eie/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$BaseNumber=01&$NumFitxa=+++++++105&$Hitza=&$Inicio=&$HIZKUNTZA=&$CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/EIMODILG
Argia (2004-03-28): http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1937&21654
Berria (2004-03-18)
Deia (2004-03-18)
Deia Ortzadar (2004-03-23)
Diario de Noticias (2004-03-23)
Diario Vasco (2004-03-22)
Gara (2004-03-18): http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=gara_hangoitik_2004-03-18.htmIturri nagusia: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00182.htm
HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA. KRITIKA SAIOA
1. “Han goitik itsasoa ikusten da” liburu ona da.
1.1. Liburu hau ondo eramana dago.
1.11. Arkitektura lan polita egin da, piezak elkarlotzean.
1.12. Oso irakurketa esker onekoa du, erraz jarraitzen da, orrialde batek hurrengora eramaten zaitu oharkabean bezala.
1.13. Eszena asko bere gain irakurtzen ahal dira, denbora jauzi ondo lortuak daude. Horrek liburuaren batasunari ezer kentzen ez diolarik. Baina obra estatikoago bihurtzen du, dudarik ez.
1.131. Liburuari egin zaizkion kritika batzuetan, beldur dira irakurlea galduko ote den. Bai, benetan?
1.132. Plazera da, gaur egun, liburu bat eskutan hartzea, egileari ordu asko galarazi dizkiona.
1.1321. Neke hori estrukturan ez ezik perpaus mailan ere hauteman daiteke. Benetako harribitxiak daude espresiobidean.
1.2. Liburu hau literarioa da.
1.3. Bigarren parteko pertsonaia guztiek bere liburua merezi lukete.
2. Liburu hau hobea da.
2.1. Euskal Herrian ekoizten den gehiengoa baino.
2.2. “Connemara gure bihotzetan” baino. Progesio ikaragarria hautematen dut.Angel Erro: Volgako batelariak. http://www.eibar.org/blogak/volga/28
Alta, bada, literatur emaitza den aldetik liburuaren preziatuena bere idatz moldea da, gauzak kontatzeko azkartasuna eta asmamena. Liburuaren lehen partea, istorioa eraikitzeko modu benetan orijinala da, literaturan zerbaiti orijinala dela esatea arriskutsua eta hantustea bada ere.
Errealismo magikoa eta surrealismoa uztatu ditu egileak, anitzetan ametsen munduan murgildu gaitu. Ez du dena kontatzen, pasarte asko iradoki egiten digu. Liburuak badu ezkutuko poetika bat, erromantizismo puntu bat. Han goitik itsasoa ikusten dela esatean, ametsen eta imajinazioaren goi puntu batera eramaten gaitu egileak. Txirrindulariek goialdea izan ohi dute jomuga. Goialdetatik berriz, zernahi ikus daiteke, batzutan benazkoa eta bestetan guk imajinatua. Imajinazioa debaldekoa da, edonoren baitakoa, alegia, xumeenak ere badu berau garatzea.
Luxuzko bidaia duzu honakoa, fikziozkoa izanagatik errealitatera eraman zaitzakeena. Ez galdu txartela edo dortsala, kasurako.
Mikel Asurmendi, Irunero, 2004-12
Behin metroa geldtitu egin zen bi geltokiren artean. Jendea urduritzen hasi zen. Orduan, gizon batek jolas bat egitea proposatu zuen; orritxo batzuk atera zituen, bakoitza letra batekin. Letra batek izen batera eramaten du, eta izen bat nahikoa da ipuin bat egiteko, letra batek hitz bat sugeritzen baitu, eta hitzak historiak. Boccacioren “Dekameronen” tradizioari eta Bernardo Atxagaren alfabetoak egiteko zaletasunei jarraiki, ipuinek gauza askotarako balio dezaketela erakusten digu Julen Gabiriak; adibidez, irudimena akuilatzeko, eta sormena sustatzeko. Irudimenak eta sormenak, bizitza beste modu batez bizitzen laguntzen digu, sakonago, akaso, dibertigarriago, seguru.
Birtute hori bai baitute ipuin hauek, dibertigarriak izatea, ipuinekin eta irudimenarekin jolasean ondo pasa daitekeela erakusten baitigute. Inor ezin da aspertu kontatzeko artearekin, edertasunarekin, are gutxiago umore ukituak, jakin-minak eta intrigak tartean direlarik.
Hau da Julen Gabiriak haurrentzat idatzi duen lehenengo liburua. Julen, ordea, ez da idazle berria, liburu asko idatziak baititu helduentzat, eta beti da pozgarria ikustea idazle on bat, haurren ildora sartzen dela, literatura artea baita ezer baino lehen, adjetibo guztien gainetik.
Iñaki Martiarena “Mattin” liburuari bere magia erantsi dio bere marrazki irudimentsu, bizi eta umorez betetakoekin.
http://www.elkarlanean.com/elkarlanean.cfm?&kodea=G81.67135&saila=artikuluak&bilduma=XAGU&hizkuntza=0
Duela hainbat hilabete, hementxe, honela genion:
Xabier Etxaniz Erle-k Berrian argitaratutako komentarioa irakurri nahi baduzu:Disfrutatu dugu, asko, liburu hau umeei irakurtzen, disfrutatu dute umeek narrazio laburtxo horiek entzuten, gauero entzuten segitzeko gogoz geratzen ziren: “Jo, aita, beste bat! Zein da, zein da hurrena?”
Liburu gozagarria iruditu zaigu. Gertakari, pasadizo, kontakizun eta ipuin kilikagarri eta atseginak; sentsibilitatez, umorez eta gizalegez beteak.
http://www.blogari.net/otsolunetak/2006/02/05/metro_bateko_letrak_julen_gabiria
http://www.eibar.org/blogak/gabiria
Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.
Unai Elorriaga eta Julen Gabiria solasean: http://bbk.armiarma.com/linterna/julenunai.htm
Megadenda Aldizkaria (2004/03/20): http://www.elkarlanean.com/autoreekin_solasean.cfm?autorea=julen%20gabiria%201&hizkuntza=0
Argia, 2004-06-13: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1948&22318
Aldaketa 16 (2004-04-05): http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=aldaketa_hangoitik_2004-04-05.htm
El País (2004-04-18) http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?orria=pais_gabiria_2004-04-18.htm

Ondarroa, 1970.
Euskal Filologia ikasketak burutu ondoren, Literatura Konparatua ikastaroa egin zuen Italian. Itzultzaile eta interprete egin du lan eta gidoilari gisa aritu da, ETBko Sautrela literatura saioan besteak beste.
Entseguak, ipuinak, poemak eta komikiak atera ditu han-hemenka eta hainbat letra idatzi musika taldeentzako: Mikel Urdangarin, Piztiak, TTLT, Bide ertzean, Sagarroi eta beste. Raymond Carver, Silvia Plath, Anne Sexton, Manuel Rivas eta Wislawa Szymborskaren poemak euskaratu ditu, besteak beste.
Bar Puerto. Bazterreko ahotsak kultur ikuskariaren sortzailea da, Mikel Urdangarin eta Josu Eizagirreren laguntzaz, eta Ekidazu. Lehoiek ez dakite bibolina jotzen Kukubiltxo antzerki-taldearen lanaren gidoiaren egile.
Zaharregia txikiegia agian diskoa eta ikuskariaren sortzailea, Mikel Urdangarinekin batera. 2004ko poesia-diskorik onenetako bat, AEBko literatur kritikarien ustez.
Espainiako Kritika saria jaso zuen 2002an Bitartean heldu eskutik poesia lanarengatik.
“Ez dira aro onak lirikarako. Ez dira aro onak, poeta baten, Kirmen Uriberen aurkezpenean, poeta baino lehen gidoilara dela esaten zaigunean. Ez dakit nolako gidoilaria den Uribe, baina damu dut euskaraz aurten —agian urte batzuetan— argitaratu den libururik ederrenetako egileari poeta deitu ordez, gidoilari deitzen zaionean. Bitartean heldu eskutik, poema liburuaz gain, fenomeno soziala ere bihurtu da, Bar Puerto ikustaldiari esker. Idazleak, lehenik, liburu honetako zenbait testurekin egindako ikuskizuna egin zuen, gerora kantarien proiektu bihurtu zena. Bitartean heldu eskutik estetika berri bat agertzera dator, gorputzarekin oso lotua. Gorputza eta hitza bilduz, Kirmen Uribek zazpi atal nagusiko eszenatoki berezia egin du: gorputza, memoria, sexua, besteak eta ni multiplikatua, hizkuntzaren mugak, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, bizitza”.(Jon Kortazar, El País, 2001-12-31)Liburu honen 8 poema irakurtzeko eta entzuteko (egileak berak irakurrita): http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=poes33
“Azken aldiko literatura, musika eta irudiak elkartuz, gure garaiko kezkak modu garaikide eta garbian adierazten dira. Era berean, kultura arlo ezberdinetan aritzen diren bost euskal sortzaile batzen ditu —poesia, kantagintza, filmak, irudigintza eta rock alternatiboa—, denak ere bakoitza berean bide berriak urratzen” (Gaztelupeko hotsak-en web gunetik hartua)Diskoan oinarrituz, emanaldiak eman dituzte munduko toki askotan. Ikuskizuna eta diskoa oso arrakastatsuak suertatu dira, eta kritikak oso ondo baloratu ditu.
“ ... poesia diskoa iazko (2004ko) poesia diskorik onenetako bat dela diote hango (AEBko) bi idazlek, www.poetry.about.com webgunean. Bertan, iaz argitara eman ziren 10 poesia disko hautatu dituzte Bob Holman eta Margery Snyder poetek. Seigarren postuan Zaharregia, txikiegia agian paratu dute.” (Berria, 2005-01-14)Diskoaren lehenengo kanta (Munduari begiratzeko) entzuteko: http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian/zaharregia_txikiegia
http://poetry.about.com/od/audiopoetry/tp/bestcds2004.htm
http://poetry.about.com/od/poetrybooks/a/poetrypicks2004.htm
“XIX. mendearen hondarretan, pistolari ugari izan zen Ipar Ameriketako Mendebal Urrunean. Eta pistolari horietako bat Garmendia izeneko ondarrutar bat izan zen. Gizon kankailua zen, ehun kilotik gorakoa, isila eta bakartia. Artzaina izaki oso gutxitan jaisten zen jendartera, eta gainera ez zekien ingelesez. Bere artzain izaera bakartia batetik, eta ingelesez ezin moldatu horrek bestetik, arrotz fama eman zion herrian, animalien pareko bihurtzeraino jendearen esanetan. Kontua da, gertaera batzuk tarteko, oso ospetsu egin zela garai batean; bihozgabea izatea eta dozenaka gizon hila izana egotzi baitzioten, nahiz eta zinez eta benetan inork inoiz ez zuen ikusi tiro bakar bat ere botatzen” (http://www.elkarlanean.com/) .Prentsa-aipamenak: http://www.elkarfundazioa.org/hemeroteka.cfm?zenbakia=278
“Liburu hau Ameriketako Mendebal Urrunean dago girotua, XIX. mendean hain zuzen. Abenturaz beteriko liburua dugu, emozioz betea, eta erritmo biziari eusten dio pasarte guztietan. Ihesaldi osoan zehar, “oeste”ko filme bat ikusten ari garela ematen du. Abentura liburu bat ez ezik, idazleak umore puntu batekin prentsa eta komunikabideen salaketa fina ere egiten du. Liburua ederki girotua dago Mikel Valverderi esker, marrazkiak biziak eta ikusgarriak baitira, idazlearen ironia fina oso ondo antzematen dutenak. Liburu erakargarri eta entretenigarria, esku artean gustu handiz hartzen dena”. (HUHEZI: Haur Literatur Gida, 2003)
“Garmendiaren entzutea indiarren zaldirik azkarrena bezain arin zabaldu zen bazter guztietan zehar. Garai batean berak Sitting Bull indiarra ezagutu nahi zuen moduan, oraingo gazteek Garmendia ezagutu nahi zuten; hobeto esan, Garmendia bera baino, Orson erregea. Errege jantzita ateratzen zen eszenatokira Garmendia, jendearen oihu eta garrasien artean”. (http://txikientzat.blogspot.com/2006/04/garmendia-errege.html)Aipamenak:
Garmendia eta Zaldun beltza liburuaren ostean, badugu XIX. mendearen bukaeran Ameriketan bizi zen pistolari euskaldun honen bigarren abentura. Oraingoan, zirkoa dator hirira. Zuzendaria Bufalo Bill izanik, ikuskizun honetako langile berriak Garmendia eta Amalio Juarez adiskideak ditugu. Garmendia gizon handia eta lodia izateaz gain, indartsua ere bada. Eta, horrela, harriak jasoz eta gurdiak altxatuz, ospetsu egingo da Ameriketako estatu askotan. Ospea lortzen duen neurrian, lagunen konpainia eta duintasuna galtzen doa eta bakarrik gelditzen denetik aurrera, tristura eta atsekabea azalduko zaizkio. Orduan, Kirmen Uribe idazleak abentura umoretsuak eta erritmo bizia alde batera utziz, ipuin eta poesiarekin jolastuko du. Adiskidetasunaren indarra handia dela ulertuko dugu, gertukoek gure barruak mugitzeko adina indar badutela. Mikel Valverderen ilustrazioek ederto irudikatzen dituzte pertsonaiak eta giroa. Komiki itxurako marrazkiak dira, fin eta trebeak; idazleak txukun aukeratutako hitzen adiskide. (FGSR. Asun Agiriano Altuna. Galtzagorri Elkartea)
"Garmendia pistolari famatuak badu lagun mexikar bat, Amelio, eta badu ezkutuko maite bat, Fanny. Behin Fanny desagertu egin zen, eta gutun bat bidali zuen, Italian zegoela jakinaraziz. Garmendiaren senak bere maite kutuna arriskuan zegoela aditzera eman zion, eta, bitan pentsatu gabe, Italiara abiatu zen Ameliorekin. Abentura, intriga, umorea, idazketaren finezia... horiek guztiak dira Kirmen Uriberen narrazio honetan lehen kolpetik sumatzen diren ezaugarriak. Eta hori eskertzekoa da beti." (http://www.elkarlanean.com/) .Prentsa-aipamenak: http://www.elkarfundazioa.org/albisteak.cfm?zenbakia=699
“Garai batean barku bakoitzean txakur bat izaten zen. Tripulazioko beste bat zen txakurra. Halakoa da Guti, txakur txikia, arratoi txakurra, txakur bizkorra eta bere kasakoa, marinel guztiak bezala “ (http://www.elkarlanean.com )
Prentsa-aipamenak: http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2022&26292“Zakur arrantzalea da Guti, eta ez zaio nabarmenkeria gustatzen. Planta gutxi, arrantzale guztiei bezala.”(hiru.com http://www.hiru.com/euskal_literatura/gomendatuak/89250)
This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts
Original template design by Piechdibi.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
